Arautegia
Inprimatu49/2009 DEKRETUA, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1524
- Xedapen-zk.: 49
- Xedapen-data: 2009/02/24
- Argitaratze-data: 2009/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
-
- II. TITULUA HONDAKINDEGIAK
- I. KAPITULUA HONDAKINDEGI-MOTAK ETA HONDAKINEN ONARPENA
- II. KAPITULUA HONDAKINDEGIEN ARAUBIDE JURIDIKOA
- 8. artikulua Hondakindegien betekizun orokorrak.
- 9. artikulua Hondakinak botatzearen kostuak.
- 10. artikulua Hondakindegietarako baimenen araubidea.
- 11. artikulua Hondakindegiak handitu edo aldatzea.
- 12. artikulua Asegurua eta fidantza.
- 13. artikulua Erantzukizun zibileko asegurua.
- 14. artikulua Fidantza.
- III. KAPITULUA BAIMENA EMATEKO PROZEDURA
- IV. KAPITULUA HONDAKINDEGIAK KONTROLATU ETA ZAINTZEKO PROZEDURA
- II. TITULUA HONDAKINDEGIAK
Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege orokorrak, otsailaren 27koak, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin-politikan ardatz gisa hartu beharreko oinarriak ezarri zituen. Oinarri horien artean dira, besteak beste, hasierako prebentzio eta minimizazioaz eta berrerabilpena bultzatzeaz gain, birziklapena eta balorizatzeko eta zikloak ixteko beste edozein modu, balorizatu ezineko hondakinak behar bezala ezabatzea eta haiek behar bezala kudeatzeko beharrezko baliabideak ezartzea.
Lege horren 71. artikuluaren arabera, ekoizpen- eta kudeaketa-jarduera desberdinetarako baimen-araubide espezifikoak erregelamenduz ezarri ahal izango dira, eta baimen horietarako baldintzatzat hartu ahal izango dira sor litezkeen kalteetarako erantzukizun zibileko asegurua egitea eta jardueran sor litezkeen erantzukizunengatik administrazio baimen-emailearen aurrean erantzuteko fidantza bat ordaintzea.
Halaber, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeak hondakinak ezabatzeko jarduerak arautzen ditu hondakinen kudeaketari buruzko bere II. kapituluan, eta jarduera horiek ingurumen-gaietan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko organoak baimentzearen mende jartzen ditu.
Ondoren, hondakinak hondakindegian biltegiratuta ezabatzeari buruzko 1481/2001 Errege Dekretuak, abenduaren 27koak, hondakinak hondakindegian biltegiratuta ezabatzeari buruzko arautze espezifikoa egiten du, eta hondakinak botatzeari buruzko apirilaren 26ko 1999/31/CE Zuzentaraua barne-zuzenbidean sartzen du.
Horrenbestez, hondakindegiak handitu eta aldatzea Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeak aurreikusten duen hondakinak ezabatzeko jarduerak baimentzeko araubidearen mende dago eta, hala dagokionean, poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoaren mende.
Araudi horren onarpenak hondakin geldo edo geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuak ezarritako araubide juridikoarekiko zenbait desadostasun azaleratu ditu. Dekretu hori onartu egin zuten bere garaian eta araudi aitzindaria izan zen, baina ordutik hona hondakin-kudeaketaren alorrean adostutako xedapen berriek gainditu egin dute.
Horregatik, hondakinak hondakindegietan utzita kudeatzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen araudia egokitzea da arau berri honen xedea, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegorako hondakindegietan hondakinak ezabatzeko arau-esparrua finkatzen du.
Hondakinak hondakindegietan ezabatuta behar bezala kudeatzeko, azken hondakinak, hots, tratamendu-prozesu batetik datozelarik bestelako kudeaketa-biderik ez dutenak, behar bezala ezabatu beharko dira, ingurunea kutsa ez dezaten, eta pertsonen osasuna eta haien gauzak arriskuan jar ez ditzaten. Horretarako, euskal herritar eta enpresei hondakinak ingurumenarekiko zuzen jokatuz eta eraginkortasunez tratatzeko moduak eskainiko dizkieten azpiegiturak jarri behar dira. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko II. Ingurumen Esparru Programak (2007-2010) helburu gisa ezartzen ditu naturako baliabideak modu iraunkorrean kontsumitzea, hondakinen sorrera prebenitzea eta, beste irtenbiderik ez dagoenean, hondakinak behar bezala ezabatzea.
tituluan, xedapen orokorrak jaso dira, eta bertan arauaren helburua zehazten da, bai eta hondakinak hondakindegian biltegiratuta ezabatzeari buruzko abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren bitartez barne-zuzenbidean sartutako erkidego-araudian jasotzen diren kontzeptuei dagozkien definizioak ere.
tituluan, hondakinak biltegiratuta ezabatzeko instalazioen araubide juridikoa finkatzen da, eta hondakindegiak sailkatzen dira, bakoitzean onar daitezkeen hondakinen arabera, eta hondakindegien betekizun orokorrak zehazten dira, bai eta onarpen-prozedura ezarri ere, hondakindegietan hondakinak onartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen dituen 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren Erabakiak agindutakoaren arabera.
Titulu horrek hondakinak hondakindegietan ezabatzeko lanetarako baimen-araubidea arautzen du. Horretarako, adierazten du ezen, lanak poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko araudiaren mende badaude, hari dagokion ingurumen-baimen integratua eskuratzea beharrezkoa izango dela. Gainerako instalazioek Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-gaietan eskumena duen sailaren baimena lortu beharko dute. Nolanahi ere, aldez aurretik erantzukizun zibileko aseguruaren kontratua sinatu beharko da, bai eta fidantza ordaindu ere.
Azkenik, titulu horretan, hainbat kontrol- eta zaintza-mekanismo finkatzen dira ustiapen-faserako, bai eta jardun-uzterako eta itxiera osteko aldirako ere. Esparru horretan aipatzen da ezabatze-lan horiek bultzatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean aipatutako betebeharrak bete beharko dituela.
tituluan, betelanetan aplika daitekeen araubide juridikoa arautzen da, eta zehazten da horrelako instalazioek udal agintaritzaren lizentzia behar dutela, azpiegitura linealeko proiektuen esparruan sortutako betelanak edo soberakin-metatzeak direnean salbu; izan ere, horrelakoetan autonomia-erkidegoan edo dagokion foru-aldundian ingurumen-gaietan eskumena duen sailari dagokio erabakitzea.
Azkenik, I., II., III., IV., V. eta VI. eranskinetan ezartzen dira, hurrenez hurren, era guztietako hondakindegietarako betekizun orokorrak, hondakindegietan eta lurpeko biltegi-instalazioetan hondakinak onartzeko prozedurak eta irizpideak, ustiapen-fasean eta ondorengo zaintzan kontrol- eta zaintza-prozedura, betelanak egiteko proiektuen gutxieneko edukia eta hondakin ez arriskutsuen adierazpena egiteko inprimakia.
Azkenik, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea arautzen duen 34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzetik lortutako eskarmentuak agerian utzi du desberdintasun bat dagoela bere garaian aipatutako araua egiteko lortutako emaitzen eta zepa balorizatuak -zehazkiago esateko, selenioa- erabiltzea bultzatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek lortutako emaitzen artean. Horregatik, Bigarren Xedapen Gehigarriak aipatutako Dekretuaren III. eranskineko a) atalean agertzen den muga-balioa aldatzea aurreikusten du, hartara alor horretan aurreratuen dauden Europako araudietako balioetara egokitzeko, eta material horiek ingurumen-baldintza seguruetan erabiltzeko.
Horrenbestez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. eta 22. artikuluetan aurreikusten diren izapideak egin ondoren, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aldez aurretik 2009ko otsailaren 24an eginiko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinak hondakindegietan biltegiratuta ezabatzeko lanei aplika dakiekeen araubide juridikoa finkatzea da, eta horretarako hondakindegi-motak, hondakindegietan hondakinak onartzeko irizpide eta prozedurak, eta hondakindegiak behar bezala instalatu, kudeatu eta ustiatzeko arauak ezartzea, bai eta itxiera-prozedurarako eta itxiera osteko mantentzerako prozedurak ezartzea ere.
Halaber, arau honen helburua da lurra eta harkaitzak erabiliz Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egiten diren betelanei aplika dakiekeen araubide juridikoa ezartzea.
Dekretu honetan, definizio hauek hartuko ditugu aintzat:
Hondakinak: Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen eranskinean agertzen diren kategorietako bati dagokion osagai edo objektu oro, haren jabeak jaregin badio edo jaregiteko asmoa edo betebeharra badu. Nolanahi ere, hondakintzat hartuko dira Europako Erkidegoko erakundeek onartutako Europako Hondakin Zerrendan (EHZ) agertzen diren guztiak.
Hondakin arriskutsuak: indarrean dagoen araudiak arriskutsu gisa sailkatu dituenak, bai eta haiek gordetzeko erabilitako ontzi eta ontzikiak ere.
Hondakin ez-arriskutsuak: indarrean den araudiak arriskutsu gisa sailkatu ez dituenak.
Hondakin geldoak: eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko garrantzitsurik nozitzen ez duten hondakin ez-arriskutsuak. Hondakin geldoak ezin dira disolbatu, ez eta erre ere, eta ez dute erreakzio fisiko ez kimikorik, ez eta beste inolako erreakziorik ere; ez dira biodegradagarriak, eta ukitzen dituzten materialei ez diete kalterik eragiten; hots, ez dute ingurumena kutsatzen edo gizakien osasuna arriskuan jartzen. Halaber, hondakin horiek sailkatzeko lixibiagarritasun osoa aintzat hartu beharko da eta, gainera, hondakinen osagai kutsagarri kopuruak eta lixibiatzearen ekotoxizitateak hutsalak izan behar dute; bereziki, ezingo dute gainazaleko edota lurpeko uren kalitaterako arriskurik ekarri.
Hondakin egonkor ez erreaktiboak: egonkortze-prozesu batetik datozen hondakin arriskutsuak, lixibiatzeko orduan hondakin ez-arriskutsuek bezala jokatzen dutenak.
Hiri- edo udal-hondakinak: etxebizitza, bulego, denda eta zerbitzu partikularretan sortzen direnak, bai eta arriskutsu gisa sailkatu ez dituztenak eta berez duten osaeragatik toki edo jarduera horietan sortutako hondakinen barruan sar daitezkeenak ere. Betiere, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean hiri-hondakin gisa definitzen diren guztiak halakotzat hartuko dira.
Entitate ustiatzailea: hondakindegi bat kudeatzeaz arduratzen den pertsona fisiko edo juridikoa.
Hondakin-sortzailea: hondakinak sortzen dituen jarduera baten titular den pertsona fisiko edo juridiko oro, edo aldez aurreko tratamenduko eragiketak, nahasketak edo hondakinen osaera edo izaera aldatzen duten bestelako eragiketak egiten dituena.
Hondakin-edukitzailea: hondakinak ekoizten dituen pertsona edo hondakinak bere esku dituen eta hondakin-kudeatzaile ez den pertsona fisiko edo juridikoa.
Hondakin-garraiatzailea: hondakinak garraiatzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, bai hondakinon titulartasuna bere gain hartzen duenean bai ez duenean hartzen.
Biltegiratzea: arriskutsuak ez diren hondakinak aldi baterako gordetzea, urtebete baino gutxiagoz, deuseztatzea bada hondakinaren azken helmuga, eta bi urte baino gutxiagoz, balorizatzea bada hondakinaren azken helmuga; halaber, hondakin arriskutsuak aldi baterako gordetzea, sei hilabete baino gutxiagoz.
Kontzeptu horrek ez du barne hartzen hondakinak ekoizpen-instalazioetan biltegiratzea aurreko paragrafoan aipatutako xedeekin eta denbora-tarteak baino denbora gutxiagorako.
Hondakindegia: hondakinak lurpean edo lur azalean gordeta hondakin horiek ezabatzeko instalazioa.
Ez dira barne hartzen gerora balorizatu, tratatu edo ezabatzeko beste norabait garraiatuko diren hondakinak prestatzeko balio duten instalazioak.
Lurpeko biltegiratzea: lurpeko barrunbe natural edo artifizial batean hondakinak modu egonkorrean biltegiratuta ezabatzeko instalazioa.
Betelana: lurzoru naturaletik hartutako lur eta harkaitzak erabiliz, inguru baten forma aldatzea.
Onarpen-agiria: kudeatzaile baimenduak hondakinak onartu dituela adierazteko konpromiso-agiria.
Kontrol eta jarraipenerako agiria: entitate ustiatzaileak hondakinak jasotzean ematen duen agiria; hartan adierazi behar dira hondakin-sortzailearen eta entitate kudeatzaile horren identifikazio-datuak eta, hala badagokio, garraiatzaileenak, bai eta transferitutako hondakinei dagozkienak ere.
Kudeaketa: hondakinak bildu, biltegiratu, garraiatu, balorizatu eta ezabatzea.
Balorizatzea: gizakien osasuna arriskuan jarri gabe eta ingurumenari kalte egin diezaiokeen metodorik erabili gabe hondakinetan dauden baliabideak aprobetxatzeko aukera ematen duen prozedura oro.
Ezabatzea: hondakina botatzera edo guztiz edo partez ezabatzera zuzendutako prozedura oro, gizakien osasuna arriskuan jarri gabe eta ingurumenari kalte egin diezaiokeen metodorik erabili gabe gauzatzen dena.
Funtsezko aldaketa: instalazio batean eginiko edozein aldaketa, baldin eta hura baimentzeko eskumena duen organoak, 11. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, ingurumenean eragin garrantzitsu edo kaltegarriak izan ditzakeela iritzi badio.
Aldaketa ez funtsezkoa: instalazioaren ezaugarri, funtzionamendu edo hedaduraren edozein aldaketa, funtsezkotzat jotzen ez bada ere ingurumenean eragina izan dezakeena.
Dekretu hau aurreko artikuluan definitutako hondakindegi eta betelanei aplika dakieke.
Arau honen aplikazio-eremutik at gelditzen dira honako jarduera hauek:
lurzoruan lokatzak barreiatzea, hura ongarritu edo haren kalitatea hobetzeko, araztegietako lokatzak eta dragatze-lanetatik datozenak barne, bai eta materia fekalak eta antzeko beste osagai ez-arriskutsuak ere
dragatze-lokatz ez-arriskutsuak nabigazio-bide txikietatik erauzi dituztenean, haietan biltegiratzea, eta lokatz ez-arriskutsuak gainazal-uretan biltegiratzea, ur-ohea eta haren lurpea barne
kutsatu gabeko lurra edo baliabide mineralen prospekzio, erauzketa, tratamendu eta biltegiratzetik eta harrobietako lanetatik datozen hondakin ez-arriskutsu geldoak metatzea.
Hondakindegiak kategoria hauetan sailkatuko dira:
Hondakin arriskutsuetarako hondakindegia.
Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia.
Hondakin geldoetarako hondakindegia.
Hondakindegia aurreko zenbakian aipatutako kategoria batean baino gehiagotan sailkatu ahal izango da, baldin eta dekretu honek bere I. eranskinean mota horretako hondakindegietarako finkatzen dituen betekizunak betetzen dituzten biltegi bereiziak baditu.
Hondakinak ezabatzera bidaltzeko, aldez aurretik behar bezala justifikatu beharko da hondakin horiek balorizatzea ez dela bideragarria arrazoi teknikoak, ekonomikoak edo ingurumenekoak direla medio.
Hondakindegian utzita ezabatu beharreko hondakinek aldez aurreko tratamendua jaso beharko dute. Xedapen hori ez zaie aplikatuko arrazoi teknikoengatik tratatu ezineko hondakin geldoei, ez eta beste edozein hondakini ere, baldin eta haren tratamenduak hondakin kopurua murrizten laguntzen ez badu edo hondakin horren osagaiak giza osasunarentzat edo ingurumenarentzat arrisku gutxiago izatea ekartzen ez badu.
Hondakindegi-kategoria bakoitzean hondakin hauek onartuko dira:
Hondakin arriskutsuetarako hondakindegiek hondakin arriskutsuak baino ez dituzte onartuko.
Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiek hondakin hauek baino ez dituzte onartuko:
Hiri- edo udal-hondakinak.
Bestelako jatorria duten hondakin ez-arriskutsuak.
Hondakin egonkor ez erreaktiboak edo egonkortze-prozesu batetik datozenak, lixibiatzeko orduan hondakin ez-arriskutsuek bezala jokatzen dutenak. Hondakin horiek instalazio berean uzten diren gainerako hondakinetatik bereizitako gelaxketan gorde beharko dira.
Hondakin geldoetarako hondakindegiek hondakin geldoak baino ez dituzte onartuko.
Instalazio batean hondakin bat onar daitekeen zehazteko, dekretu honen II. eta III. eranskinetan adierazitakoaren arabera jokatu beharko da, eta entitate ustiatzaileek prozedura hori beteko dutela bermatu beharko dute hondakina onartu aurretik.
Hondakin hauek ez dira hondakindegi batean ere onartuko:
50 gradu zentigradu baino gehiagoko tenperatura duten hondakinak.
% 65etik gorako hezetasuna duten hondakinak.
Indarrean dagoen legediaren arabera, zabor-isurketan lehertu egin daitezkeen hondakinak, korrosiboak, oxidatzaileak, oso suharberak edo suharberak.
Hondakin erreaktiboak.
Indarrean dagoen legediaren arabera infekzio-iturri izan daitezkeen hondakinak, bai eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 3. taulako 14. kategoriari dagozkion hondakinak ere.
Pneumatiko erabiliak, osoak zein zatikatuak, hondakindegia babesteko erabilitakoak salbu; hala ere, bizikleten pneumatikoak onartuko dira, bai eta 1.400 milimetrotik gorako kanpo-diametroa dutenak ere.
II. eranskinean ezarritako onarpen-irizpideak betetzen ez dituen beste edozein hondakin, eta lurpeko hondakindegietan, III. eranskinekoak betetzen ez dituztenak.
Balorizatu daitezkeen hondakinak; hala nola beira, paper-kartoia, ontziak, eraikuntza eta eraispenetako hondakinak, egurra, tresna elektriko eta elektronikoak, eta abar. Hondakin berriak balorizatzeko kudeatzaile baimendu berriak agertu ahala, zerrenda hau erregelamenduz luzatuko da.
Azken helmuga gisa hondakindegia duten hondakinak sortzen dituen orok, jatorrizko lekutik hondakinak eraman aurretik, hondakindegi baimendu bat ustiatzen duen entitate batek hondakin horiek onartzeko konpromisoa hartu duela adierazteko agiria eduki beharko du nahitaez. Nolanahi ere, agiri horrek hondakinaren oinarrizko ezaugarriei buruzko informazioa eman beharko du, II. eranskinean ezarritakoaren arabera.
Sortzaileak eta entitate ustiatzaileak onarpen-agiriaren kopia igorri beharko diote ingurumen-organoari, eta agiri horren ale bat gorde beharko dute biek, behar bezala beteta, bost urtez gutxienez.
Jardueran sortutako hondakin ez-arriskutsuak kudeaketa-instalazio batera lehen aldiz eraman aurretik, jardueraren titularrak informazio hau eman beharko dio ingurumen-organoari, proposatuko kudeaketa-bidea egokia den egiaztatu ahal izateko: sozietatearen izena, IFK (Identifikazio Fiskaleko Kodea), jarduera, ekoizpen-prozesuak, erabilitako lehengaiak, sortutako hondakin ez-arriskutsuen kopurua eta motak, Europako hondakin-zerrendaren arabera identifikatuak, eta proposatutako kudeaketa-bidea. Adierazpen horretarako, dekretu honen VI. eranskinean agertzen den inprimakia erabili beharko da.
Hondakin ez-arriskutsuak sortu izanaren adierazpen hori eguneratu egin beharko da hondakina sortu duen pertsona identifikatzeko datuak, sortutako hondakinen tipologia edo hondakin horiek kudeatzeko modua aldatzen diren bakoitzean.
Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinak hondakindegietan utzita ezabatzeko instalazioek dekretu honen I. eranskinean adierazitako betebehar eta baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Lurpeko biltegien kasuan, dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz gain, arau honen III. eranskinean adierazitako baldintzak ere bete beharko dituzte.
Ezabatze-instalazioa baimendua izango bada, aipatutako betekizunak kontuan hartuta instalazioaren kokapenaren ezaugarriek edo hartzen diren neurri zuzentzaileek adierazi beharko dute kokapen horrek ez dakarrela ingurumen-arrisku larririk.
Ezingo da hondakindegirik jartzeko baimenik eman, baldin eta hondakindegi horrek ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, Urarenak, bere 32. artikuluan ezarritakoaren arabera zonalde babestu gisa bereizitako lurpeko edo gainazaleko urei kalte egiteko arriskua badago.
Nolanahi ere, aipatutako akuiferoetakoak ez diren urak kutsatzeko arriskutsu edo oso arriskutsutzat hartu dituzten tokietan jarri beharreko hondakindegiak justifikatzeko, dauden ur-baliabideek kalterik ez dutela izango baieztatzeko ikerketa hidrogeologiko oso eta berariazkoa aurkeztu beharko da.
Hondakindegiaren kudeaketa trebakuntza tekniko egokia duen pertsona baten esku egongo da, eta instalazioaren titularrak, eragiketak egiten hasi aurretik zein instalazioaren bizitza baliagarrian zehar, hondakindegiko langileen heziketa profesional eta teknikoa lantzea aurreikusi beharko du.
Hondakindegiko proiektuek bat etorri beharko dute nazio, autonomia-erkidego eta probintzia mailan dauden hondakin-planekin.
Entitate ustiatzaileak hondakinak hondakindegian ezabatzeagatik kobratu beharreko prezioak, gutxienez, gastu hauek ordaintzeko bestekoa izan beharko du: hondakindegia ezarri eta ustiatzeko kostuak, bermeetatik datozen kostuak eta gerora instalazioa ixteko eta itxi ondoren baimenak ezartzen duen epean zehar instalazioa eta tokia bera zaintzeko kalkulatzen diren kostuak. Epe hori ez da inolaz ere hogeita hamar urtetik beherakoa izango.
Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak eta, hala badagokio, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legeak eta dekretu honek arautzen duten hondakinak ezabatzeko lanetarako baimentze-araubidearen mende dago hondakindegiak ezarri, handitu eta aldatzea.
Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen arabera, hondakin ez-arriskutsuen eta arriskutsuen hondakindegietako jarduerek ingurumen-baimen integratua behar dute nahitaez, baldin eta eguneko 10 tona baino gehiago jasotzen badute edo guztira 25.000 tona baino gehiagoko gaitasuna badute.
Aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak adierazitako baimen-araubidearen mende ez dauden hondakindegiek dekretu honetan araututako baimena lortu beharko dute, beste xedapen batzuek eska ditzaketen bestelako baimen edo lizentziez gain.
Nolanahi ere, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 12. artikuluan eta haren ondorengoetan xedatutakoaren kalterik gabe, hondakindegiak ezarri, handitu eta aldatzeko baimenak hurrengo kapituluan adierazitako prozeduraren arabera emango dira.
Hondakindegi bat handitu edo aldatzeko dekretu honetan araututako baimena behar den eta, horrenbestez, horretarako araututako prozedura bete behar den zehazteko, alderdi hauek hartu beharko dira kontuan:
Instalazioaren tamaina.
Instalazioaren eragina izan dezaketen baliabide naturalak.
Instalazio horien ur- eta energia-kontsumoa.
Kaltetu daitezkeen eremu geografikoetako baliabide naturalen kalitatea eta biziberritze-ahalmena.
Sortuko duen kutsadura-maila.
Istripuen arriskua.
Onartuko dituen hondakinen tipologia-aldaketa.
Lehendik dagoen hondakindegi bat handitu edo aldatzeko, entitate ustiatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan horretarako eskumena duen organoari jakinarazi beharko dio, eta arrazoiak emanez eta justifikatze-agiriak erantsiz azaldu beharko dio, aurreko letran aipatutako irizpideen arabera aldaketa garrantzitsu edo garrantzirik gabetzat hartzen duen.
EAEn ingurumen-gaietarako eskumena duen sailak erabakiko du, hiru hileko epean, aipatutako irizpideen arabera, proposatutako handitze edo aldaketak baimenik behar duen ala ez.
Hondakindegi bat ezartzeko, erantzukizun zibileko asegurua harpidetu behar da eta hurrengo artikuluetan eta baimenean bertan adierazten diren baldintzetan fidantza ordaindu.
Baimendutako hondakindegia aldatu edo handitzeko, baliteke erantzukizun zibileko aseguruaren zenbatekoa eta fidantza aldatzea.
Aurreko artikuluak aipatzen duen erantzukizun zibileko aseguruak indarrean egon beharko du hondakindegian zaborrak botatzen hasteko unean, eta hondakindegia ixten den egunetik hasita gutxienez hogeita hamar urtez indarrean eduki beharko da. Aseguru horrek hirugarren pertsonei, haien gauzei edo ingurumenari baimendutako jardueraren ondorioz eragin dakizkiekeen kalteengatiko kalte-ordainen arriskua estali beharko du.
Aseguruaren estaldura etenez gero, edo edozein arrazoirengatik aseguru-kontratua iraungiz gero, instalazioaren kudeatzaileak horren berri eman beharko dio ingurumen-gaietan eskumena duen sailari, 10 eguneko epean. Sail horrek, orduan, epe bat irekiko du estaldura berriz ere indarrean jartzeko edo aseguru berri bat harpidetzeko.
Bitartean, emandako baimena baliogabetuta geldituko da, eta kudeatzaileak ezingo ditu baimendutako jarduerak egin.
Hondakinen hondakindegirako baimena lortzeko, jarduera betetzetik sortzen diren Administrazioarekiko betebehar guztiak -zigilatze eta itxierari, itxiera osteko mantentzeari eta lixibiatuen kudeaketari dagokionez- betetzeko nahikoa izan beharko duen fidantza ordaindu behar da.
16.1.d) artikuluaren zortzigarren puntuan agertzen den analisi ekonomikoaren edukia kontuan hartuta finkatuko da fidantza.
Uneoro fidantza eraginkorra dela ziurtatzeko, baimena eman duen ingurumen-organo eskudunak hiru urtean behin eguneratuko du baimen hori, Prezioen Indize Orokorraren aldaketa kontuan hartuta, eta oinarrizko indize gisa fidantza ezarri zen egunean indarrean zegoen indizea hartuz.
Ordaindutako fidantza erabiltzen ez bada, titularrari itzuliko zaio, ingurumen-gaietan eskumena duen sailak onartutako hondakindegiaren itxiera-planaren arabera.
Hondakinak hondakindegian botata ezabatzeko jarduerak bultzatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, baimena eskatu aurretik, kontsulta egin ahal izango diote Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-gaietan eskumena duen sailari, proposatutako kokapena ingurumen aldetik egokia den ala ez egiaztatzeko.
Ezabatze-instalazio hori sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak agiri hauek aurkeztu beharko ditu kontsulta idatziarekin batera:
Kokapen-plano geografikoa, 1:25.000 eskalakoa.
Plano hidrogeologikoa.
1:1.000 eskalako kokapen-planoa, edo, bestela, 1:5.000 eskalakoa.
Hondakindegian onartuko diren hondakinen zerrenda, eta hondakin horien sortzaile diren jardueren definizioa.
Hondakindegirako aurreikusi diren sarbideen planoa eta sarbide horien deskribapena.
Beharrezko agiriekin kontsulta egin ondoren, ingurumen-gaietan eskumena duen sailak ur-gaietan eta bioaniztasunaren babesean eskumena duten organoei eskatuko die hilabeteko epean txostena eman dezaten, proposatutako kokapena egokia den azaltzeko.
Hiru hilabeteko epean, EAEn ingurumen-gaietan eskumena duen sailak erantzuna eman beharko du proposatutako kokapena egokia den ala ez esanez. Epe hori igarota, ingurumen-gaietan eskumena duen sailak zehazki horretaz ezer adierazi ez badu, pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileak hondakinak hondakindegian ezabatzeko jardueretarako baimena eskatu ahal izango du, hurrengo artikuluaren arabera.
Hondakindegia ezarri edo aldatzeko baimen-eskaera ororekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, gutxienez:
Eskatzailearen nortasuna, entitate titularrarena eta entitate ustiatzailearena, desberdinak badira.
Finkaren mugen erregistro-argibideak:
Lurraren erregistro-titulartasuna.
Erregistro-planoa, behar bada.
Lursaila erabilgarri dagoela ziurtatzeko agiriak.
Proiektu teknikoa, haren idazleari dagokion profesionalen elkargoak onetsia. Proiektu horrek, gutxienez, osagai hauek izango ditu:
Ingurumenaren eta hirigintzaren ikuspegitik kokapena egokia dela deskribatzen duen memoria. Memoria horrek informazio hau jaso beharko du:
Hondakindegiaren mugetatik herri guneetara, jolas- edo aisialdi-lekuetara eta ingurumen aldetik sentikorrak diren zonaldeetara dagoen distantzia, bai eta saneamendu- edo hornikuntza-sareetara dagoena ere.
Lurpea eta haren baliabideak ez kutsatzeko ikerketa geologiko, geotekniko eta hidrologikoa, eta abian jarri beharreko ekintzak.
Landarediaren eta lurzoru-erabileren analisia.
Hondakindegia zein hondakin-motatarako proposatzen den zehazteko deskribapena, eta hondakindegiaren kodea, Europako Hondakin Zerrendaren arabera.
Guztira zenbat hondakin botatzea aurreikusi den eta ontziaren edukiera, urtero bota beharreko hondakin kopurua eta instalazioaren bizitza baliagarria barne.
Hondakindegiaren eraikuntza-ezaugarrien deskribapena, azpiegituren justifikazio-kalkuluak barne.
Hondakindegiaren ustiapen-, zaintza- eta kontrol-plana, Larrialdietarako Planak barne. Hondakin arriskutsuen hondakindegietan, gainera, Autobabes Plana ere aurkeztu beharko da, larrialdi-egoerak sor ditzaketen jardueretan diharduten zentro, establezimendu eta aretoetan nork bere burua babesteko oinarrizko araua onartzen duen martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Hondakindegia zigilatzeko, ixteko eta itxi ostean mantentzeko plana. Itxiera osteko zaintza- eta kontrol-planak dekretu honen IV. eranskinean agertzen den edukia jaso beharko du.
Ingurumen-alderdiak: hondakin-garraioaren arazoari eta instalazioaren ikusmen-eragina minimizatzeari buruzko ikerketa.
Analisi ekonomikoa, non frogatu behar den hondakindegiak eta instalazioa ustiatzeak sortzen dituen kostuak betetzen direla, 13. artikuluaren araberako erantzukizun zibileko asegurua harpidetu dela eta 14. artikuluak ezartzen duen fidantza ordaindu dela eta, horrez gain, instalazioa itxi eta itxi ostean instalazioa eta tokia bera baimenak ezartzen duen epean (epea ez da inola ere 30 urtetik beherakoa izango) mantentzeko kalkulatzen diren kostuak betetzen direla.
Ingurumen Eragina Ebaluatzeko prozedura izapidetzeko behar den informazio guztia, indarrean dagoen legediaren arabera, eskatu beharrekoa denean.
Lurpeko biltegien kasuan, baimen-eskaerarekin batera, dekretu honen III. eranskinean aipatzen den arriskuen ebaluazioa ere aurkeztu beharko da.
Ingurumen-organoak hogeita hamar egunez jendaurrean erakutsiko ditu hondakindegi-proiektuak, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta agiriak aurkez ditzaten.
Informazio publikoaren izapidea baimen-eskaeran agertzen den kokapenari dagokion Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta egingo da.
Ingurumen-gaietan eskumena duen sailak instalazioari dagokion Udalari eta ur-gaietan eskumena duen organoari eskatuko die, bai eta bidezkotzat jotzen dituen bestelako administrazio edo entitateei ere, hilabeteko epean txostena eman dezaten, bakoitzak bere eskumeneko alorrean. Epe hori igarota, eskatutako txostenak aurkeztu ez badituzte, prozedurak aurrera egingo du.
Hondakindegi bat jartzeko baimenak, gutxienez, eduki hauek jaso beharko ditu:
Hondakindegiaren kokapena eta hondakindegi-mota.
Hondakin moten zerrenda, haien deskribapena, Europako Hondakin Zerrendan duten kodea, bai eta instalazioari guztira baimendu zaion hondakin kopurua ere.
Hondakindegiaren diseinu eta eraikuntzari dagozkien preskripzioak, hondakin-botatzeari eta zaintza- eta kontrol-prozedurei dagozkienak, larrialdietarako planak barne.
Jarduera uzteko baldintzak eta dekretu honetako 24. artikuluan aipatzen diren baldintzetan instalazioa zigilatzeko, ixteko eta ondoren mantentzeko preskripzioak.
Entitate ustiatzailea behartuta dago II. eranskinean agertzen den hondakin-onarpeneko prozedura betetzera eta urtean behin gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin-gaietan eskumena duen agintaritzari gai hauen berri ematera: ezabatutako hondakin-motak eta kopurua, hondakinen jatorria, hondakinen entrega-data, sortzailea, edo, hiri-hondakinen kasuan, haiek biltzeaz arduratu den pertsona, eta, hondakin arriskutsuak badira, hondakindegian zehazki non dauden, eta zaintza-programaren emaitza.
Baimenaren indarraldia eta baimen hori ezeztatzeko arrazoiak.
Erantzukizun zibileko aseguruaren zenbatekoa eta fidantzarena.
Hala badagokio, Ingurumen Eraginaren Adierazpenak eskatzen dituen baldintzak.
Hondakindegia instalatzeko baimenak zehaztuko ditu, halaber, zaborra botatzeko lanak egiten hasteko baldintzak. Inola ere ezingo da zaborra botatzen hasi baldintza hauek bete gabe:
azpiegituretako lanen amaiera-egiaztagiria aurkeztea.
Dekretu honen 13. eta 14. artikuluetan aipatutako bermeak eman izana egiaztatzeko agiriak.
ingurumen-gaietan eskumena duen sailari atxikitako zerbitzu teknikoek, instalaziora joanda, dekretu honetan eta emandako baimenean adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
Prozedura ebazteko eta haren berri emateko gehieneko epea sei hilabete da, baimena eskatu eta proiektu teknikoa aurkezten denetik aurrera, 16. artikuluak adierazten duenaren arabera.
Aipatutako artikuluan eskatzen den beharrezko dokumentazioa aurkeztu ezean, epea eten egingo da hura aurkeztu arte, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan aurreikusitako moduan.
Aurreko paragrafoan adierazitako epea igarota, ingurumen-gaietan eskumena duen organoak berariazko ebazpenik jakinarazi ez badu, hondakindegia sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak hondakindegia eraikitzeko lanei ekin ahal izango die, aplika dakizkiokeen bestelako baimen edo lizentziekin.
Hondakinak hondakindegian botata ezabatzeko emandako baimenak transmititu ahal izateko, aldez aurretik Autonomia Erkidegoan ingurumen-gaietan eskumena duen sailak egiaztatu beharko du instalazioek eta haietan egiten diren lanek hondakin-gaietan indarrean dagoen araudiak eta emandako baimenak ezarritakoa betetzen dutela.
Hondakindegia ustiatzeko fasean egin beharreko kontrol- eta zaintza-prozedurek, gutxienez, betekizun hauek bete beharko dituzte:
Hondakindegia ustiatzen duen entitateak, ustiapen-fasean zehar, kontrol- eta zaintza-programa beteko du, IV. eranskinean zehazten den moduan.
Ingurunean edo jardueraren gaineko kontrolean eragin kaltegarriak izan ditzakeen gorabehera edo anomaliarik gertatzen bada (besteak beste, zaborra ustekabean botatzea, gehienezko balioak gainditzea edo hondakindegian zigiluz ixteko elementuetako baten funtzionamendu edo segurtasunari edo hondakindegia itxi osteko kontrol-sistemari kalte egin diezaiokeen edozer), entitate ustiatzaileak berehala jakinarazi beharko dio hori ingurumen-gaietan eskumena duen sailari eta dagokion udalari.
Urtero, entitate ustiatzaileak, datu globalak oinarri hartuta, zaintzaren emaitzen berri emango du, baimenaren baldintzak betetzen dituela frogatzeko eta hondakinek hondakindegietan duten jokabidearen gaineko ezagutza sakontzeko.
Kontrol- eta zaintza-prozeduretako analisi-eragiketak horretarako gaituta dauden laborategiek egingo dituzte, Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartu zuen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera.
Entitate ustiatzaileak agiri-erregistroa eduki beharko du, eta hartan adierazi beharko ditu hondakindegiak kudeatzen dituen hondakinen kopurua, izaera, jatorria, helmuga, bilketa-maiztasuna, garraio-bidea eta balorizatze- edo ezabatze-metodoa.
Agiriak eskumena duten herri-administrazioen eskura jarriko dira, haiek hala eskatzen badute, eta urte natural bakoitzari dagokion dokumentazioa hurrengo bost urteetan gorde beharko da.
Azken helmuga hondakindegia duten hondakinak sortzen dituenak, garraiatzen dituenak eta ustiatzen dituen entitateak hondakin-entrega bakoitza egiaztatzeko kontrol- eta jarraipen-agiria aurkeztu beharko dute. Agiri hori, eraginkorra izateko, entitate ustiatzaileak sinatu beharko du.
Hondakinak onartzen ez badira, entitate ustiatzaileak horren berri eman beharko dio, atzerapenik gabe, eskumena duen agintaritzari.
Sortzaileak eta entitate ustiatzaileak kontrol- eta jarraipen-agiriaren kopia igorri beharko diote ingurumen-organoari, eta agiri horren ale bat gorde beharko dute biek, behar bezala beteta, bost urtez gutxienez.
Zabor-botatzearen jarduera uzteko, zigilatze-lana amaitzeko eta itxi osteko aldia hasteko, aldez aurretik ingurumen-gaietan eskumena duen sailak onartu egin behar du hori, emandako baimenean agertzen diren baldintzetan. Horretarako, baimenean agertzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dio instalazioa ustiatzen duen entitateak ingurumen-gaietan eskumena duen sailari. Dokumentazio horrek jaso beharko ditu, gutxienez, hondakindegiaren as built proiektua, zigilatzearen lan-amaierako egiaztagiria eta, hala badagokio, itxi osteko zaintza- eta kontrol-planaren eguneratzea.
Egindako lanak egokiak izan direla egiaztatu ahal izateko, ingurumen-gaietan eskumena duen sailak hondakindegia dagoen tokira ikuskapen-bisita egin ahal izango du.
Nolanahi ere, eta ingurumen-gaietan eskumena duen sailak aldez aurretik baimena ematen badu, baimendutako proiektuaren arabera hondakindegia edo haren zati bat gehienezko edukierara iritsitakoan itxi edo utziko da, edo, gehienezko edukierara iritsi ez arren, hondakindegia sustatu duen pertsona fisiko ala juridikoak behar bezala justifikatutako arrazoiak emanda hala eskatzen duenean.
Halaber, ingurumen-gaietan eskumena duen sailak hondakindegiaren itxiera-prozedura adostu ahal izango du, hainbat arrazoitan oinarritutako erabaki zioduna hartzen badu; esate baterako, instalazioa sustatu duen pertsona fisiko edo juridikoak zabor-botatzearen jarduera urtebete baino gehiagoz bertan behera uzten badu, entitate ustiatzaileak porrota aitortzen badu, eta abar.
Hondakindegia itxi ondoren, entitate ustiatzaileak arduratu beharko du hura mantendu, zaindu eta kontrolatzeaz, ingurumen-gaietan eskumena duen sailak onartutako planaren arabera.
Itxiera osteko fasearen iraupena, hondakinen jabearen erantzukizun zibilari dagokion legediaren kalterik gabe, 30 urtekoa izango da gutxienez. Ingurumen-gaietan eskumena duen sailak epe luzeagoa ezarri ahal izango du, Itxi Osteko Kontrol eta Zaintza Planaren emaitzen arabera.
Itxiera osteko epean hondakindegia dagoen tokian jarduerak egiteko, ingurumen-gaietan eskumena duen sailak baimena eman beharko du aldez aurretik, pertsonen osasunean eta ingurumenean kalterik izango ez dela bermatzeko. Kasu guztietan, ingurumen-gaietan eskumena duen sailaren aurrean egiaztatu beharko da jarduera horiek ez dietela kalterik egiten zigilatzearen segurtasunari, perimetro-kanalen funtzionamenduari, egonkortasunari edo itxiera osteko kontrol-sistemaren elementuei.
Itxiera osteko fasean zehar ingurunean edo jardueraren gaineko kontrolean eragin kaltegarriak izan ditzakeen gorabehera edo anomaliarik gertatzen bada (besteak beste, zaborra ustekabean botatzea, gehienezko balioak gainditzea edo hondakindegian zigiluz ixteko elementuetako baten funtzionamendu edo segurtasunari edo hondakindegia itxi osteko kontrol-sistemari kalte egin diezaiokeen edozer), entitate ustiatzaileak berehala jakinarazi beharko dio hori ingurumen-gaietan eskumena duen sailari eta dagokion udalari.
Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen II. eranskinak hondakin-botatzea lurzorua kutsa lezakeen jarduera gisa sailkatzen duenez, hondakinak ezabatzeko instalazio horien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek lege horrek lurzorua kutsa lezaketen jardueretarako ezartzen dituen betebehar guztiak bete beharko dituzte.
Betelana gauzatzeko, eta lehendik egindako betelan bat aldatu edo handitzeko, haren kokapenari dagokion udalaren administrazio-lizentzia beharko da, artikulu honetako 4. zenbakian aipatutako kasuetan salbu; horrez gain, kontuan izan beharko da betelan horri bere sektoreko araudiaren arabera aplika dakiokeen baimen-araubidea.
Lehendik dauden betelanak aldatu edo handitu nahi direnean, ingurumen-gaietan eskumena duen organoak betelanaren hasierako proiektuari buruz duen informazio guztia igorriko dio dagokion udalari, hark aldez aurretik horretarako eskaera aurkezten badu.
Betelana sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak baimen-eskaera aurkeztu beharko du, eta eskaerari proiektu teknikoa erantsi beharko dio. Proiektu horrek bere idazleari dagokion profesionalen elkargoaren onespena izan beharko du, eta dekretu honen V. eranskinak ezartzen duen dokumentazio guztia jaso beharko du.
Kasu guztietan, udal agintaritzaren aurrean aurkeztu beharreko lizentzia-eskaerarekin batera, aldez aurretik eta gehienez 2 hileko epean ur-gaietan eta bioaniztasunaren babesean eskumena duten organoek igorritako nahitaezko txosten loteslea ere aurkeztu beharko da.
Herri-administrazioek bultzatutako azpiegitura linealeko lanak (trenbideak, errepideak, autobiak, eta abar) daudenean, Lurralde Historiko bati baino gehiagori eragiten badiote, lan horietako hondeaketen soberakinak metatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-gaietan eskumena duen sailaren berariazko baimena beharko da, hartara soberakin edo betelan-material horiek ahalik eta modu onenean eta arrazoizkoenean bana daitezen. Azpiegitura linealeko lanak lurralde historiko bakarrari eragiten badio, hartako foru aldundiak izango du betelana gauzatu edo materialak metatzeko baimena emateko eskumena, eta azpiegiturarekin berarekin batera onartuko du.
Halaber, erauzketa-jardueren eraginpean dauden aldeak berreskuratzeko lanen barruan meatzaritza-lanetatik kanpoko materialekin egin beharreko betelanetarako, ingurumen-gaietan eskumena duen sailaren nahitaezko txosten loteslea beharko da.
Kasu guztietan, betelanerako materialak egokiak direla bermatzeko, betelana onartzeko eskumena duen organoak ziurtatu beharko du lan hori sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak beharrezko neurri guztiak hartzen dituela material horiek lurzorua kutsa lezaketen jardueren oinarri diren edo izan diren lursailetatik ateratakoak ez izateko. Horrelako lursailetatik datozen materialak badira, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aldeko erabakia beharko da, horri dagokion lurzoruaren kalitate-adierazpeneko prozeduraren barruan, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean xedatutakoaren arabera.
Hondakinak onartzeko eskaera-agiriak, onarpen-agiriak eta hondakinak ematean haiek kudeatzeko behar diren kontrol eta jarraipenerako agiriak ingurumen-gaietan eskumena duen sailari bidaliko zaizkio; ahal izanez gero, organo eskudun horrek administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzeko abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren arabera erabiltzaileen eskura jartzen dituen tresna informatikoekin eginiko transakzio elektronikoen bidez.
Lehenengoa. Hasitako prozedurak.
Dekretu hau indarrean sartu aurretik abian jarritako espedienteak, hasi ziren unean indarrean zeuden xedapenen arabera izapidetuko dira.
Bigarrena. 8. artikulurako araubide iragankorra.
Arau honen 8. artikuluan lurpeko edo gainazaleko urei kalte egin liezaiekeen hondakindegirik jarri ezinari buruz xedatutakoa betetzeko, eta zona babestuen Erregistroa ezarri arte, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen arabera, lege horrek ezartzen dituen irizpideak erabiliko dira zona horiek identifikatzeko.
Dekretu honek indargabetu egiten ditu hondakin geldoak eta geldotuak kudeatzeko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretua eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 1995eko otsailaren 15ean emandako Agindua, hondakindegi, betelan eta lur-egokitzapenetarako proiektuen edukia ezartzen duena.
Lehenengoa. Garapena.
Ingurumen-gaietan eskumena duen sailburuari ahalmena aitortzen zaio dekretu honen garapenerako arauak onartzeko, hondakindegien betekizunei, hondakinak onartzeko prozedurari, kontrol- eta zaintza-prozedurari eta hondakindegi eta betelanak egiteko proiektuen edukiari dagokienez eta, horrez gain, lege-xedapenen ondorioz edo zientzia- eta teknologia-alorretako aurrerapenengatik beharrezkoa denean, dekretu honen eranskinak egokitzeko.
Bigarrena. 34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena, aldatzea.
Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatu eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duen otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuaren III. eranskineko a) atalean agertzen den selenioaren muga-balioa aldatzen da, eta parametro horretarako muga-balio hori kg-ko 0,09 mg-tan finkatzen da.
Hirugarrena. Indarrean sartzea.
Arau hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 24an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta
Lurralde Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.
OTSAILAREN 24KO 47/2009 DKRETUAREN I. ERANSKINA
HONDAKINDEGI-MOTA GUZTIETARAKO BETEKIZUN OROKORRAK
Kokalekua.
Hondakindegiaren kokalekua hautatzeko, betekizun hauek hartu behar dira kontuan:
Zer distantzia dagoen hondakindegiaren mugetatik bizitegi- nahiz aisialdi-guneetara, ibaietara, ur-masetara eta nekazaritzako nahiz hiriko beste gune batzuetara.
Kokaleku horretan lurpeko urik, kostako urik edo erreserba naturalik dagoen, eta, bereziki, Gune Babestuen Erregistroan jasotako gunerik dagoen, hiriguneak urez hornitzeko urei eta bilketei buruzko legeriak ezartzen duenaren arabera.
Inguru horren ezaugarri geologiko eta hidrogeologikoak.
Hondakindegiaren kokalekuan uholdeak, hondoratzeak, luiziak edo elur-jausiak gertatzeko dagoen arriskua.
Inguru horretako ondare naturala edo kulturala babestea.
Uren kontrola eta lixibiatuen kudeaketa.
Hondakindegiaren ezaugarriei eta kondizio meteorologikoei dagokienez beharrezkoak diren neurriak hartuko dira, xede hauekin:
Hondakindegiaren ontzian sartzen diren prezipitazio-urak kontrolatzea.
Azaleko edo lurpeko urak hondakindegian botatako hondakinetan sar daitezela eragoztea.
Ur poluituak eta lixibiatuak jaso eta kontrolatzea. Hondakindegiaren kokalekuari eta onartzen diren hondakinei buruzko ebaluazio batek hondakindegia ingurumenerako arriskutsua ez dela erakusten duenean, agintari eskudunek xedapen hau ez aplikatzea erabaki dezakete.
Hondakindegitik jasotako ur poluituak eta lixibiatuak tratatzea eta horien isurketarako bete behar den araua betetzea, edo horien isurketa saihestea.
Artikulu honetan xedaturikoa ez zaie aplikatuko hondakin geldoen hondakindegiei.
Lurzorua eta urak babestea.
Hondakindegi guztiak kokatu eta diseinatzeko garaian, beharrezkoa da lurzorua, lurpeko urak edo azaleko urak poluitzea eragozteko behar diren neurriak betetzea. Horrez gain, lixibiatuak 2. puntuan ezartzen diren baldintzetan eraginkortasunez jasoko direla bermatzeko behar diren neurriak ere bete beharko dira. Lurzorua, lurpeko urak eta azaleko urak babesteko, fase aktiboan edo ustiapen-fasean barrera geologikoa eta estaldura artifiziala elkarrekin erabiliko dira, ondorengo zenbakietan ezartzen dena betez; eta fase pasiboan edo itxi ondorengo fasean, berriz, barrera geologikoa eta gaineko estaldura erabiliko dira.
Barrera geologikoa sortzen da hondakindegiaren azpian eta inguruetan dauden kondizio geologiko eta hidrogeologikoek gaitasuna dutenean lurzorua eta lurpeko urak poluitzeko arriskua eragozteko.
Hondakindegiaren azpian eta alboetan geruza mineral bat egongo da. Geruza horrek eskakizun batzuk bete behar ditu iragazkortasunari eta lodierari dagokienez, eta bi horiek konbinatuz, betekizun hauek bete beharko ditu gutxienez, lurzorua, lurpeko urak eta azaleko urak babesteko:
Hondakin arriskutsuetarako hondakindegiak: K = 1,0 × 10-9 m/s; lodiera = 5 m.
Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiak: K = 1,0 × 10-9 m/s; lodiera = 1 m.
Hondakin geldoetarako hondakindegia: K = 1,0 × 10-7 m/s; lodiera = 1 m.
(m/s = metro/segundo)
Barrera geologikoak lehen aipaturiko baldintzak modu naturalean betetzen ez baditu, artifizialki osatu beharko da, eta babes baliokidea eskaintzen duten beste baliabide batzuekin sendotu.
Lehen aipaturiko barrera geologikoez gain, iragazgaiztasuna bermatzeko eta lixibiatuak jasotzeko sistema bat erantsi beharko zaio, ondoren zehazten ditugun printzipioak betetzeko, eta hondakindegiaren azpian metatzen diren lixibiatuek minimo bat gainditzen ez dutela ziurtatzeko:
Lixibiatuak jasotzea eta azpia iragazgaiztea.
Hondakindegi-mota Ez-arriskutsua Arriskutsua
Estaldura iragazgaitz artifiziala Nahitaezkoa Nahitaezkoa
Azpiko drainatze-geruza >=0,5 m Nahitaezkoa Nahitaezkoa
Ingurumenerako izan ditzakeen arriskuak aztertu ondoren, agintari eskudunek erabakitzen badute beharrezkoa dela lixibiatuen sorrera prebenitzea, azaleko iragazgaiztea agindu dezakete. Azaleko iragazgaizterako gomendioak:
Hondakindegi-mota Ez-arriskutsua eta geldoa Arriskutsua
Lurrezko gaineko estaldura > 1 m Nahitaezkoa Nahitaezkoa
Drainatze-geruza > 0,5 m Nahitaezkoa Nahitaezkoa
Estaldura iragazgaitz artifiziala Mota ez-arriskutsuren baterako bakarrik Nahitaezkoa
Geruza mineral iragazgaitza Nahitaezkoa Nahitaezkoa
Gasak drainatzeko geruza Nahitaezkoa (ez-arriskutsuentzat) Ez da nahitaezkoa
Autonomia Erkidegoko agintari eskudunek hondakindegiak ingurumenerako izan ditzakeen arriskuen ebaluazioa egin behar dute. Horretarako, hauek hartuko dituzte kontuan: lehenik eta bereziki, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren III. tituluko II. kapituluko 3. atala (Erregelamendua apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta urriaren 30eko 1315/1992 Errege Dekretuaren bidez aldatu); bigarrenik, 2. atalean xedaturikoa (Uren kontrola eta lixibiatuen kudeaketa); eta, azkenik, uren gaineko eskumena duen organoak egindako txostena. Ebaluazio hori egin ondoren, agintari eskudunek erabakitzen badute hondakindegiak ez duela arriskurik lurzoruarentzat, lurpeko urentzat edo azaleko urentzat, 3.2 eta 3.3 puntuetako betekizunak murriztu egin daitezke, egokitzeko.
Erabakia hartzeko oinarri izango den arriskuen ebaluazioa egiteko, gutxienez hiru fase hauek izango dituen azterketa bat egingo da:
Poluitzaileen isurketa gertagarriak identifikatu eta kuantifikatzea, eta garrantzitsuenak ebaluatzea.
Poluitzaileen eraginpean gerta daitezkeen hirigune eta ekosistemak eta poluzio-bideak identifikatu eta kuantifikatzea.
Poluzio-bide bakoitzeko poluitzaileak eta jasotako dosiak kuantifikatzea.
Poluitzaileek eraginpeko hirigune eta ekosistemetarako duten toxikotasuna balioestea.
Metodologia arautua edo normalizatua erabiliz arrisku-maila ebaluatzea, lorturiko edo eskura dauden datuetan oinarrituz.
Gasen kontrola.
Hondakindegiko gasen metaketa eta isurtzea kontrolatzeko behar diren neurriak hartuko dira.
Hondakin biodegradagarriak dituzten hondakindegi guztietan, materia organikoa deskonposatzearen ondorioz sortzen diren gasak bildu egingo dira, behar bezala tratatuko dira, edo balorizatu egingo dira. Bildutako gasa ezin bada energia ekoizteko erabili, zuzi batean modu kontrolatuan erreko da.
Hondakindegiko gasak 4. puntuko 2. atalean zehaztutakoari jarraituz bildu, tratatu eta erabiliko dira, eta hori ingurumenarentzako kaltea edo narriadura eta pertsonen osasunerako arriskua ahalik eta gehien minimizatuz egingo da.
Eragozpenak eta arriskuak.
Neurriak hartuko dira hondakindegiak eragiten dituen eragozpenak eta arriskuak ahal den gehiena murrizteko:
Usainak eta hautsa sorraraztea.
Haizeak barreiatutako materialak.
Zarata eta trafikoa.
Hegaztiak, karraskariak, intsektuak, etab.
Aerosolen sorrera.
Suteak.
Hondakindegiak beharrezko ekipamendua edukiko du bertan sortzen den zikinkeria bide publikoan eta inguruko lurretan zabal ez dadin.
Egonkortasuna.
Hondakinak hondakindegian kokatzean, hondakinen eta haiei loturiko egituren egonkortasuna bermatuko da, irristatzeak saihesteko, bereziki. Barrera artifiziala eraikitzen denean, substratu geologikoa barrera kaltetu dezaketen asentatzeak eragozteko behar bezain egonkorra dela egiaztatu behar da, hondakindegiaren morfologia kontuan hartuz.
Itxitura.
Hondakindegiak segurtasun-neurriak eduki beharko ditu, bertara libre sartzea eragozteko. Sarrerak itxita egongo dira zerbitzu-orduetatik kanpo. Instalazio bakoitzeko kontrol- eta sarbide-sistemak, nahitaez, hondakindegian legez kanpoko hondakin-botatzeak detektatzeko eta eragozteko neurrien programa bat edukiko du.
OTSAILAREN 24KO 49/2009 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
HONDAKINDEGIETAN HONDAKINAK ONARTZEKO PROZEDURA ETA IRIZPIDEAK
Onartzeko prozedura.
Hondakindegi batean hondakin bat onartzeko, hiru kontrol-maila hauek izango dituen prozedura hierarkiko bati jarraitu beharko zaio:
maila: oinarrizko karakterizazioa. Hondakin baten ezaugarriak eta haren lixibiazio-portaera ezartzen dira analisia egiteko metodo normalizatuen bidez. Halaber, betetze-probetan egiaztatu beharreko parametroak hautatzen dira.
maila: betetze-probak. Hondakin baten parametro jakin batzuen (parametro kritikoen) lixibiazio-portaera aldizka egiaztatzen da, hondakin horrek finkatutako onartze-baldintzak edo erreferentziako irizpide espezifikoak betetzen dituen ala ez zehazteko.
maila: in situ egiaztatzea. Hondakindegira iristen den hondakin bat hondakindegiak lehen onartuta zuen hondakin berbera den bizkor egiaztatzean datza. Horretarako, oinarrizko karakterizazioari eta betetze-probei erreparatzen zaie; horiek hondakinekin batera etortzen den segimendu eta kontroleko dokumentuetan azalduta egoten dira.
1. maila: oinarrizko karakterizazioa.
Oinarrizko karakterizazioa egitea onartze-prozeduraren lehen urratsa da, eta hondakina epe luzean modu seguruan ezabatzeko behar den informazio guztia biltzean datza. Oinarrizko karakterizazioa nahitaezkoa da hondakin bakoitzarentzat. Hondakin bati buruzko oinarrizko informazioa hondakindegia kudeatzen duen erakundeak hondakina onartu ondoren egingo duen onartze-dokumentuan jasoko da.
Hondakin baten oinarrizko karakterizazioak erakusten badu hondakin horrek hondakindegi-mota baterako onartze-irizpideak betetzen dituela, hondakina onargarritzat joko da hondakindegi-mota horretarako. Bestela, hondakina ezingo da hondakindegi-mota horretan onartu.
Hondakina sortu duen pertsona edo, bestela, hura kudeatzeko erantzukizuna duen erakundea izango da karakterizazio-informazioa zuzena dela bermatzeko arduraduna.
Hondakindegiaren kudeatzaileak datu-base batean gordeko ditu oinarrizko karakterizazioaren emaitzak, adostasun-proben emaitzak eta in situ egindako egiaztatzean izandako gertaeren erregistroa, hondakindegia ixten den arte.
Hondakin baten oinarrizko karakterizazioaren edukia.
Hondakina sortzen duenak informazio hau eman beharko du:
Hondakinaren iturria eta jatorria.
Hondakinak sortzen duen prozesuari buruzko informazioa (lehengaien eta produktuen deskribapena eta ezaugarriak), eta homogeneotasun-maila.
Hondakinaren itxura:
Usainaren deskribapena.
Egoera fisikoa (pikorduna, harea, lohi idortua, zorua, etab.).
Kolorearen deskribapena.
Gutxienez hondakinaren koloretako bi argazki erantsiko dira, eta horietan eskala grafikoa eta data adieraziko dira. Argazkietako bat gutxienez 5 metroko distantziatik ateratako ikuspegi orokorra izango da, eta bestea, berriz, metro 1 baino hurbilagotik ateratako xehetasunezkoa. Hondakina heterogeneoa edo nahastua bada, nahastea osatzen duten hondakinetako bakoitzaren xehetasunezko argazkia erantsiko da.
Hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, hondakinari hondakindegira ekarri aurretik aplikatu zaion tratamenduaren deskribapena, edo tratamendu tekniko, ekonomiko edo ingurumenari loturiko tratamendu bideragarririk ez dagoela uste bada edo, baldin badago, tratamendu horrek hondakindegira eraman beharreko hondakinen bolumena edo arriskugarritasuna ez dituela murrizten uste bada, hori uste izateko arrazoien justifikazioa.
Hondakina birziklatu edo balorizatzeko dagoen aukeraren egiaztapena.
Hondakindegian ez da hondakin balorizagarririk onartuko. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan hauek jotzen dira hondakin balorizagarritzat:
Papera eta kartoia.
Metalak.
Eraikuntza eta eraispeneko hondakinak.
Beira.
Egurra.
Ontziak.
Tonerrak eta tinta-kartutxoak.
Zerrenda hori hedatuz joango da, hondakin berriak balorizatzeko kudeatzaile baimenduak sortzen diren heinean.
Hondakindegiaren kudeatzaileak nahastuta iristen diren hondakin balorizagarriak bildu eta bereizi behar ditu, horretarako berariaz egokitutako gune batean gorde, eta baimendutako hondakin-kudeatzaileari helarazi.
Hondakinen Europako zerrendaren (HEZ) araberako kodea. Azken bertsioa otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratu zen (agindu horrek hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta hondakinen Europako zerrenda argitaratzen ditu; 2002ko otsailaren 19an argitaratu zen, BOEren 43. zenbakian). Bertsio horretan Europako Batzordearen erabakien ondorioz argitaratutako zerrendak jasotzen dira: Europako Batzordearen urtarrilaren 16ko 2001/118/CE Erabakia eta uztailaren 23ko 2001/119/CE Erabakia. Hondakin arriskutsuentzat, haien arriskugarritasun-kodea ere adieraziko da, 833/1988 Errege Dekretuak I. eranskinean xedatzen duenaren arabera.
Hondakin batek ispilu-sarrera badu hondakinen Europako zerrendan (HEZ), HEZ kodea esleitzeko nahitaez haren arriskugarritasunaren ezaugarriak zehaztu beharko dira, Europako Batzordearen 1991ko abenduaren 12ko 91/689/CEE Zuzentarauak, hondakin arriskutsuei buruzkoak, III. eranskinean xedatzen duenarekin bat etorriz [1991-12-31ko DO L 377, 20. or.; horren azken aldaketa 31/1994/CE Zuzentarauaren bidez egin zen (1994-07-02ko DO L 168, 28. or.)]. Ispilu-sarreradun hondakin deitzen zaie, jatorri bera izanik, HEZ zerrendako kodea hondakina arriskutsua izatearen edo ez izatearen araberakoa duten hondakinei. Honelako izendapenak izan ohi dituzte: «substantzia arriskutsuak dituzten (jatorri jakin bat) jatorriko hondakinak» eta «(jatorri bera) jatorriko hondakinak, aurreko kodean aipaturikoetatik desberdinak direnak», alegia, substantzia arriskutsurik ez dutenak. Ohartarazi behar dugu «substantzia arriskutsuak dituzte» esaten dugunean, hau esateko modu laburtua dela: «substantzia arriskutsuak dituzte, hondakina arriskutsu egiten duten kontzentrazioetan».
Hondakina hondakindegian onar daitekeela frogatzen duen informazioa, hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren edo 1481/2001 Errege Dekretuaren 5.3 artikulua urratzen ez duelako. Beraz, debekatuta dago edozein hondakindegi-motatan hondakin hauek uztea:
Pisuaren % 65 baino gehiagoko hezetasuna duten hondakinak; hezetasuna PNE-EN 14346 metodoaren bidez zehaztuko da. Eskakizun hau murriztaileagoa da hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren edo 1481/2001 Errege Dekretuaren 5.3 artikuluan xedaturiko hondakin likidoak isurtzeko debekua baino.
Isuriz gero lehergarriak, korrosiboak, oxidatzaileak, oso suharberak edo suharberak diren hondakin arriskutsuak, maiatzaren 14ko 20/1986 Legea -hondakin toxiko eta arriskutsuen oinarrizko legea, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak onartua, eta ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuak aldatua- gauzatzeko Araudiaren I. eranskineko 5. taulan ezarritako definizioen arabera.
833/1988 Errege Dekretuaren 5. taulako H9 ezaugarriaren arabera infekziosoak diren hondakin arriskutsuak, eta errege-dekretu horretako 3. taulako 14. kategoriako hondakinak.
Pneumatiko erabiliak, osoak edo zatikatuak, hondakindegian bertan babes- edo egitura-elementu gisa erabiltzen diren pneumatiko osoak izan ezik. Hala ere, hondakindegian onar daitezke bizikleten pneumatikoak eta 1.400 mm-tik gorako kanpo-diametroa duten pneumatiko osoak. Hori guztia hauek ezartzen dutena betez egingo da: hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren eta 1481/2001 Errege Dekretuaren 5.3.d) artikulua; martxoaren 13ko 46/2001 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilgarriak ez diren pneumatikoen kudeaketa arautzen duena (64 zenbakiko EHAA, 2001eko apirilaren 2koa); eta abenduaren 30eko 1619/2005 Errege Dekretua, erabilgarriak ez diren pneumatikoen kudeaketari buruzkoa (2 zenbakiko BOE, 2006ko urtarrilaren 3koa).
Hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauak edo 1481/2001 Errege Dekretuak II. eranskinean ezartzen dituzten onartze-irizpideak betetzen ez dituen beste edozein hondakin.
50 ºC-tik gorako tenperatura duten hondakinak.
Hondakinaren konposizio kimikoari buruzko datuak. Lixibiazio-portaera zehaztea eskatzen ez duten hondakinak direnean, edo hondakin geldoak edo hiri-hondakinak direnean, hondakinaren konposizio kimikoa zehaztu beharrean, osatzen duten hondakinen gaiak zehaztuko dira, pisutan. Produkzio irregularreko hondakinak badira, 1.2.b) letran xedaturikoa beteko da.
Lixibiazio-portaerari buruzko datuak, hala badagokio.
Parametro kritikoak eta adostasun-proben aldizkakotasuna 1.8 eta 2.1 zenbakietan zehazturiko irizpideen arabera ezartzea.
1.9. zenbakiko sailkapenaren arabera, hondakina onar dezakeen hondakindegi-mota.
Hala badagokio, hondakindegian hondakin hori maneiatzeko hartu beharreko neurri gehigarriak (adibidez, amiantoarentzat, bero egon daitezkeen hondakinentzat eta abarrentzat).
Horretarako, II. eranskin honen 5. atalean jasotako txosten-eredua erabiliko da.
Produkzio erregular eta irregularren hondakinetarako probak egitea.
Hauek bereiziko dira:
Prozesu bereko produkzio erregularreko hondakinak.
Hondakin espezifiko eta homogeneoak dira, prozesu berean modu erregularrean sortzen direnak:
Hondakinaren instalazioa eta hondakina sortzen duen prozesua ondo ezagutzen dira, eta prozesuan sartzen diren materialak nahiz prozesua bera ondo definituta daude.
Instalazioa ustiatzen duen erakundeak beharrezko informazio guztia ematen du, eta prozesuan gertatutako aldaketen berri ematen dio hondakindegiaren kudeatzaileari (bereziki, prozesuan sartzen diren materialei buruz).
Hainbat kasu gerta daitezke:
Hondakina instalazio bakarrean egindako prozesu berekoa bada, orduan 1.1 puntuko zerrendari dagozkion oinarrizko betekizunak adieraziko dira oinarrizko karakterizazioan eta, bereziki, eskakizun hauek:
Hondakin espezifikoen konposizio-gama.
Ezaugarri bereizgarrien gama eta aldakortasuna.
Hala badagokio, hondakinen lixibiagarritasuna, sortaka egindako lixibiazio-proba baten bidez zehaztuta, eta, beharrezkoa bada, perkolazio-saiakuntza.
Adostasun-probetarako parametro kritikoen hautapena.
Neurketen emaitzek hondakinaren propietateetako aldaketa arinak bakarrik utz ditzakete agerian, dagozkion muga-balioekin maila esanguratsu batean alderatuta. Hondakina karakterizatutzat joko da orduan eta, ondoren, adostasun-probak baino ez zaizkio egingo, sortze-prozesuan aldaketa nabarmenak egiten direnean izan ezik.
Hondakina instalazio desberdinetako prozesu beretik badator (adibidez, hiri-hondakinak errausketa-instalazio desberdinetan erraustetik sorturiko labe-hondoko errautsak), muga ezagunen barruan ezaugarri berak dituzten fluxu bakartzat jo ahal izateko, hondakinaren ezaugarrien gama eta aldakortasuna erakusten dituzten behar adina neurketa egin beharko dira. Hondakina karakterizatutzat joko da orduan eta, ondoren, adostasun-probak baino ez zaizkio egingo, sortze-prozesuan aldaketa nabarmenak egiten direnean izan ezik.
Jatorri hauetatik datozen hondakinek asko aldatzen diren propietateak izan ditzakete:
Hondakinak taldekatu edo nahasten diren instalazioak.
Hondakinak transferitzeko instalazioak.
Egonkortze-/Solidotze-motako prozesuen nahasgailuak.
Hondakin-bilketatik datozen hondakin mistoen fluxuak.
Alderdi hori kontuan hartu behar da oinarrizko karakterizazioan. Baliteke hondakin horiek produkzio irregularreko hondakin gisa sailkatu behar izatea.
Produkzio irregularreko hondakinak.
Hondakin hauek ez dira instalazio bereko prozesu berean modu erregularrean sortzen, eta ez dira ondo karakterizatutako hondakin-fluxu batekoak. Horrelakoak dira, adibidez, eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak (HEZ 17 kodea), edo lurzoru poluituak berreskuratzean sortutako hondakinak (HEZ 19 13 kodea). Hondakin horiei oinarrizko karakterizazioko probak egin behar bazaizkie, hondakin horien sorta bakoitza karakterizatu behar da. Oinarrizko karakterizazioan dagozkion oinarrizko betekizunak sartuko dira. Sorta homogeneo bakoitza karakterizatu behar denez, ez da beharrezkoa adostasun-probarik egitea.
Probak egitea eskatuko ez zaien kasuak.
Kasu hauetan ez da beharrezkoa izango oinarrizko karakterizazioko probak egitea:
Hondakina probarik egin behar ez zaien hondakinen zerrendan agertzen bada; esate baterako, 4.1, 4.2 eta 4.5 zenbakietan azaldutako hondakinak.
Oinarrizko karakterizazioa egiteko behar den informazio guztia ezagutzen bada eta erabat justifikatuta badago, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eskumena duen sailak eskatu bezala.
Hondakin-mota jakin batzuekin probak egitea ezinezkoa bada, edo probak egiteko prozedura edo onartze-irizpide egokirik ez badago. Hori hala dela justifikatu eta dokumentuen bidez frogatu behar da, eta hondakina hondakindegi horretan onargarria dela zergatik uste den azaldu behar da.
Laginketa.
Oro har, hondakina sortu duena ez den beste pertsona eta erakunde batek hartuko ditu laginak. Hala ere, hondakinak sortzen dituztenek nahiz hondakindegiak kudeatzen dituztenek hartu ahal izango dituzte laginak, betiere, pertsona edo erakunde independente eta gaituek behar bezala kontrolatzen badute prozesu hori, eta 2003/33/CE Erabakian xedaturiko helburuak betetzen direla bermatzen badute.
Laginak hartzeari buruzko Europako araurik (EN) ez dagoen artean, Europako Batasuneko kide diren estatuetako edozeinetan indarrean dauden araudiak ezartzen dituen irizpideak erabiliko dira.
Saiakuntza-laborategiak.
Oro har, hondakina sortu duenarekin loturarik ez duten pertsona eta erakunde batzuek egingo dituzte oinarrizko karakterizazioko probak eta adostasun-probak.
Hondakinak onartzeko proba horiek egiten dituzten laborategiek ENACen akreditazioa eduki beharko dute ingurumeneko hondakinen arlorako, eta analizatutako parametroak zehazteko akreditatuta egon beharko dute. Hori guztia, 1481/2001 Errege Dekretuaren II. eranskineko 2. puntuaren azken paragrafoarekin bat etorriz egingo da. Errege-dekretu horretan adierazten da zer analisi egin behar dituzten laborategi eskudunek oinarrizko karakterizazioa, betetze-probak eta in situ egiaztatzea egiteko, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak, industriako kalitatea eta segurtasuna bermatzeko azpiegiturari buruzko araudia onesten duenak, xedatzen duenaren arabera (32 zenbakiko BOE, 1996ko otsailaren 6koa). 2200/1995 Errege Dekretuan aurreikusten diren laborategi bakarrak saiakuntza-laborategiak dira, eta horiek ENACen (Akreditazioko Erakunde Nazionala) akreditazioa eduki behar dute. Akreditazioak ingurumeneko hondakinen arlokoa izan behar du, bai eta analizatzen diren parametroei buruzkoa ere.
Akreditatutako laborategien zerrenda hemen ikus daiteke: www.enac.es.
Akreditatutako laborategi batek zehaztapen analitiko bat egitea azpikontratatzen badu, hala adierazi beharko du bere txostenean, eta azpikontratatutako laborategi bakoitzak izandako emaitzen txosten osatua erantsi beharko du; emaitza horiek behar bezala sinatuta egon behar dute.
Saiakuntza-metodoak.
Arau hauetan deskribatutako metodoak erabiliko dira:
Hondakinen laginketa:
UNE-EN 14899:2007 Hondakinen karakterizazioa. Hondakin-materialen laginketa. Laginketa-plana prestatu eta aplikatzeko baldintzak.
Hondakinen propietate nagusiak:
UNE-EN 13137:2002 Hondakinen karakterizazioa. Hondakin, lohi eta sedimentuen karbono organiko totala (COT) zehaztea.
PNE-EN 14346 Hondakinen karakterizazioa. Materia idorra hondakin idorra edo ur-edukia zehaztuz kalkulatzea.
Hondakin idorren digestioa:
UNE-EN 13656:2003 Hondakinen karakterizazioa. Digestioa azido fluorhidriko (HF), azido nitriko (HNO3) eta azido klorhidrikozko (HCl) nahastearekin egingo da, mikrouhinez lagunduta, elementuak zehaztu ahal izateko.
UNE-EN 13657:2003 Hondakinen karakterizazioa. Digestioa aqua regiatan egingo da, hondakin disolbagarriaren elementuen kantitatea zehaztu ahal izateko.
Lixibiazio-probak:
1481/2001 Errege Dekretuaren II. eranskineko 2. puntuan adierazten zen hondakinaren lixibiazio-portaera DIN 38414-S4 saiakuntzaren bidez zehaztu zitekeela, baina, hala ere, irizpide hori behin-behinekoa zen, eranskin horren 1. puntuan adierazten denez. Geroago, 2003/33/CE Erabakiak beste saiakuntza-mota batzuk finkatu zituen. Horietatik, emaitzak ebaluatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenaren eskumena duen sailak saiakuntza hau erabiltzea gomendatzen du:
UNE-EN 12457-4:2003 Hondakinen karakterizazioa. Lixibiazioa. Hondakin pikordunak eta lohiak lixibiatzeko adostasun-saiakuntza. 4. zatia: 10 mm-tik beherako partikulak (tamaina murriztuta edo murriztu gabe) dituzten materialetarako bi etapatako sortakako saiakuntza, 10 l/kg-ko likido/solido erlazioarekin.
Metodo horrekin lortutako emaitzak hondakindegi-mota bateko onarpenaren muga-balioak gainditzen baditu, eta emaitza muga-balio horiek baino gehienez ere hiru aldiz handiagoa bada (Disolbatutako Solidoen Totala parametroan izan ezik, horretarako ez baita muga-baliorik finkatzen perkolazio-probarako), perkolazio-proba egin ahal izango da (PNE-CEN/TS 14405) eta proba horretarako ezarritako onarpeneko muga-balioak aplikatuko dira onartzeko irizpide gisa:
CEN/TS 14405:2004 Hondakinen karakterizazioa. Lixibiazio-portaeraren saiakuntza. Goranzko fluxuaren perkolazio-saiakuntza.
Analisia:
UNE-EN 12506:2004 Hondakinen karakterizazioa. Eluatoen analisia. Hauen zehaztapena: pH, As, Ba, Cd, Cl-, Co, Cr, CrVI, Cu, Mo, Ni, NO2-, Pb, S totala, SO42-, V eta Zn.
UNE-EN 13370:2004 Hondakinen karakterizazioa. Eluatoen analisia. Hauen zehaztapena: amoniakoa, AOX, eroankortasuna, Hg, fenolen adierazleak, TOC, erraz askatzen den CN- eta F-.
UNE-EN 14039:2005 Hondakinen karakterizazioa. Gasen kromatografiaren bidez C10-C40 arteko gamaren barruko hidrokarburoen edukia zehaztea.
PNE-prCEN/TS 14429 Hondakinen karakterizazioa. Lixibiatuaren portaeraren saiakuntza. Hasieran azido/base gehituz pH-ak lixibiatuan duen eragina. [azidoak neutralizatzeko ahalmena (CNA) arau honen C eranskinean deskribatzen da]
Zerrenda hau hedatu egingo da, CEN arau gehiago eskuragarri dauden heinean. CEN metodoak oraindik finkatu gabe dituzten probak eta analisiak egiteko, agintari eskudunek homologatutako metodoak erabiliko dira.
Saiakuntzen edukia.
Lixibiazio-saiakuntzen txostena UNE-EN 12457-4:2003 arauaren C eranskinean aurkezten den ereduari jarraituz egingo da.
Laborategi batek zehaztapen analitiko bat azpikontratatzen badu, laborategi bakoitzak egindako txosten osoak erantsi beharko dira, behar bezala sinatuta.
Betetze-probak egin behar zaizkien parametro kritikoak ezartzea.
Hondakin baten lixibiazio-saiakuntzen emaitza analitikoak proposatutako hondakindegi-motan hondakinak onartzeko finkatu den lixibiazioko gehienezko muga-balioaren % 75ekoak edo handiagoak badira, parametro kritikotzat joko dira eta, ondorioz, aldizkako betetze-probak egingo zaizkie (2. maila).
Adibidez, Pb-k materia idorreko 10 mg/kg-ko lixibiazioko muga-balioa du hondakin ez-arriskutsuen hondakindegietarako; beraz, irizpide horri jarraituz, UNE-EN12457-4 saiakuntzan materia idorrean Pb = 7,5 mg/kg duten hondakinek Pb zehaztu beharko dute adostasun-probetan.
Proposatutako hondakindegi-motan hondakinak onartzeko finkatuta duten lixibiazioko muga-balioaren % 75etik beherako emaitza analitikoak dituzten hondakinetan, betetze-probetarako % 75eko muga horretara gehien hurbiltzen diren bi parametroak hartuko dira parametro-eredutzat.
Hondakin batek, bere oinarrizko karakterizazioaren arabera, parametro batzuen lixibiazioko muga-balioak pixka bat gainditzen baditu eta, beraz, hondakindegi-mota jakin batera eraman behar bada, hondakin horren sortzaileak bere kontura betetze-probak egitea erabaki dezake, eta 2.2 atalean ezarritako analisi estatistikoa aplika diezaieke.
Hondakindegi-motak.
Taula honetan azaltzen dira hondakindegi-motak eta haien kategoriak.
Hondakindegi-mota Azpikategoria nagusiak (*) Kodea
Hondakin geldoetarako hondakindegiak Hondakin geldoetarako hondakindegiak A
Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiak Hondakin ez-arriskutsu eta ez-organikoetarako hondakindegiak (materia organiko edo biodegradagarri gutxi dutenetarako). Hondakin arriskutsu egonkortuak bakarrik botatzeko erabiliko dira. B1a
Hondakin ez-arriskutsu eta ez-organikoetarako hondakindegiak (materia organiko edo biodegradagarri gutxi dutenetarako) B1b
Bioerreaktore gisako hondakin ez-arriskutsu organikoetarako hondakindegiak B2a
Aldez aurretik tratamendu mekaniko/biologikoa egin zaien hondakin ez-arriskutsu organikoetarako hondakindegiak B2b
Aldez aurretik tratamendu biologiko urria egin zaien hondakin ez-arriskutsu organikoetarako hondakindegiak B2c
Hondakin ez-arriskutsu mistoetarako hondakindegiak (hondakin organiko edo biodegradagarrien nahiz hondakin ez-organikoen eduki handia dutenetarako) B3
Hondakin arriskutsuetarako hondakindegiak Gainazalean arriskutsuak diren hondakinetarako hondakindegiak C
(*) Lurpeko biltegi-instalazioak, hondakin homogeneoetarako hondakindegiak eta hondakin monolitiko solidotuetarako hondakindegiak hondakin-mota guztietarako erabil daitezke. Hondakin monolitikoen azpikategoriak B1, C eta DHAZ motei bakarrik dagozkie (lurpeko hondakin arriskutsuak gordetzeko lurpeko instalazioei) eta, zenbait kasutan, baita A motari ere.
Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko eskumena duen sailak hondakindegien azpikategoria gehiago ezarri ahal izango ditu hondakin ez-arriskutsuetarako, hondakin bakarreko hondakindegietarako, hondakin solidotu edo monolitikoen hondakindegietarako (ikus taularen azpiko oharra). Horrez gain, onarpen-irizpideak ezarri ahal izango ditu, hondakin ez-arriskutsuak dagozkien hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegien azpikategoriatara bideratuko direla bermatzeko.
Hondakin bat zer hondakindegi-motatara eraman daitekeen zehaztea.
Lehenik eta behin, hondakina arriskutsu edo ez-arriskutsu gisa sailkatuta dagoen jakin behar da. Hondakin arriskutsuei buruzko 91/689/CE Zuzentarauaren eta indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendaren (HEZ) arabera hondakin arriskutsua ez bada, hurrengo galdera hondakina geldoa den ala ez izango da. Hondakin geldoetarako hondakindegi batean onartzeko irizpideak betetzen baditu (A klasea), hondakin geldoetarako hondakindegi batean ezabatu ahal izango da hondakina. Bestela, hondakin geldoak hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan ere ezaba daitezke, betiere hondakin horiek dagozkien irizpideak betetzen badituzte.
Hondakina ez arriskutsua eta ez geldoa ez bada, nahitaez hondakin ez-arriskutsua izango da eta, ondorioz, hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi batean ezabatu beharko da.
Hondakin arriskutsu egonkor ez-erreaktiboak ez baditu B1b motako hondakindegi batean edo hondakin ez-arriskutsuetarako gela batean ezabatzeko irizpideak betetzen, hondakin arriskutsuetarako hondakindegi batean (C mota) onartzeko irizpideak betetzen dituen egiaztatu behar da. Irizpideak betetzen baditu, hondakin arriskutsuetarako hondakindegi batean ezaba daiteke hondakina.
Hondakin batek hondakin arriskutsuetarako hondakindegi batean onartzeko irizpideak betetzen ez baditu, orduan hondakin horri tratamendu gehigarria aplikatu behar zaio, eta berriz ere betetze-maila zehazteko dagozkion probak egin behar zaizkio.
2. maila: adostasun-probak.
Adostasun- edo betetze-proba (1481/2001 Errege Dekretuan «betetze-probak» terminoa erabiltzen da; aldiz, 2003/33/CE Erabakian «adostasun-probak» terminoa erabili zen kontzeptu bera adierazteko) deitzen zaio UNE-EN12457-4 arauan deskribatutako saiakuntzaren bidez aldizka parametro kritikoak zehazteari, produkzio irregularreko hondakin batek onartzeko irizpideak betetzen dituela egiaztatzeko.
Oinarrizko karakterizazioko probak egin behar ez zaizkien hondakinek ez dituzte adostasun-probak ere bete behar. Hala ere, egiaztatu behar da badagoela haiei buruzko oinarrizko karakterizazioko informazioa (lixibiazio-proba ez dena).
Hondakindegiaren kudeatzaileak laginak hartuko ditu, hondakindegian sartzen diren hondakin-partiden adostasun-probak egiteko. Lagina hiru zatitan banatuko da. Lehenari adostasun-probak egingo zaizkio, bigarrena hondakinaren sortzaileari emango zaio kontraste gisa, eta hirugarrena, erabakigarria izango dena, zigilatuta gordeko da hondakindegiaren instalazioetan, behar bezala zainduta, gehienez ere 6 hilabetez.
Adostasun-proben aldizkakotasuna.
Adostasun-probak maiztasun honekin egingo dira:
Urtean hondakinaren 200 tona edo gehiago sortzen badira, adostasun-probak hondakindegian hondakin horren 200 tona pilatzen diren bakoitzean egingo dira.
Urtean hondakinaren 200 tona baino gutxiago sortzen badira edo hondakinak ezaugarri uniformeak baditu eta jatorri berekoa bada, orduan adostasun-probak urtean behin egingo dira. Hiri-hondakinak kategoria honetan sartuko dira, eta urtero zehaztu beharko dira horiek osatzen dituzten hondakinen zatiak, hiri-hondakinetarako probintzia-planetan deskribaturiko metodoen arabera.
Urtean hondakin baten 200 tona edo gehiago sortzen badira, hondakin hori sortu duenak frogatu ahal izango du hondakinak ezaugarri uniformeak dituela -eta, beraz, urteko betetze-probak bakarrik egin beharko zaizkiola-, analisi estatistikoaren bidez.
Hondakindegiaren kudeatzaileak adostasun-proben emaitzak gordeko ditu datu-base digital batean, hondakindegia ixten den arte. Halaber, sei hilabetean behin datu-base horren kopia bat bidali beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko eskumena duen sailari.
Betetze-proben analisi estatistikoa.
Analisi estatistikoa egiteko, hondakinaren parametro kritikoen gutxienez 5 adostasun-probaren emaitzak hartuko dira oinarri.
Erabilitako metodo estatistikoa bat etorriko da eskura dauden datuen kopuruarekin, eta parametro bakoitzaren probabilitate-banaketako funtzioari egokituko zaizkio; parametro kritiko bakoitzak funtzio-mota bati jarraitu ahal izango dio. Parametro kritikoaren probabilitate-banaketak banaketa normala edo Gauss-en banaketa ez badu, orduan datuak aldez aurretik eralda daitezke (banaketa log normalarekin bezala), edo banaketa librean oinarrituriko proba estatistikoa erabiliko da.
Hipotesiaren kontrastea egiaztatu egin beharko da, kontrastearen garrantzi-maila 0,01 baino txikiagoa ez dela egiaztatzeko () [I. motako akatsa egiteko probabilitatea: egiazkoa den hipotesia baztertzea].
3. maila: in situ egiaztatzea.
Hondakindegiaren sarreran, egiaztatuko da hondakin-zama bakoitzak bere onartze-dokumentua baduela, garraiolariak segimendu eta kontroleko dokumentua behar bezala beteta aurkezten duela, eta hondakinak onartze-dokumentuan ezarritako aldizkako adostasun-probak igaro dituela.
Hondakindegiaren sarreran hondakinen zama pisatuko da. Botatako hondakinen pisua neurtzeko, kamioia sartzerakoan eta irteterakoan pisatuko da, eta ez da onartuko zamaren pisua kamioiaren taran oinarrituz kalkulatzea.
Hondakindegiaren sarreran, zamaren gainazala eta hondakinaren tenperatura eta hezetasuna egiaztatuko dira, zama pisatuko da, segimendu eta kontroleko dokumentua behar bezala beteta dagoela ziurtatuko da, eta hondakina aurkeztutako dokumentazioarekin bat datorrela egiaztatuko da, onartze-dokumentuari erantsitako argazkiekin konparatuz. Horrez gain, onartutako edo baimendutako hondakinak ez diren beste hondakinik ez dagoela egiaztatuko da.
Deskargatzeko gunean bertan egiaztatuko da zamaren barruko aldea kanpoko aldeko hondakin-mota berek osatzen dutela, eta barruan ez dagoela hondakin onartezinik.
Hondakindegiaren sarreran ikusizko ikuskatzea errazteko, ispiluak edo telebista-kamerak instalatuko dira, sarrerako kontrolaz arduratzen den langileak zamaren gaineko aldea erosotasunez ikus dezan.
Hondakinak hondakindegira bero iristen badira -esate baterako, prozesu termikoetatik datozenak (HEZ 10 kodea), metalak dituzten hondakinen fragmentaziotik datozenak (HEZ 19 10 kodea), hondakinak birrintzetik datozenak (HEZ 19 12 kodea), biltegiak, eraikinak, edukiontziak eta abar erretzean sortutakoak-, haien tenperatura 50 .ºC baino apalagoa dela egiaztatuko da. Horretarako, hondakindegiak tenperatura-sentsore egokiak eduki beharko ditu instalatuta.
Hondakinen hezetasuna eremu-prozeduren edo eskuz kalkulatzeko prozeduren bidez zehaztuko da.
Hondakinaren ardura duen pertsona hondakindegia kudeatzeko ardura duena bera bada, egiaztapen hori bidalketa-gunean egin ahal izango da.
Hondakina hondakindegian onartu ahal izango da, oinarrizko karakterizazioa eta adostasun-probak egin zaizkion hondakin berbera bada, eta berarekin datozen dokumentuetan deskribatutakoa bada. Bestela, hondakina ezingo da onartu, eta 3.1 zenbakiaren arabera jokatuko da.
Hondakinak in situ egiaztapena gainditzen ez badu jarraitu beharreko prozedura.
Hondakindegi bateko langile batek egiaztatzen badu hondakin-zama batek edo haren zati batek hondakindegi horretan onartu ezin diren hondakinak dituela, honela jokatuko du:
Hondakinak ezin badira onartu hondakin balorizagarrien zati txiki bat dutelako, eta horiek erraz bereizteko moduan garraiatu badira (adibidez, zamaren gaineko aldean lotuta, zakuetan sartuta, etab.), garraiatutako gainerako hondakinetatik bereiziko dira horiek eta balorizazio-gunean gordeko dira, balorizatzaile baimendu bati eraman arte. Egoera hori ez da gertaera-erregistroan jasoko, jardunbide egokitzat jotzen baita.
Hondakinak onartezinak badira hondakin balorizagarriak nahastuta dituztelako eta azken horiek bereizi ezin daitezkeelako, hondakina hondakindegian onartuko da, eta hondakindegiaren kudeatzaileak 3.1.A) atalaren arabera jokatuko du. Hondakin horietako bat tamaina handikoa delako bereiz badaiteke, hondakindegiaren kudeatzaileak eskuz bereiziko du hondakindegian deskargatu ondoren, eta balorizatzeko gunera eramango du.
Hondakinak onargarriak ez badira beroegi daudelako, orduan kamioia bertan geratuko da hondakina hondakindegian uzteko behar adina hozten den arte, edo hondakina kontroleko gunean utziko da, betiere gune hori guztiz lehor badago, leherketak eragozteko. Ondoren, hondakindegiaren kudeatzaileak 3.1.A) atalaren arabera jokatuko du.
Hondakinak onargarriak ez badira hezeegi daudelako, kamioia kontroleko gunean edukiko da hondakinak tantaka egiteari uzten dion arte, edo zama kontroleko gunearen gainean utziko da eta hondakindegiaren kudeatzaileak 3.1.A) atalaren arabera jokatuko du.
Hondakinak ezin badira onartu hondakindegi-motari dagokion baino arriskutsuagoak direlako, kamioia kontroleko gunean edukiko da hondakindegiaren kudeatzaileak 3.1.A) atalean ezarritakoa betetzen duen arte eta, gero, sortu duenari itzuliko zaio. Bestela, kamioiaren zama kontroleko gunean kokatuko da, eta hondakin onartezinak bereizi eta aterpean gordeko dira, behin betiko kudeatzen diren arte.
Hondakindegiko sarrera-kontroleko langileak egoera argazkien bidez dokumentatuko du, eta aldez aurretik 3 zatitan banatuko dituen laginak hartuko ditu, 2. atalean betetze-probetarako ezarritako protokoloaren arabera. Horrez gain, kasua gertaera-erregistroan jasoko du:
Kamioia iritsi den eguna eta ordua.
Hondakina garraiatu duenaren datu osatuak.
Hondakina sortu duenaren datu osatuak.
Onartze-dokumentuaren zenbakia eta haren arabera garraiatzen ari zen hondakin-mota.
Hondakindegira bidalitako hondakinen ezaugarriak.
Argazkiak, neurketen emaitzak eta errefusatzeko arrazoiak.
Hondakindegiko langilearen identitatea.
Hondakina hondakindegian deskargatzean edo zabaltzean in situ egiaztatzen bada onartze-baldintzak ez direla betetzen, hondakin onartezin hori hondakin onartezinak biltegiratzeko gunera eramango da.
Hondakindegiaren kudeatzaileak egoeraren berri emango dio hondakinaren sortzaileari, eta hondakindegira bidali dituen hondakinak nola kudeatu behar dituen jakinaraziko dio.
Hondakin onartezinak hondakindegi-motari dagokion baino arriskutsuagoak badira edo izan badaitezke, berehala jakinaraziko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenaren eskumena duen sailari, faxez edo posta elektronikoz (jaso izanaren agiriarekin), eta gertaera-erregistroan jasotako datuak helaraziko zaizkio.
Hondakinak arriskutsuak ez badira, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumeneko eskumena duen sailari horren berri emango zaio urteroko txostenean, edo hondakin-sortzaile berak hirutan baino gehiagotan gauza bera egiten duenean.
Kontroleko gunea hormigoizko hondoa duen eremu bat da, urak biltzeko prestatua dagoena, eta errefusatutako hondakinak biltzeko erabiltzen dena.
Onartze-irizpideak.
Hondakinak onartzeko irizpideak.
taulan erakusten dira hondakindegi-mota bakoitzerako lixibiazio-saiakuntzak onartzeko muga-balioak.
Hondakin ez-arriskutsuetarako nahiz arriskutsuetarako hondakindegietako muga-balioak aplikatzen zaizkie hondakin pikordunei, alegia, monolitikoak ez diren hondakin guztiei.
Hala ere, kategoria bereko hondakindegiek dokumentu honetan jasotakoak baino onartze-irizpide murriztaileagoak izan ditzakete, haien arazketa-sistemak dituen ezaugarrien arabera, edo/eta isurketak egiteko baimena eman duen erakunde eskudunak ubide publikora edo kolektorera isurtzeko ezarri dituen mugak betetzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumeneko eskumena duen sailak berariazko baimena eman ahal izango du hondakindegi jakin batean 1. taulan hondakindegi horretarako finkatutako muga-balioak 3 aldiz gainditzen dituen hondakin bat onartzeko, betiere muga-balio horiek hauenak ez direnean: COD, BTEX, PCB, olio minerala, pH, hondakin arriskutsu egonkortuen COT eta hondakin arriskutsuen LOI edo COT. Baimena emateko, hauek hartuko dira oinarritzat:
Helburuko hondakindegiaren eta haren inguruaren ezaugarriak.
Hondakindegiaren isurketek (lixibiagarritasuna barne) ingurumenerako arrisku gehigarririk ez izatea; hori arriskuen ebaluazioa eginez egiaztatuko da. Hondakindegia kudeatzen duen erakundeak arriskurik ez dagoela justifikatu beharko du, lixibiatuak arazteko prozesuak dagokion parametro jakinerako duen eraginkortasunean oinarrituz.
Hondakin baten oinarrizko karakterizazioan adierazten bada bera osatzen duten parametro bereizgarri bat edo batzuk ez direla 1. taulan agertzen, hondakindegia kudeatzen duen erakundeak justifikatu egin beharko du instalazioak hondakina onar dezakeela, pertsonen osasunerako edo ingurumenerako arriskurik gabe.
Ondoren, onartzeko probak egin beharrik ez duten hondakinak zehaztuko dira, bai eta zenbait hondakin-motatarako berariazko onartze-irizpideak ere (igeltsu-hondakinak, hondakin arriskutsu egonkortuak eta amianto aglomeratua duten hondakinak).
Hondakin geldoetarako hondakindegietan aurretik probarik egin gabe onar daitezkeen hondakinen zerrenda
Ondorengo zerrendako hondakinak geldotzat jotzen dira, 1. taularen arabera eta hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren 2.e) artikuluan ematen den definizioaren arabera. Hondakin horiek hondakin geldoetarako hondakindegietan aldez aurretik probarik egin gabe onar daitezke, betiere jatorri berekoak badira.
Zerrendan agertzen diren hondakinak nahastuta onartu ahal izango dira, betiere jatorri berekoak badira.
HEZ Deskribapena Murriztapenak
10 11 03 Beira-zuntzezko materialen hondakinak Aglutinatzaile organikorik gabekoak bakarrik
17 01 07 Hormigoia, adreiluak, teilak eta material zeramikoak dituzten nahasketak. Ez balorizatzeko arrazoi teknikoak, ekonomikoak eta ingurumenekoak badaude bakarrik (*)
17 05 04 Lurra eta harriak Kanpoan geratzen dira landare-lurra, zohikatza eta lurzoru poluituetako lurra eta harriak
20 02 02 Lurra eta harriak Parke eta lorategietako hondakinak bakarrik. Kanpoan geratzen dira landare-lurra eta zohikatza.
(*) Eraikuntzako eta eraispenetako hondakin hautatuak, jatorri ezaguna dutenak eta beste mota hauetako eduki txikia dutenak: metalak, plastikoa, hondakin organikoak, egurra, kautxua eta abar.
Eraikuntzako produkzio-prozesuen, lurzoru poluituen, edo plagizida edo beste substantzia arriskutsu batzuk erabili eta biltegiratzearen ondorioz, substantzia organiko edo ez-organiko arriskutsuz poluituta dauden eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak. Salbuespena egingo da eraitsitako eraikina modu esanguratsuan poluituta ez zegoela frogatzen bada.
Substantzia arriskutsuen kantitate esanguratsuak dituzten materialekin tratatu, estali edo margotu diren eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak.
Hondakina hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren hondakin geldoei buruz egiten den definizioarekin eta 1. taulako muga-balioekin bat datorren ala ez zalantzarik badago, edo hondakina poluituta ez dagoela ziur jakin ezin bada (ikusizko ikuskatzea egin ondoren, edo hondakina sortzeko erabili den prozesuaren ondorioz), hondakinaren oinarrizko karakterizazioa egingo da, edo errefusatu egingo da. Aurreko zerrendako hondakinak poluituta badaude edo beste material edo substantziaren bat badute (adibidez, metalak, amiantoa, plastikoak, produktu kimikoak, etab.), eta material edo substantzia horren kantitateak hondakinaren arriskugarritasuna handitzen duelako beste hondakindegi-mota batzuetara eramatea justifikatuta badago, hondakinak ez dira hondakin geldoetarako hondakindegietan onartuko.
Aurreko zerrendan agertzen ez diren hondakinei oinarrizko karakterizazioa egin beharko zaie, hondakin geldoetarako hondakindegietan onar daitezkeen hondakintzat jotzeko irizpideak betetzen dituzten ala ez zehazteko.
Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan aurretik probarik egin gabe onar daitezkeen hondakinak.
Hondakin-mota hauek aurretik probarik egin gabe onar daitezke B2 edo B3 motako hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan: hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren 2.b) artikuluko definizioaren arabera ez-arriskutsutzat jotzen diren hiri-hondakinak; hondakinen Europako zerrendan 20 kodea dutenak; etxeko hondakinetatik bereiziz bildutako zati ez-arriskutsuak; eta beste jatorri batzuetako material ez-arriskutsu berberak.
Hondakin horiek ezingo dira onartu aldez aurretik tratamendu bat egin ez bazaie, hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, edo haien poluzio-mailak hondakinaren arriskugarritasuna handitzen badu eta, ondorioz, beste instalazio-mota batera eramatea justifikatuta badago.
Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan igeltsu-hondakinak onartzeko irizpideak.
Igeltsua duten hondakin ez-arriskutsuak biodegradagarriak ez diren hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan (B1 mota) bakarrik utz daitezke.
taulan agertzen diren hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan onartzeko COT eta CODen muga-balioak, igeltsua duten hondakin ez-arriskutsuekin batera uzten diren hondakin ez-arriskutsu ez-biodegradagarriei aplikatuko zaizkie.
Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan hondakin arriskutsu egonkortuak onartzeko irizpideak.
Hondakin arriskutsu egonkor ez-erreaktibo (HEZ 19 03 05 kodea) deitzen zaio egonkortze-prozesu batetik datorren hondakin arriskutsuari, prozesu horren ondorioz hondakina inolako arriskugarritasunik gabeko hondakin bihurtzen denean, eta haren lixibiazio-portaera ez denean epe labur, ertain edo luzean okerragotuko hondakindegiaren diseinu-baldintzetan, ez eta aurreikus daitezkeen ezbeharrak gertatzen direnean ere:
Hondakinean bereiz harturik (adibidez, biodegradazioaren ondorioz).
Epe luzeko ingurumen-baldintzen eraginpean (adibidez, ura, airea, tenperatura eta murriztapen mekanikoak).
Hondakin-mota hau (lehen geldotu deitzen zitzaion) B1a motako hondakindegietan bakarrik utz daiteke, beste hondakin ez-arriskutsu batzuekin nahastu gabe.
Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan amiantoa duten hondakinak onartzeko irizpideak.
Amianto aglomeratua duten eraikuntza-materialak (HEZ 17 06 05 kodea) eta beste amianto-hondakin egoki batzuk ezaba daitezke hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan aldez aurretik probarik egin gabe, hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren 6.c.iii) artikuluan eta 1481/2001 Errege Dekretuaren 6.3.c artikuluan xedaturikoaren arabera.
Amiantoa eta beste amianto-hondakin egoki batzuk dituzten eraikuntza-materialak jasotzen dituzten hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiek betekizun hauek bete behar dituzte:
Amianto aglomeratua duten eraikuntza-materialak bakarrik onartuko dituzte, aglutinatzailearen bidez aglomeratutako edo plastikoan ontziratutako zuntzak barne, betiere, hauskortasun-maila txikia badute (adibidez, amiantoz egindako fibrozementuzko hodiak, fibrozementuzko plaka lau edo uhinduak, etab.). Hondakin horiek ezingo dute amiantoa ez den beste substantzia arriskutsurik eduki.
Hondakindegian onartu ahal izateko, amiantoa duten hondakinek osorik egon behar dute, amianto-hautsik gabe, eta material plastikoz edo antzekoz babestutako eta oso ondo itxitako zakuetan sartuta, horiek maneiatzerakoan amianto-zuntzik botatzea ezinezkoa dela bermatzeko. Zaku horiek edukiari buruz ohartarazten duten etiketekin seinaleztatuta egon behar dute. Ez da onartuko birrinduta edo hautseztatuta dagoen hondakin amiantodunik.
Hondakinak edo zakuak berak ez apurtzeko moduan deskargatu beharko dira zakuak. Alde horretatik, garabia edo antzeko makina bat erabiliz deskargatzea gomendatzen da.
Zakuak tumuluak osatuz pilatuko dira, eta pilatzen diren egunean bertan lurrezko edo beste hondakinez osaturiko geruza batekin estaliko dira, betiere hondakin horiek ez badute zakuak zula ditzaketen ertz askoko materialik.
Hondakindegiaren gainazalean amiantodun hondakinak dauden eremua mugatu eta seinaleztatu egingo da. Eremu horretan hondakinak deskargatzen dituzten pertsonak bakarrik ibiliko dira, eta lan-jarduera hori egiteko beharrezkoa den denboran bakarrik. Eremu horretan ez da egingo zuntzak askatzea eragin lezakeen obrarik (adibidez, zundaketak edo indusketak).
Urtero hondakindegiaren planoaren gainean amiantodun hondakinak zer eremutan bota diren markatuko da, eta botatze-eremu horren goiko eta beheko kotak adieraziko dira. Plano horren kopia bat bidaliko zaio urtero Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumenaren arloan eskumena duen sailari, hondakindegian bildu diren hondakin amiantodunei buruzko informazio honekin, honela banatuta:
Jatorria (obra).
Plakak desmuntatu dituen enpresa.
Hondakinen kantitatea.
Dagokion organo eskudunaren aurrean bete beharko ditu langileak amiantoaren arriskuetatik babesteari buruz indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen betekizunak (martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretua, amiantoaren eraginpean egoteak eragindako arriskua duten enpresei aplikatzen zaizkien gutxieneko xedapenak ezartzen dituena). Ikus: http://www.osalan.net/osalan
Lurzoruak izan ditzakeen erabilerak mugatzeko eta pertsonek hondakinekin kontakturik ez izateko behar diren neurriak hartuko dira hondakindegia itxi ondoren.
Amiantoa duen eraikuntza-materiala eta hura estaltzeko lurra bakarrik jasotzen dituzten hondakindegietan, aurreko betekizunak betetzen badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko eskumena duen sailak murriztu egin ditzake hondakindegiei buruzko 99/31/CE Zuzentarauaren eta 1481/2001 Errege Dekretuaren I. eranskineko 3.2 puntuan (barrera geologikoa) eta 3.3 puntuan (geomintza) ezarritako eskakizunak. Hala ere, hondakindegiek iragazkortasun txikiagoko barrera geologikoaren bidez ontzia behar bezain hermetiko mantendu beharko dute. Hondakindegi-mota horren azken gainazala zigilatu egin behar da.
taula. Hondakindegi-mota bakoitzaren onarpeneko muga-balioak.
Onarpeneko muga-balioak lixibiazio-saiakuntzen bidez.
Osagaia Onarpeneko muga-balioak UNE-EN 12457-4 lixibiazio-saiakuntzaren bidez L/S = 10 l/kg-rako (materia idorreko mg/kg) Onarpeneko muga-balioak prEN 14405 perkolazio-saiakuntzaren bidez (Co, mg/l-tan)
Geldoak Ez-arriskutsuak Arriskutsuak Geldoak Ez-arriskutsuak Arriskutsuak
As 0,5 2 25 0,06 0,3 3
Cd 0,04 1 5 0,02 0,3 1,7
Cr totala 0,5 10 70 0,1 2,5 15
Cu 2 50 100 0,6 30 60
Hg 0,01 0,2 2 0,002 0,03 0,3
Mo 0,5 10 30 0,2 3,5 10
Ni 0,4 10 40 0,12 3 12
Pb 0,5 10 50 0,15 3 15
Sb 0,06 0,7 5 0,1 0,15 1
Se 0,1 0,5 7 0,04 0,2 3
Zn 4 50 200 1,2 15 60
Fluoruroa 10 150 500 2,5 40 120
Ba 20 100 300 4 20 60
Kloruroa 800 15.000 25.000 460 8.500 15.000
Sulfatoa 1.000 (1) 20.000 50.000 1.500 7.000 17.000
STD (2) 4.000 60.000 100.000 - - -
Fenol-adierazlea 1 - - 0,3 - -
COD (3) 500 800 1.000 160 250 320
(1) Hondakinak hondakin geldoetarako hondakindegietan sulfatoari dagozkion muga-balioak betetzen ez baditu ere, onartze-irizpideak betetzen dituela joko da, lixibiazioak balio hauek gainditzen ez baditu: Co (1.500 mg/l hasierako oreka-egoeran L/S = 0,1 l/kg erlazioa duen perkolazio-saiakuntza batean, eta 6.000 mg/kg, berriz, L/S = 10 l/kg erlazioa duen perkolazio-saiakuntzan. Hori zehazteko, lixibiazio-proba sortaka egingo da edo, bestela, perkolazio-saiakuntza oreka lokalera hurbiltzen diren kondizioetan egingo da.
(2) Disolbaturiko solidoen totala (STD) sulfato eta kloruroaren balioen alternatiba gisa erabil daiteke.
(3) Hondakinak disolbaturiko karbono organikorako (COD) muga-balio horiek betetzen ez baditu bere pH-arekin, 7,5 eta 8,0 bitarteko pH-arekin proba egin daiteke.
Hondakinean zehaztu beharreko parametroen muga-balioak.
Parametroa Unitateak hondakin geldoetarako hondakindegietan hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietako hondakin egonkortuentzat hondakin arriskutsuetarako hondakindegietan
COT (karbono organiko totala) (4) mg/kg 30.000 50.000 (% 5) 60.000 (% 6) (6)
BTEX (bentzenoa, toluenoa, etilbentzenoa eta xilenoak) mg/kg 6 - -
PCB (poliklorobifeniloak) mg/kg 1 - -
Olio minerala (C10 eta C40 artean) mg/kg 500 - -
pHa - gutxienez 6,0 -
CNA (azidoak neutralizatzeko ahalmena) - - Ebaluatu beharrekoa (5) Ebaluatu beharrekoa (5)
LOI (kaltzinazioagatiko galera) % - - 10 (6)
(4) Ingurumenaren arloan eskumena duen sailak adierazitakoa baino muga-balio handiagoa onar dezake COTerako, betiere, disolbaturiko karbono organikoa (COD) bere muga-baliora iristen bada L/S = 10 l/kg erlaziorako, bai hondakinaren pH-arekin, bai 7,5 eta 8,0 bitarteko pH-arekin.
(5) Ingurumenaren arloan eskumena duen sailak, analisi hau eta hondakindegiaren ezaugarri bereziak oinarri hartuta, hondakina onargarria den ala ez erabaki dezake.
(6) Hondakin arriskutsuetarako hondakindegietan LOI edo COT erabil daiteke.
Oinarrizko karakterizazioko txostenaren eredua.
Hondakin-edukitzailearen enpresa-izena:
Hondakina sortzen duen prozesuaren deskribapena (erabilitako lehengaien eta sortutako produktuen ezaugarriak barne):
Hondakinaren kodea eta izendapena hondakinen Europako zerrendaren arabera:
Produkzio erregularreko hondakina. Kantitatea: Unitateak:
Betetze-proben aldizkakotasuna:
Produkzio irregularreko hondakina. Kantitatea: Unitateak:
Hondakinari zer tratamendu eman zaion bota aurretik (edo, beharrezkoa ez bada, horren arrazoiak):
Hondakinaren kolorea: Usaina:
Egoera fisikoa: Hondakin pikorduna Lohia Zorua
Hondakinaren kolorezko argazkia, eskala grafikoa eta data barne
Laginaren deskribapena:
Laginaren identifikazio-kodea:
Sortzailearena: b) Laborategiarena:
Datak:
Laginketa: b) Lagina laborategian jaso den eguna:
Lixibiazio-saiakuntza: d) Zehaztapen analitikoak:
Tamaina txikitzeko metodoa:
Birrindu ezin den zatia: Pisuaren %.
Zatia > 4 mm: Pisuaren %, metodo honen bidez zehaztuta:
Lixibiazio-metodoa: UNE EN 12457-4 (Æ < 10 mm, materia idorreko L/S = 10 mg/kg)
Idortu aurreko saiakuntza-zatiaren masa [Mw]: kg
Masa, 105 ºC-tan idortu ondoren [MD]: kg Metodoa:
Materia idorraren ehunekoa [DR = 100 MD/Mw]: Pisuaren %.
Hezetasun naturala [MC = 100 (Mw - MD)/MD]: Pisuaren %.
Lixibiatzailearen bolumena [L = MD (10 - MC/100)] l
Oharra: Saiakuntzan erabilitako lixibiatzailearen bolumena aurreko lerroan kalkulatutakoa bada (L), orduan osagai lixibiatuaren kantitatea lortzeko (materia idorreko mg/kg-tan adierazita) eluatoaren analisi kimikoan lorturiko kontzentrazioa bider 10 biderkatu behar da (mg/L-tan adierazita).
Erabilitako likidoa eta solidoa bereizteko metodoa:
Lorturiko eluato iragaziaren bolumena [VE] l
Berehala neurtutako eluato iragaziaren ezaugarriak:
Parametroa Unitateak Balio
Eroankortasun elektrikoa S/cm
Tenperatura ºC
pHa
Erredox potentziala (Eh) mV
Eluatoaren egokitzapen-metodoak (diluzioa, azidotzea, etab.) eta analizatu arte gordetzeko baldintzak:
(Laborategiaren enpresa-izena)
(Telefonoa, faxa eta helbide elektronikoa)
(Laborategiaren arduradunaren izena)
(Data eta sinadura)
OTSAILAREN 24KO 49/2009 DEKRETUAREN III. ERANSKINA
LURPEAN BILTEGIRATZEKO INSTALAZIOAK
Arriskuak ebaluatzea.
Lurpeko gordetegien bidez hondakinak ezabatzeko instalazioak jartzeko baimen-eskaerarekin batera, arriskuen ebaluazioa ere aurkeztu behar da. Arriskuen ebaluazioan hau zehaztu behar da:
arriskua (kasu honetan, jalkitako hondakinak).
hartzaileak (kasu honetan, biosfera, eta, seguruenera, baita lur azpiko ura ere).
hondakinen substantziak biosferara iristeko bideak.
biosferara irits daitezkeen substantziek izan ditzaketen ondorioen ebaluazioa.
Instalazioaren kokalekuaren gaineko arrisku espezifikoaren ebaluazioa ustiaketa-eperako eta instalazioa itxi ondorengo eperako egin behar da. Ebaluazio horietatik ondoriozta daitezke nahitaezko kontrol- eta segurtasun-neurriak, jarraian onarpen-irizpideak egiteko.
Etekinaren ebaluazioari buruzko azterketa osoa egin behar da, osagai hauek kontuan hartuta:
Ebaluazio geologikoa.
Kokalekuaren ezaugarri geologikoak ikertu edo ezagutu behar dira, eta horrek esan nahi du arroka-motak, lurzoruak eta topografia aztertu eta analizatu behar direla. Ebaluazio geologikoak erakutsi behar du kokalekua lur azpiko biltegiratzeak egiteko egokia dela. Ebaluazioak edozein faila edo inguruko geruza geologikotan egon daitezkeen hausturen ebaluazioa, maiztasuna eta egitura hartu behar du kontuan, bai eta jarduera sismikoak egitura horietan izan dezakeen eragina ere. Beste kokaleku batzuk ere hartu behar dira kontuan.
Ebaluazio geomekanikoa.
Azterketa eta iragarpen egokien bidez egiaztatu behar da barrunbeen egonkortasuna. Jalkitako hondakinak ere hartu behar dira kontuan azterketak egiteko. Prozesuak modu sistematikoan analizatu eta dokumentatu behar dira.
Alderdi hauek egiaztatu behar dira:
Barrunbeak egin bitartean eta ondoren, ez dela lurpeko biltegiratze-instalazioa ustiatzea oztopatuko lukeen edo biosferarako biderik irekiko lukeen deformazio garrantzitsurik izango, ez barrunbean bertan, ez lur-azalean.
Barrunbeak ustiatze-fasean behera ez etortzeko adinako karga-ahalmen izango duela.
Metatutako materialak arroka ostalariaren ezaugarri geomekanikoekin bateragarri izateko behar besteko egonkortasuna izango duela.
Ebaluazio hidrogeologikoa.
Ezaugarri hidraulikoak zehatz ikertu behar dira, masa arrokatsuaren eroankortasun hidraulikoari buruko informazioa, hausturak eta malda hidraulikoak kontuan hartuta, inguruko geruzetako lur azpiko uraren fluxu-mota ebaluatzeko.
Ebaluazio geokimikoa.
Arroka eta lur azpiko ura ikertu behar dira, lur azpiko uraren osaera eta denborarekin izan dezakeen eboluzioa ebaluatzeko, eta hausturak betetzeko mineral-motak eta horien ugaritasuna ebaluatzeko, eta, era berean, arroka ostalariaren deskribapen mineralogiko kuantitatiboa ere egin behar da. Aldakortasunak sistema geokimikoaren gainean duen eragina ere ebaluatu behar da.
Biosferaren gaineko ondorioa ebaluatzea.
Hondakinek eta lurpeko instalazioan biltegiratutako hondakinen lixibiatuek eragin diezaioketen biosfera ere aztertu behar da. Oinarrizko azterketak egin behar dira, substantzia egokien barruko kontzentrazio naturalak definitzeko.
Ustiaketa-fasearen ebaluazioa.
Ustiaketa-faseari dagokionez, azterketak alderdi hauek egiaztatu behar ditu:
Aurreko 1.2.2 puntuan aipatutako barrunbeak egonkorrak direla.
Hondakinen eta biosferaren artean ez dagoela bide bat zabaltzeko ezin onartuzko arriskurik.
Ez dagoela instalazioaren ustiaketari eragingo dion ezin onartuzko arriskurik.
Ustiaketaren segurtasuna egiaztatu behar bada, ustiaketa-funtzionamenduaren azterketa sistematikoa egin behar da, hondakinen inbentarioari, instalazioaren kudeaketari eta ustiaketa-planari buruzko datu espezifikoak oinarri hartuta. Egiaztatu behar da hondakinek ez dutela arrokarekin erreakzionatuko arrokaren sendotasuna edo iragazgaiztasuna ahuldu eta biltegiratze-instalazioa arriskuan jar dezaketen inolako modu kimikoan edo fisikoan. Arrazoi horiengatik, 4. artikuluko 2. zenbakiak debekatu dituen hondakinez gain, ezin da onartu biltegiratutakoan (tenperaturagatik eta hezetasunagatik) berezko errekuntza izan dezakeen hondakinik, ez eta gas-produkturik, hondakin lurrunkorrik eta identifikatu gabeko hondakin mistorik ere.
Ustiaketa-fasean hondakinen eta biosferaren artean bide bat zabal dezaketen gertakari bereziak ere zehaztu egin behar dira. Ustiaketaren arrisku-motak berariazko kategoriatan laburtu behar dira, eta izan ditzaketen ondorioak ebaluatu behar dira. Ustiaketaren euskarrian akatsak izateko arrisku onartezinik ez dagoela egiaztatu behar da. Eta, era berean, larrialdi-neurriak aurreikusi behar dira.
Epe luzerako ebaluazioa.
Hondakin-isurketen iraunkortasun-helburua betetzeko, epe luzerako arriskuen ebaluazioa egin behar da, lurpeko biltegiratze-instalazioa itxi ondoren, epe luzera biosferara biderik zabalduko ez dela ziurtatzeko.
Lurpeko biltegiratze-instalazioaren hesiak (hala nola hondakinen kalitatea, egitura artifizialak, hobi eta zuloak betetzea eta zigilatzea), arroka ostalariaren portaera, inguruko geruzak eta gainkarga, kuantitatiboki ebaluatu behar dira epe luzera, kokalekuaren datu espezifikoak eta nahikoa kontserbadore diren hipotesiak oinarri hartuta. Ezin dira kontuan hartu baldintza geokimikoak eta geohidrologikoak; esate baterako, lur azpiko ur-fluxua (ikusi 1.3 eta 1.4 puntuak), hesiaren eraginkortasuna, indargabetze naturala eta utzitako hondakinen lixibiazioa.
Lurpeko biltegiratze-instalazio baten epe luzerako segurtasuna, segurtasun-ebaluazio bat eginda egiaztatu behar da, une zehatz batean (esate baterako, instalazioa ixteko unean) hasierako egoera zein zen azalduz, eta denbora geologikoan zehar aurreikusteko moduko aldaketa garrantzitsuak jasoko dituen hipotesi bat eginez. Azkenik, lurpeko biltegiratze-instalaziotik, hainbat egoera hipotetikotan, substantziak askatzeak izan ditzakeen ondorioak ere ebaluatu behar dira, eta, modu berean, biosferak, geosferak eta lurpeko biltegiratze-instalazioaren kokalekuak epe luzera izan dezaketen eboluzioa ere azaldu behar da.
Barrunbearen ontziak eta babes-geruza ez dira kontuan hartu behar hondakin-metaketen epe luzerako arriskuak ebaluatzeko, bizitza baliagarri mugatua dutelako.
Gainazalean hondakinak jasotzeko diren instalazioen ondorioak ebaluatzea.
Kokalekuan onartutako hondakinak lur azpian desagerrarazteko izan badaitezke ere, lur azpian sartu aurretik deskargatu egingo dira, probak egingo zaizkie, eta, egoki bada, gainazalean biltegiratuko dira, behin betiko lekuan sartu aurretik. Harrera-instalazioak gizakiaren osasunari eta tokiko ingurumenari inolako kalterik ez egiteko moduan diseinatu eta ustiatu behar dira, eta hondakinak jasotzeko beste edozein instalaziok bete behar dituen betekizun berberak bete behar dituzte.
Beste arrisku batzuk ebaluatzea.
Langileak babesteko, hondakinak meatzaritzako jardueretatik modu seguruan bereizita sartu behar dira lurpeko biltegiratze-instalazioetan.
Lurpeko biltegian gordetzeko onarpen-irizpideak: mota guztiak.
Lurpeko biltegiratze-instalazioetan hondakinak onartzeko irizpideek, besteak beste, kontuan hartuko dituzte arroka ostalariari buruzko analisiak, eta I. eranskinean zehatutako kokalekuarekin erlazionatutako baldintzak nahitaezkoak ez direla egiaztatu beharko da (I. eranskineko 2., 3., 4. eta 5. puntuak salbuetsiz).
Lurpeko biltegiratze-instalazioetan izango diren onarpen-irizpideak tokiko baldintzei erreferentzia eginda soilik erdietsiko dira; hala, geruzak biltegiratze-funtziorako egokiak direla frogatu beharko da, hau da, eusteari eragiten dioten arriskuak ebaluatu behar dira, hondakinen sistema orokorra, egitura artifizialak eta arroka ostalariaren barrunbeak eta masa kontuan hartuta.
Baztertutako hondakinak.
1etik 1.8ra ezarritakoa kontuan hartuta, behin bota ondoren nahi ez den transformazio fisiko, kimiko edo biologikoren bat jasan dezaketen hondakinak ezin dira lurpeko biltegiratze-instalazioetan ezabatu. Besteak beste, hondakin hauek:
7. artikuluan zerrendatutako hondakinak.
biltegiratze-kondizioengatik, urarekin edo arroka ostalariarekin erreakzionatu dezaketen hondakinak eta ontziak, honako ondorio hauek izan ditzaketelako:
Bolumen-aldaketa.
Substantzia edo gas suharberak, toxikoak edo leherkorrak sortzea.
Ustiapen-segurtasuna eta/edo hesiaren segurtasuna arriskuan jar dezakeen beste edozein erreakzio.
Elkarrekin erreakzionatu dezaketen hondakinak bateragarritasun-taldeetan definitu eta sailkatu behar dira, eta aparteko konpartimendutan biltegiratu behar dira.
hondakin biodegradagarriak.
usain garratza darien hondakinak.
gasaren eta airearen nahasketa toxikoa edo leherkorra sor dezaketen hondakinak. Zehazki, honelako hondakinak dira:
Hondakin-osagaiek egiten dituzten presio partzialengatik gas-kontzentrazio toxikoak eragiten dituztenak.
Ontzi baten barruan aseta daudelako, suharberatasunaren beheko mugari dagokion kontzentrazioaren % 10 baino gehiagoko kontzentrazioak sortzen dituztenak.
Baldintza geomekanikoei erantzuteko nahikoa egonkortasunik ez duten hondakinak.
Biltegiratzean suharberak diren edo berezko errekuntza izan dezaketen hondakinak, gas-produktuak, hondakin lurrunkorrak eta identifikatu gabeko hondakin mistoak.
gaixotasun kutsakorren bakterio patogenoak dituzten edo sor ditzaketen hondakinak.
Lurpeko biltegiratzeetarako egokiak diren hondakinen zerrenda.
Hondakin geldoak eta hondakin arriskutsuak eta 2.1 eta 2.2 puntuetan ezarritako irizpideen arabera baztertuta ez dauden hondakin ez-arriskutsuak egokiak dira lur azpian biltegiratzeko.
Onarpen-baldintzak.
Hondakinak meatzaritzako jardueretatik modu seguruan bereizita soilik sar daitezke lurpeko biltegiratze-instalazio batean.
Elkarrekin erreakzionatu dezaketen hondakinak bateragarritasun-taldeetan definitu eta sailkatu behar dira, eta aparteko konpartimenduetan sartu behar dira biltegiratze-instalazioan.
Kontsiderazio osagarriak: gatz meatzeak.
Hondakinak biosferatik isolatu behar dira beti. Gainkargagatik izan daitekeen hondoratzea edo epe luzerako beste akats batzuk onartuko dira, baldin eta froga badaiteke hausturarik gabeko transformazioak soilik egongo direla, barrera geologikoaren osotasuna mantenduko dela eta ura hondakinekin nahasteko biderik ez dela zabalduko edo hondakin-osagaiak biosferara ez direla aterako.
Kontsiderazio osagarriak: arroka gogorra.
Agiri honen ondorioetarako, arroka gogorrean sakoneran egindako biltegiratzea zera da: ehunka metroko sakoneran dagoen lurpeko biltegiratze-instalazioa, zeinetan arroka gogorra izan daitekeen zenbait erupzio-arrokaz osatua, hala nola granitoz edo gneissez, edo arroka sedimentarioz osatua, hala nola kare-haitzez edo asperon hareharriz.
Segurtasun-filosofia.
Arroka gogorrean sakoneran egindako biltegiratzea etorkizuneko belaunaldiei hondakinen erantzukizunaren gaineko zama kentzeko modua da, biltegiratze-instalazio horiek mantentze-lanik beharko ez duten eraikuntza pasibo gisa diseinatu behar direlako. Horretaz gain, instalazio horiek eraikitzeak ez du hondakinak berreskuratzea galarazi behar, ez eta etorkizuneko neurri zuzentzaileak hartzeko ahalmena oztopatu behar ere. Biltegiratze-instalazioak, era berean, ingurumen ondorio negatiboak edo gaur egungo belaunaldien jardueretatik datozen erantzukizunak etorkizuneko belaunaldiei ez egokitzeko moduan diseinatu behar dira.
Hondakinak lur azpian ezabatzeko, segurtasun-irizpideen kontzeptu nagusia da hondakinak biosferatik isolatzea, eta hondakinetatik ihes egin dezakeen edozein kutsatzaile modu naturalean indargabetzea. Substantzia-mota eta hondakin arriskutsu batzuetarako, gizartea eta ingurumena etengabeko esposizioetatik babestea erabaki da, denbora luzean, milaka urte batzuetan. Babes-maila horiek arroka gogorrean sakoneran biltegiratuta lor daitezke. Hondakinak arroka gogorrean sakoneran itxitako aspaldiko meategi batean edo biltegiratze-instalazio berri batean biltegira daitezke.
Arroka gogorrean egindako biltegiratzearen kasuan, ezinezkoa da erabateko eustea. Kasu horretan, lurpeko biltegiratze-instalazioa inguruko geruzen indargabetze naturalean eraiki behar da, kutsatzaileek ingurumenaren gaineko ondorio negatibo atzeraezinak izatea galarazteko. Horrek esan nahi du kutsatzaileak indargabetzeko eta degradatzeko gertuko ingurumenak duen ahalmenak erabakiko duela dagokion instalazioan izan daitekeen ihesa onargarria den.
Instalazioak epe luzera duen segurtasuna egiaztatu behar da. Sakoneran egindako biltegiratze-sistema batek duen portaera modu globalean ebaluatu behar da, sistemaren osagai guztien funtzionamendu koherentea kontuan hartuta.
Arroka gogorrean, sakoneran egindako lurpeko biltegiratze-andela:
Geruza freatikoaren azpian jarri behar da.
Oro har, lurpeko uretan ezin dira kutsatzaileak zuzenean isuri.
Lur azpiko ur-masen egoera hondatzea galarazteko neurriak hartu behar dira. Arroka gogorrean sakonean biltegiratzeari dagokionez, betekizun hori errespetatzen da baldin eta biltegiratze-lekuko substantzia arriskutsuek izandako ihesak biosferara iristen ez badira, ondorio kaltegarriak sortzen dituzten kantitatean edo kontzentrazioan, biosferara irits daitezkeen lur azpiko ur-sistemaren goiko aldeak barne. Ondorioz, biosferara doazen ur-fluxuen bideak ebaluatu behar dira, bai eta sistema geohidraulikoaren aldakortasun-inpaktua ere.
Arroka gogorrean sakoneran egindako biltegiratzeetan gasa sor daiteke, hondakinak, ontziak eta egitura artifizialak epe luzera narriatu egiten direlako. Horrenbestez, jazoera hori kontuan hartu behar da arroka gogorrean lurpeko sakoneko biltegiratze-sistemak diseinatzeko.
OTSAILAREN 24KO 49/2009 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA
KONTROL- ETA ZAINTZE-PROZEDURAK, USTIAPEN-FASEAN ETA ONDORENGO MANTENTZE-FASEAN
Sarrera.
Eranskin honen helburua da honako hauek egiaztatzeko egin behar diren kontroletarako gutxieneko prozedurak ematea:
Dagokion hondakindegi-motarako ezarri diren irizpideak beteta onartu direla hondakinak ezabatzeko.
Hondakindegiko prozesuak behar den moduan egiten direla.
Ingurumena babesteko sistemek ondo funtzionatzen dutela.
Hondakindegirako baimen-baldintzak bete direla.
Datu meteorologikoak.
Euskal Autonomia Erkidegoak informatzeko betebeharra duenez, datu meteorologikoak jasotzeko zer metodo duen adierazi behar du.
Balantze hidrologikoa isurtze-ontzian lixibiaturik pilatzen den edo kokalekuak iragazketarik baduen ebaluatzeko tresna eraginkorra dela erabakitzen badu Administrazioak, datu hauek jaso behar dira hondakindegiko zainketa egitetik edo gertueneko estazio meteorologikotik, agintari eskudunek eskatzen duten heinean:
Ustiapen-fasea Geroko mantentze-lanetako fasea
Prezipitazio-bolumena Egunero Egunero, gehi hileko balioak
Tenperatura (min., maxim, 14:00 h HCE) Egunero Hileko batez bestekoa
Haize nagusiaren norabidea eta indarra Egunero Ez da eskatzen
Lurrunketa (lisimetroa) (*) Egunero Egunero, gehi hileko balioak
Atmosferako hezetasuna (14:00 h HCE) Egunero Hileko batez bestekoa
Beste metodo egoki batzuk erabilita
Isurtze-datuak: urak, lixibiatuak eta gasak kontrolatzea.
Lixibiatu-laginak eta gainazaleko ur-laginak jaso behar dira, leku adierazgarrietan. Lixibiatuaren laginak banan-banan hartu eta neurtu (bolumena eta osaketa) behar dira, lixibiatua husten den kokalekuko puntu bakoitzean. Erreferentzia: «Laginak hartzeko teknologiaren printzipio orokorrak», ISO 5667-2 agiria (1991).
Lurrazaleko urak kontrolatzeko, gutxienez bi puntutan egin behar da kontrola, bat hondakindegitik goragoko uretan eta bestea beheragokoetan.
Gasen kontrolak hondakindegiaren atal bakoitza irudikatu behar du.
Laginak hartzeko eta analisiak egiteko maiztasuna ondoren adierazi dugun koadroan dator jasota.
Lixibiatuak eta ura kontrolatzeko, batez besteko osaera irudikatuko duen lagina hartu behar da.
Ustiapen-fasea Geroko mantentze-lanetako fasea(3)
Lixibiatuen bolumena Hilero(4) (3) Sei hilean behin
Lixibiatuen konposizioa (2) Hiru hilean behin(3) Sei hilean behin
Lurrazaleko uren bolumena eta konposizioa (7) Hiru hilean behin(3) eta (4) Sei hilean behin
Gas eta presio atmosferikoko isuri potentzialak(4) (CH4, CO2, O2, H2S, H2, eta abar) Hilero(3) (5) Sei hilean behin(6)
(1) Laginak, maiztasunari dagokionez, hondakindegiko hondakinek duten morfologiaren arabera har daitezke (tumulua, lurperatuta dauden eta abar). Maiztasuna baimenean zehaztu behar da.
(2) Neurtu beharreko parametroak eta aztertu beharreko substantziak aldatu egiten dira hondakindegian utzitako hondakinek duten osaeraren arabera; baimen-agirian adierazi behar dira, eta horrekin batera, hondakin-lixibiazioaren ezaugarriak ere azaldu behar dira.
(3)Datuen ebaluazioak tarte handiagoak ere era berean direla eraginkorrak adierazten badu, egokitu egin daitezke. Lixibiazioaren kasuan, eroankortasuna neurtu behar da, gutxienez urtean behin.
(4) Neurketa horiek, nagusiki, hondakinak zenbat materia organiko duen jakiteko balio dute.
(5) CH4, CO2, O2 aldian-aldian; beste gas batzuk, hala badagokio, metatutako hondakinen konposizioa kontuan hartuta, lixibiazio-propietateak adierazteko.
(6) Gasak erauzteko sistema eraginkorra den aztertu behar da, aldian-aldian.
(7) Hondakindegiaren kokalekuak dituen ezaugarriak oinarri hartuta, neurketa horiek ez direla beharrezkoak erabaki dezakete agintari eskudunek.
Lur azpiko urak babestea.
Laginak hartzea.
Neurketek hondakinak botatzeagatik kaltetu daitezkeen lur azpiko urei buruzko informazioa eman behar dute. Horretarako, gutxienez, neurketa-puntu bat eduki behar da hondakindegitik goragoko uretan, lurpeko ur-fluxuaren norakoan, eta bi neurketa-puntu hondakindegitik beheragoko uretan, norako horretan bertan. Kopuru hori gehitu egin daiteke azterketa hidrogeologiko berezi bat oinarri hartuta, eta lurpeko uretan egon daitezkeen ustekabeko lixibiazio-isuriak berehala atzeman beharra dagoela kontuan hartuta.
Lohiz betetzeko operazioak hasi aurretik, laginak hartu behar dira, gutxienez, hiru puntutan, geroko lagin-hartzeetarako erreferentzia-balioak ezartzeko. Erreferentzia: «Lur azpiko uren laginak hartzea», ISO 5667 agiriko (1993) 11. zatia.
Zainketa.
Hartutako laginetan aztertu beharreko parametroak aurreikusitako lixibiazio-osaeraren arabera eta eremuko lur azpiko uraren kalitatearen arabera erabaki behar dira. Analisirako parametroak aukeratzeko, lur azpiko uren eremuko mugikortasuna hartu behar da kontuan. Parametroetan uraren kalitatean izandako aldaketa berehala atzemango dela bermatuko duten adierazleak sartu behar dira.
Ustiapen-fasea Geroko mantentze-lanetako fasea
Lur azpiko uren maila Hilero(1) Sei hilean behin(1)
Lur azpiko uren konposizioa Tokiko maiztasun espezifikoa (2) (3) Tokiko maiztasun espezifikoa(2) (3)
(1) Lur azpiko uren mailan fluktuaziorik badago, maizago egin behar dira azterketak.
(2) Esku-hartze maila batera iritsiz gero, bi laginen artean neurri zuzentzaileak ezartzeko aukeran oinarritu behar da maiztasuna, hau da, ezagutza eta lur azpiko ur-fluxuaren abiadura-ebaluazioa oinarri hartuta erabaki behar da maiztasuna.
(3) Esku-hartzeko mailara iristen denean (ikusi C letra), beste egiaztapen bat egin behar da laginak berriz hartuta Maila berretsi bada, larrialdi-plan bat jarraitu behar da (baimenean ezarri dena).
Esku hartzeko mailak.
Lur azpiko urei dagokienez, ingurumen ondorio negatibotzat eta esanguratsutzat joko da, ur-laginari egindako azterketak ur-kalitatean aldaketa esanguratsua izan dela adierazten badu. Esku hartzeko maila hondakindegia dagoen lekuko eraketa hidrogeologiko espezifikoak eta lur azpiko uren kalitatea kontuan hartuta zehaztu behar da. Baimenean zehaztu behar da esku hartzeko maila, ahal den guztietan.
Behaketak beheragoko uretan dauden putzu bakoitzerako ezarritako kontrol-arauak eta -mailak dituzten kontrol-grafikoen bidez ebaluatu behar dira. Kontrol-mailak lur azpiko uren kalitatean izandako aldaketa lokalak kontuan hartuta zehaztu behar dira.
Eremuko topografia: isuri-ontziari buruzko datuak.
Ustiapen-fasea Geroko mantentze-lanetako fasea
Isuri-ontziaren konposizioaren egitura(1) Urtero
Isuri-ontziko mailaren asentatze-portaera Urtero Urteko irakurketa
(1) Hondakindegia deskribatzeko datuak: hondakinek hartzen duten azalera, hondakinen bolumena eta konposizioa, metaketa-metodoak, metaketa-denbora eta -iraupena, hondakindegian geratzen den gainerako metaketaren kapazitatea kalkulatzea.
OTSAILAREN 24KO 49/2009 DEKRETUAREN V. ERANSKINA
BETELANAK EGITEKO PROIEKTU TEKNIKOEN GUTXIENEKO EDUKIA
Txostena.
Azterketa deskribatzailea egin behar da, eta honako alderdi hauek jaso behar dira:
Kokalekuaren egokitasuna.
Kokalekua egokia den hirigintza- eta ingurumen-ikuspuntutik (biodibertsitateari eta urei dagokienez).
Azpiegiturak.
Betelana behar bezala egiteko zer zerbitzu-azpiegitura behar den definitu behar da: kontrol-txabola, ur-hornidura, sarbideak, deskargatzeko eta mantentze-lanak egiteko barne-bideak, gurpilak garbitzeko instalazioa eta abar.
Drainatze-sarea diseinatu eta justifikatu behar da.
Betelanera sartzea galarazteko behar den aldi baterako itxitura naturala edo artifiziala deskribatu behar da.
Ustiapena.
Datu hauek eduki behar ditu:
Betelanaren arduradun teknikoa.
Betelanaren arduradun teknikoa zein den adierazi behar da, eta betelanak behar bezala funtzionatzeaz arduratuko da.
Sarbideak kontrolatzeko sistema egokia definitu behar da.
Betelanaren baldintzak.
Betelana egiteko erabiliko diren hondeaketa-materialen kantitatea eta jatorria adierazi behar dira. Materialak lurra kutsa dezakeen jarduera duen edo izan duen lursail baten hondeaketatik badatoz, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-erakundearen aldeko erabakia jaso behar da, lurzoruaren kalitatea aitortzen duen prozedura bete dadin, hau da, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak, lurraren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, xedatutakoa bete dadin. Lursailak lurra kutsa dezakeen jarduera duen edo izan duen erabakitzeko, lurra kutsa dezaketen jarduerak dituzten edo izan dituzten kokalekuen inbentarioa kontsulta daiteke; inbentario hori Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen, otsailaren 4ko 1/2005 legeak xedatutakoa bete dadin.
Hondakinak garraiatzeak sortzen dituen arazoak aztertu behar dira; hala, instalaziora doazen kamioien ondorioz zirkulazioa gehitzetik sor daitekeen inpaktua aztertu behar da. Proposatutako neurri zuzentzaileak.
Betelanaren egonkortasuna justifikatu behar da. Hondakinak botatzeko prozesua deskribatu behar da, eta horretarako egiten diren eragiketa unitarioak eta erabiltzen diren makinak adierazi behar dira.
Hondeaketa-materialak hartzeko guztira eta egunean zer ahalmen duen aztertu behar da, eta betelana egiteko epeari buruzko iritziak jaso behar dira.
Betelana bukatutakoan paisaia nola berreskuratuko den eta lursailak zertarako erabiliko diren zehaztu behar da.
Aurrekontua.
Hau adierazi behar da:
Neurketak.
Aleko prezioen koadroa.
Aurrekontu partzialak.
Aurrekontu orokorrak.
Planoak.
Planimetriaren barruan, gutxienez, honako plano hauek sartu behar dira eskala egokian:
Posizioaren plano geografikoa, 1:25.000ko eskalan.
Kokalekuaren planoa 1:1.000ko eskalan, edo, bestela, 1:5.000ko eskalan.
Isurketa-eremua, 1:5.000ko eskalan.
Betetze-eremuaren kartografia hidrogeologikoa, inbentarioan jasotako ur-puntuak azalduz, 1:10.000ko eskala baino txikiagoan.
Plano takimetrikoak, hasierako egoeraren eta geroko amaierako egoeraren maila-kurbak azalduz, eta proiektatuko diren instalazio finkoak zehaztuz.
" Instalazio nagusia.
" Sarbideak.
" Instalazioak.
" Itxiturak.
Lursailaren luzetarako eta zeharkako atalen planoa, hondakinak botatzen hasi aurreko kotak eta bukatutakoan dauden kotak azalduz:
" Bolumenen kubikazioa.
" Betetze-fasea.
Egoki iritzitako beste edozein plano.
OTSAILAREN 24KO 49/2009KO DEKRETUAREN VI. ERANSKINA
ANEXO VI AL DECRETO 49/2009, DE 24 DE FEBRERO
HONDAKIN EZ-ARRISKUTSUAK AITORTZEKO FORMULARIOA
FORMULARIO DE DECLARACIÓN DE RESIDUOS NO PELIGROSOS
Hondakin ez arriskutsuen deklarazioa
Declaración de residuos no peligrosos
Enpresaren izena
Nombre de la empresa Identifikazio fiskalaren zk.
º identificación fiscal
Eskabidearen data
Fecha de la solicitud Industri Erroldako zk.
º Registro Industrial
Eskaera berria?
¿Solicitud nueva? Eguneratzea?
¿Actualización?
Iharduna
Actividad I.E.K.N.
C.N.A.E.
Enpresaren egoitza
Domicilio social
Udalerria
Municipio Lurraldea
Territorio
Telefonoa/k
Teléfono/s Faxa
Fax
Plantaren kokapena
Localización planta
Hondakinen arduraduna
Responsable residuos Kargua
Cargo
Langileak guztira
Plantilla total
Emakumezkoak/Mujeres
Gizonezkoak/Hombres Txandak
Turnos
Produkzio iharduna (izena)
Actividad productiva (denominación) Erabilitako lehengai kopurua
Materias primas consumidas Landutako produktu kopurua
Productos elaborados
Lehengaia
Materia prima Urteko kopurua
Cantidad anual Produktua
Producto Urteko kopurua
Cantidad anual
Arduradunaren izenpea:
Firma del responsable:
Oharrak/Observaciones
Enpresaren izena:
Nombre de la empresa:
OHARRA: baimendutako hondakin kudeatzaileen zerrenda, internet-eko hurrengo helbidean dago: www.ingurumena.net
NOTA: la lista de gestores autorizados de residuos está disponible en la dirección de internet: www.ingurumena.net
Hondakina/Residuo Nondikakoa (Izena)
Proceso de procedencia (denominación) Hustuketa sistema / Sistema de evacuación
Izena
Denominación Kopurua urteko (t)
Cantidad anual (toneladas) Udalak zaborrak biltzea (B/E)
Recogida municipal de basura (S/N) Enpresa kudeatzaileak biltzea (izena)
Recogida por empresa gestora (nombre) Isurketa aldea / Zona de vertido Hondakinen kudeatzaileak emandako onarpen agiriaren zenbakia
Número de documento de aceptación emitido por el gestor del residuo Hustuketa maiztasuna
Frecuencia de evacuación
Isurtegi propioan (B/E)
En vertedero propio (S/N) Inoren isurtegian (izena)
En vertedero ajeno (nombre)
Oharrak/Observaciones:
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Aldatutakoa: 112/2012 DEKRETUA, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.
- Aldatzen du: 34/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena.
- Garatzen du: 3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.
- Indargabetzen du: 423/1994 DEKRETUA, azaroaren 2koa, hondakin inerteak eta inertizazioaren gai izan direnak kudeatzeko arauak finkatzen dituena.