Arautegia
Inprimatu165/1999 DEKRETUA, martxoaren 9koa, otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, jasotzen den jarduerarako lizentzia eskuratzetik salbuetsitako jardueren zerrenda finkatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Osasun Saila; Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1426
- Xedapen-zk.: 165
- Xedapen-data: 1999/03/09
- Argitaratze-data: 1999/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena; Ekonomia; Ogasun
Testu legala
-
- XEDATU DUT :
- AZKEN XEDAPENAK
- Lehenengoa. Industria, Merkataritza eta Turismo; Osasun; eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuek eskumenak dituzte dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.
- Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hile bateko epean jarriko da indarrean dekretu hau.
Modelo para la comunicación al Registro de Actividades y de Derechos y Bienes Patrimoniales de los cambios en los datos personales.
Otsailaren 27ko 3/1998 Legeak, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, jarduera sailkatuen araubidea jasotzen du III. izenburuko III. atalburuan, hain zuzen, ingurugiroan eragina duten jardueren sailkapenaren antolaketari buruzkoa. Ildo horretan xedapen horren 55.1 atalean honako hau agintzen du: legearen II. eranskinean aipatzen diren jarduera eta instalazio publikoak zein pribatuak eragozpenak sor baditzakete edo pertsonei edo beren ondasunei arriskuak sortu, edo ingurugiroari kalteak eragiten badizkiote, funtzionatzen hasi baino lehen eta derrigorrez idazpuru hartan aipatzen den lizentzia administratiboaren erregimenaren menpe geratuko dira. Aitzitik, atal bereko bigarren azpiatalaren arabera, besteak beste, ingurugiroan eta pertsonen osasunean eragin txikia dutelako jarduteko lizentzia deritzonetik aske geratu daitezkeen jardueren zerrenda arautegian finkatuko da, horretarako berariaz adieraziko diren baldintzak bete ondoren.
Otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, jasotako aginduaren indarrez, Jaurlaritzak beharrezkotzat jotzen du hura betetzea, jarduteko lizentzia eskuratzetik salbuetsiz, kokapenaren arabera eta instalatutako potentzia, azalera eta bilduta dagoen material errekorra bezalako parametroak mugatuz, 55.2 atalean jasotako egoerak, hau da, ingurugiroan eta pertsonen osasunean eragin txikia, batzen dituzten zenbait instalazio, eta horiei dagokienez Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen arautegia aplikatuz bildutako esperientziaren ondorioz, agerian utzi duena bidezko dela bideak finkatzea horiek instalatzeko beharrezkoak diren izapide administratiboak arinagoak izan daitezen.
Dekretu honen gai den salbuespena honako honetan ere justifikatzen da: berariazko araudiari jarriz zenbait jarduerari (erregai likidoak edo gasdunak biltzeko instalazioak, galdara gelak...) aplikatuz, horiek osatzen dituzten instalazioen funtzionamendu prozesuen eta segurtasun baldintzen kontrol egokia bermatzen duten beste jardunbide administratibo batzuk daudela. Ondorioz, administrazio honi neurriak harrarazi zaizkio jarduera beraren gaineko kontrol jarduerak ez bikoizteko, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, 39. atalean xedatutakoaz gain.
Jarduteko lizentzia eskuratu beharrik ez duten jarduerei aplikagarri zaien araubideak ez du inolaz ere murriztu nahi I., II. eta III. eranskinetan jasotzen diren jarduerak behar bezala ezartzeko bete behar diren bermeen erregimena. IV. eranskinean xedatutakoaren arabera, horrelako jardueren sustatzaileek bertan ohartematen diren agiri teknikoak aurkeztu beharko dituzte kasuan kasuko udalean, beti ere jasota jarduera bakoitzaren izaera zehatzaren arabera aplikatu beharreko sistema zuzentzaileak. Ingurugiroaren babesa den helburua zaindutzat jotzen da eta hori araudiak berak aurreikusten dituen baliabideen bidez, batez ere, aplikagarri diren arloko araudi desberdinetan eskatutako betekizunak bete beharra, bidezko izanez gero eta jarduerari hasiera eman aurretik, bertan ohartematen diren baimen eta jardunean hasteko aktak edukita; jakinarazpen pertsonala jarduerak kokatuko diren inguruko auzokoei; hala behar izanez gero, behar bezala aztertu ez diren alderdiak osatzen laguntzeko aurkeztutako agirien ikuskaritza teknikoa; egiaztagiri teknikoak aurkeztea, obrak eta instalazioak hasieran aurkeztutako agiriei eta izapidetza gai diren agiriei doitzen zaizkiela egiaztatuko dutenak; eta, azkenik, udaleko zerbitzu teknikoek ikuskaritza bisitaldiak egitea jarduerak behar bezala burutzen direla bermatzeko eta instalazioak titularrek aurkeztu dituzten agiriei egokitzen zaizkiela egiaztatzeko.
Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo; Osasun; eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuen proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko martxoaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Lehenengo atala.¿ Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, 56. atalean jasotzen den jarduerarako lizentzia eskuratzetik salbuetsita daude dekretu honen I., II. eta III. eranskinetan adierazten diren jarduerak. Hurrengo ataletan finkatzen diren betekizunei egokitu beharko zaizkie horiek.
Bigarren atala.¿ 1.¿ I., II. eta III. eranskinetan adierazten diren jarduerek aplikagarri diren arloko araudietan (ingurugiro, osasun, industri segurtasun... arlokoak) eskatzen diren betekizunak bete beharko dituzte eta, hala badagokio eta jardunean hasi aurretik, bertan jasotzen diren baimen eta jardunean hasteko aktak eduki beharko dituzte.
¿ Era berean, III. eranskinean jasotzen diren jarduerak ekainaren 11ko 171/1985 Dekretuan beraientzat ohartematen diren baldintzei egokitu beharko zaizkie. Dekretu horrek egoitzarako hiri lurrean finkatu beharreko jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei oro har aplikagarri zaizkien arau teknikoak onesten ditu.
Hirugarren atala.¿ 1.¿ Dekretu honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen diren jarduerei hasiera eman aurretik, jarduera bakoitzaren ezaugarrien arabera aplikagarri diren eta IV. eranskineko ataletan adierazten diren agiri teknikoak aurkeztu beharko dituzte kasuan kasuko udalean titularrek.
¿ Aurreko lerroaldean aipatutako agiriak aurkeztu ondoren, udalak jakinarazpen pertsonalak helaraziko dizkie jarduerak kokatuko diren lekuen inguruko auzokoei eta 10 eguneko epea emango die alegazioak aurkez ditzaten.
¿ Udaleko zerbitzu teknikoek agiri teknikoak egiaztatutakoan eta aurkez zitezkeen alegazioei atxikiz, udalak neurri osagarriak jarri ahal izango ditu jarduerak behar bezala garatzeko.
Laugarren atala.¿ 1.¿ Dekretu honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen diren jardueren titularrek jakinarazi beharko diote kasuan kasuko udalari obrei amaiera eman diela eta instalazioak aurkeztutako agiriei eta, hala behar izanez gero, eska zitezkeen neurri osagarriei egokitzen zaizkiela. Horretarako, kasuan kasuko egiaztagiri teknikoak aurkeztu beharko dituzte, instalazio motaren arabera.
¿ Era berean, udaleko zerbitzu teknikoek ikuskaritza bisitaldiak egin beharko dituzte, jarduerak behar bezala burutzen direla bermatu eta instalazioak titularrek aurkeztutako agiri teknikoei egokitzen zaizkiela egiaztatzeko.
Bosgarren atala.¿ Dekretu honetan jasotzen den jardueraren batek bere jardunean gaindituko balitu horientzat I., II. eta III. eranskinetan finkatzen diren mugak, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, 56. eta hurrengo ataletan ohartemandako jarduerarako lizentzia erregimena aplikatuko zaio.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Dekretu hau indarrean jarri aurretik hasiarazitako jarduteko lizentzia eskariei dagozkien espedienteak hasiera eman zitzaienean indarrean zegoen araudiak arautuko ditu.
INDARGABETZE XEDAPENA
Indargabetuta gelditzen dira dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapenak.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko martxoaren 9an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industria, Merkazaritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
¿ Hainbat tailer (zurgindegiak, galdaragintza-tailerrak, muntatze-tailerrak, mekanizazio-tailerrak ...) eta obradore (okintza, gozogintza, catering ...), baldin eta: instalatutako guztizko potentzia (potentzia mekaniko eta/edo elektrikoa, argiztapenari dagokiona izan ezik) 25 kW-etik beherakoa bada; azalera erabilgarria 300 m.2-tik gorakoa ez bada; eta sute-sektore bakoitzari dagokion guztizko su-karga 200 Mcal/m.2-tik gorakoa ez bada; hemendik kanpo geratzen dira azal-tratamenduak, pistolaz egindako bernizadura edo pintura lanak eta antzekoak burutzen dituzten tailerrak.
¿ Produktu eta materialak biltegiratzea, salerostea eta erakustea, toxiko, arriskutsu eta/edo sukoitzat sailkatutako materialak eta hondakin arriskutsuak sor ditzaketen materialak izan ezik, baldin eta: instalatutako guztizko potentzia (argiztapenari dagokiona salbu) 25 kW-etik beherakoa bada; azalera erabilgarria 1.000 m.2-tik gorakoa ez bada; eta sute-sektore bakoitzari dagokion guztizko su-karga 200 Mcal/m.2-tik gorakoa ez bada.
¿ Erregai likido eta/edo gaseosoak biltegiratzeko instalazioak (gasolina-zerbitzugune batean, hornikuntza-parke batean, banaketa-instalazio batean edo antzeko instalazio batean daudenak izan ezik), transformazio-zentroak, errepikagailuak eta antzeko instalazioak.
¿ III. eranskinean aipatutako jarduerak, industriarako hiri lurzoruan jarri nahi badira.
¿ Etxeko eskortak edo abeltzaintzako ustiategi txikiak, gehienez 20 behi-azienda buru dutenak (ustiategia espezie bakarrekoa bada), edo horren baliokideak, ondoren ematen diren proportzioetan (dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako soilik):
behi-azienda buru 1 = zaldi-azienda buru 1 = umetarako txerrama 1 = gizentzeko 4 txerri = 10 ardi- edo ahuntz-azienda buru = 10 untxiama = 40 hegazti.
Ustiategian espezie bat baino gehiago elkartzen badira, aurreikusten diren abelburu guztien baliokidea behi-azienda buruetan kalkulatuko da, aurreko porportzioaren arabera, gehinezko kopurua mantenduz, hau da, 20 behi-hazienda buru.
Zakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), gehienez 25 buruko edukieraz.
¿ Gehienez 1.000 m.2-ko azalera erabilgarria eta 25 kW-tik beherako potentzia mekanikoa instalatua duten nekazaritzako biltegiak, lanabesak, aleak, ganadu-jatekoak eta ongarriak gordetzeko erabiliak, salbu eta fitosanitarioen berariazko biltegiratzeak, hau da, produktu horiek banatzeko-zentroak.
¿ Erregai likido eta/edo gaseosoak biltegiratzeko instalazioak, gehienez 10.000 litroko kopururaino (gasolina-zerbitzugune batean, hornidura-parke batean, banaketa-instalazio batean edo antzeko instalazio batean daudenak izan ezik), transformazio-zentroak, errepikagailuak eta antzeko instalazioak.
¿ Ibilgailuen zaindegiak.
¿ Erabilera partikularreko ibilgailuen zaindegiak.
¿ Erabilera publikoko ibilgailuen zaindegiak, etxebizitzen eraikinetan daudenak izan ezik.
¿ Estalperik gabeko aparkalekuak.
¿ Baldintza hauek betetzen dituzten merkataritza-establezimenduak eta biltegiak:
¿ 500 m.2-tik beherako azalera erabilgarria duten merkataritza-establezimenduak, sute-sektore bakoitzeko guztizko su-karga 200 Mcal/m.2-tik beherakoa bada, eta funtzionamendu-ordutegia 8:00etatik 22:00etara bitartekoa bada. Hemendik kanpo geratzen dira biltegian 400 kg-tik gora produktu sukoi eta/edo arriskutsu daukaten establezimenduak.
¿ 500 m.2-tik beherako azalera erabilgarria duten biltegiak, sute-sektore bakoitzeko guztizko su-karga 200 Mcal/m.2-tik beherakoa bada, eta funtzionamendu-ordutegia 8:00etatik 22:00etara bitartekoa bada. Hemendik kanpo geratzen dira produktu hauek gordetzeko biltegiak: produktu kimikoak, produktu fitosanitarioak, pinturak, artifiziozko lehergailuak, kautxua, plastikoa, erregai solido, likido edo gaseosoak eta/edo produktu arriskutsuak.
¿ Zerbitzu-jarduerak.
¿ Haurtzaindegiak eta irakaskuntza-jarduerak (dantza, kantua eta musika izan ezik), honelako leku batean daudenean:
etxebizitza-eraikinetako beheko solairuak,
eraikin bakarrak edo bulego-eraikinak,
etxebizitza-eraikinetako solairuak, aparteko sarrera badute.
¿ Bulegoak (bankuetakoak, aseguruetakoak, higiezinetakoak, bidai-agentziak, aholkularitza-agentziak eta antzekoak), honelako leku batean daudenean:
etxebizitza-eraikinetako beheko solairuak,
eraikin bakarrak,
etxebizitza-eraikinetako solairuak, aparteko sarrera badute.
¿ Ile-apaindegiak, masaje-etxeak, apaindegiak eta antzekoak.
¿ Komunitateen egoitzak, zaharren egoitzak, ostatuak eta antzeko establezimenduak.
¿ Hotelak eta antzekoak.
¿ Erabilera kolektiboko igerilekuak eta kiroldegiak.
¿ Kultur-zentroak eta/edo elkarteen zentroak, etxebizitza-eraikinetako beheko solairuetan edo eraikin bakarretan badaude, dantza-, kantu- edo musika-jarduerak izan ezik.
¿ Dantza-, kantu- edo musika-jarduerarik egiten ez duten gimnasioak, honelako leku batean daudenean:
etxebizitza-eraikinetako beheko solairuak,
eraikin bakarrak edo bulego-eraikinak,
etxebizitza-eraikinetako solairuak, aparteko sarrera badute.
¿ Informazioa tratatzeko eta komunikatzeko zerbitzuak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati eta TBko errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, informazioaren tratamendu elektroniko edo informatikoko zentroak, estazio irrati-telefonikoak eta irrati-telegrafikoak, irrati eta TBko emisoreak, alarmak kontrolatzeko eta poliziari abisatzeko zentralak eta antzekoak), etxebizitza-eraikinetako beheko solairuetan edo eraikin bakarretan badaude.
¿ Farmazia establezimendu eta zerbitzuak eta sanitate-zentroak.
¿ Hileta-jarduerak: errelekurik gabeko hilerriak, ehorztetxeak eta errelekurik gabeko tanatorioak.
¿ Komisariak eta seguritate-zentroak.
Aipatutako establezimenduetan jarduten duten taberna, kafeteria, jatetxe, diskoteka, bingo, dantzaleku eta antzekoek jarduera-lizentzia lortu beharko dute, otsailaren 27ko 3/1998 Legeak, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorrak, 56. atalean ezarritakoari jarraituz.
¿ Instalazio osagarriak.
¿ Galdara-gelak.
¿ Aire egokituko instalazioak.
¿ Hotz-ganberetako instalazioak.
¿ Erregai likido eta gaseosoak gordetzeko deposituak, jardueraren titularrek bakarrik erabiltzeko, 10.000 l-raino gehienez.
¿ Transformazio-zentroak.
¿ Erradiodiagnostiko medikorako instalazioak, hau da, diagnostiko medikoak egiteko X izpien ekipo eta instalazioak, ezarri beharreko araudiari jarraituz.
¿ "Etxeko" abeltzaintza, hau da, gehienez lau behi-azienda buru duten instalazioak, edo horien baliokidea, II. eranskineko 1. atalean zehaztutako proportzioen arabera.
¿ Jardueraren helburua.
Garatu beharreko jardueraren deskripzioa, jarduera berria den edo lehendik zegoen jarduera baten handitzea, lekualdaketa, eraberritzea edo legeztatzea den zehaztuz.
¿ Kokapena.
Lurzoruaren hirigintza-kalifikazioa adierazi beharko da, alboko lokal edo instalazioen erabilera zehaztuz. Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera izanez gero, biztanledun eraikin hurbilenetara dagoen distantzia adierazi beharko da, bai eta kontsumo publikoko ur-hartuneetara, deposituetara, horniketa-sareetara, iturburuetara eta ur-korronteetara dagoena ere.
¿ Jarduera bera.
¿ Lokalaren deskripzioa: azalera osoa eta zatikako azalerak (produkzio-prozesuaren alde desberdinei dagozkienak, biltegiak, bulegoak, garbigelak eta aldagelak).
¿ Produkzio-prozesuaren eta tarteko prozesuen deskripzioa; lehengaien eta produktu bukatuen deskripzioa, horien ezaugarri fisiko-kimikoak, biltegira daitekeen gehinezko stocka eta biltegiratzeko baldintzak adieraziz, bai eta urteko kontsumoa eta produkzioa ere.
¿ Lanean zenbat pertsonak jardungo duten.
¿ Makineria eta instalazioak: jarduera burutzeko aurreikusten diren makina eta instalazioen zerrenda, horietako bakoitzaren potentzia elektrikoa eta/edo bero-potentzia zehaztuz (ZP-tan edo kW-tan). Berariazko araudiak bete behar dituzten instalazioetan (GT/BT instalazio elektrikoa, galdarak, aireztapen-sistemak ...), segurtasun industrialaren alorrean indarrean dauden arauek ezarritakoa betetzen dela justifikatu beharko da.
¿ Erregaiak: motak, biltegiratze-sistema, biltegira daitekeen gehinezko stocka eta aurreikusitako urteko kontsumoa. Produktu sukoiak eta errekorrak biltegiratzeari dagokionez, segurtasun industrialaren alorrean indarrean dauden arauek ezarritakoa betetzen dela justifikatu beharko da.
¿ Aireztapena.¿ Aurreikusten diren aireztapen-sistemak. Eragindako aireztapena izanez gero, aire-berriztapenaren kopurua zehaztu beharko da, eta Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Araudian ezarritakoa betetzen dela justifikatu, bai eta ondokoei ez diela kalterik egiten ere.
Garajeen kasuan, ekainaren 11ko 171/85 Dekretuak eta horrekin lotutako gainerako arauek ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatu beharko da.
¿ Instalazio higienikoak: garbigela eta aldageletarako aurreikusitako instalazioak, sexuen arabera banatuak, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Araudian ezarritakoari jarraituz.
¿ Ingurugiroan izan ditzakeen ondorioak.
¿ Zarata: instalazioaren soinu-iturrien deskripzioa eta barruko emisio-mailena. Aurreikusi diren isolamendu-sistemak zehaztuko dira, horien eraginkortasuna justifikatzen duten kalkuluak adieraziz: egoitzazko hiri-lurzoruan hurbilen dauden etxebizitzen barruan, leihoak eta ateak itxita, 8etatik eta 22etatik aurrera zarata ezin izango da 40 eta 30 dB(A) baino handiagoa izan, hurrenez hurren, Leq. 60 segunduko zarata-maila baliokidean, ezta 45 eta 35 dB(A) gehienezko balioetan. Era berean, ondoko industria-jardueretan ezingo dira 60 dB(A)-ak gainditu, udal arauek ezarritakoaren kalterik gabe.
¿ Bibrazioak: bibrazioen aurka jartzekoak diren gailuen deskripzioa eta horien eraginkortasunaren bermeak.
¿ Atmosferarako emisioak: emisio-iturrien eta egiten diren emisioen identifikazioa eta, beharrezkoa bada, arazketa-sistemen deskripzioa.
Ke, gas eta partikulen kanporaketa egokia justifikatu beharko da, albokoei kalterik ez egiteko moduan, Atmosferako Ingurugiroa Babesteko abenduaren 22ko 38/1972 Legea garatzen duen otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuan eta horrekin zerikusia duten gainerako arauetan ezarritakoari lotuz.
¿ Hondakin-urak: hondakin-urak isurtzeko lekuen identifikazioa, honakoak zehaztuz: nora isuriko diren, arazteko zein sistema aurreikusi den eta azken isurpenaren ezaugarriak; indarreko udal-ordenantzetan ezarritakoa betetzen dela justifikatu beharko da edo, horrelakorik ez badago, Jabari Publiko Hidrografikoari buruzko Araudian eta horrekin zerikusia duten arauetan ezarritakoa. Isurpen industrialik egonez gero, ur beltzetatik bereizita kanalizatzeko eta tratatzeko modua aurreikusi beharko da, azken isurpenak indarreko legeria bete dezan. Horretaz gain, isurpenak egiteko baimena beharko da.
¿ Hiri-hondakinak: zenbatekoa zehaztu, aurreikusi den biltegiratze-sistema eta azkenean nora eramango diren deskribatuz; indarreko udal-ordenantzetan ezarritakoa betetzen dela bermatu beharko da edo, horrelakorik ez badago, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean ezarritakoa.
¿ Bestelako hondakinak: zeintzuk diren eta nola kudeatuko diren adierazi, behin-behineko biltegiratze-sistema eta azkenean nora eramango diren zehaztuz, bai eta zein kudeaketa-enpresa baimendu aurreikusten den hondakinak eraman ditzan, hori guztia aipatutako 10/1998 Legearekin eta horrekin zerikusia duten gainerako arauekin bat etorriz, hondakinen jatorriaren arabera.
Industriako hondakinak sortzen badira, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren errejistroan inskribatu beharko da jarduera.
¿ Kontsumoko urak.
Jatorria zehaztuko da (udal horniketa-sarea, putzuak, iturburuak, e.a.) eta, horniketa udal saretik ez badator, uraren kalitate sanitarioa bermatzeko zein neurri aurreikusi den adieraziko da.
¿ Suteen aurkako babesa.
Berezko arrisku-mailaren kalkulua, eta eraikuntza-, produkzio- eta biltegiratze-materialek nola erreakzionatzen duten suaren eraginez. Aukeratu diren neurri zuzentzaileak zehaztuko dira, honakoak adieraziz: eraginkortasun-maila, proposatzen diren itzaltzeko mekanismoak justifikatzeko kalkuluak, eta horien kokapena eta seinaleztapena.
Guztizko su-karga kalkulatzeko, eraikuntza-elementuek dituzten material errekorrak, jarduera burutzeko erabiltzen diren lehengaiak eta/edo biltegiratutako produktuak guztira hartuko dira kontutan sute-sektore bakoitzeko. Kalkulua espresio analitiko honen arabera egingo da:
Qft = S (PiHi)/S
Qft = guztizko su-karga sute-sektore bakoitzeko
Pi = sute-sektore bakoitzeko, eraikuntza-elementuek dituzten material errekorren, jarduera burutzeko erabiltzen diren lehengaien eta/edo biltegiratutako produktuen pisua kilogramotan.
Hi = Pi-ren definizioan kontutan hartu den konposatu bakoitzaren bero-ahalmena Mcal/Kg-tan.
S = neurtzen ari den sute-sektorearen azalera metro karratutan.
Instalazioak suteei aurre hartzeko eta horietatik babesteko elementu egokiez hornituta daudela justifikatu beharko da; azalerako 300 m.2-ko edo frakzioko suitzailgailu bat jarriko da (bi gutxienez), eta irteeretarainoko ebakuazio-bideak argitzeko larrialdietarako argiak. Ezaugarri bereziak dituzten jarduerek (zura edo PVCa lantzen duten aroztegiak, material errekorren biltegiratzeak ...) suteen aurkako babes-neurri bereziak eduki beharko dituzte (suteetako ur-hartune ekipatuak, ihinztagailuak, detektagailuak ...), kasuan kasuko berariazko arriskuari egokituak. Ekipo horiek baldintza normalizatuetan zuzen instalatu eta funzionatzea oso zaila bada, teknikoki justifikatutako beste aukera batzuk onar daitezke, hirugarren batzuengan izan daitekeen eragina zainduz gero. Nolanahi ere, arlo horretan eskumenak dituzten beste erakunde batzuek komenigarritzat jo dezakete neurri osagarriak eskatzea.
Egoitzarako hiri-lurzoruan jarri beharreko jardueretan ekainaren 11ko 171/1985 Dekretuan eta horrekin bat datozen gainerako arauetan ezarritakoa justifikatu beharko da.
Era berean, NBE-CPI/96an (Eraikuntzaren Oinarrizko Norma-Suteen aurka Babesteko Baldintzak Eraikinetan-1996) dagokion arloan ezarritakoa betetzen dela justifikatu beharko da.
¿ Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak.
Aurreko idazatietan zehatutakoaren kalterik gabe, nekazaritza eta abeltzaintzako jardueren kasuan honako baldintza hauek betetzen direla berariaz justifikatu beharko da:
¿ Pruduktu fitosanitario, pestizida eta, oro har, produktu kimikoen biltegiratzea ustiategirako behar-beharrezkoena denera mugatuko da; horiek erabiltzeko garaian segurtasun arauak eta arau higieniko-sanitarioak bete beharko dira beti.
¿ Jarduerak sortzen dituen hondakin organikoak (likido eta solidoak) hobi estanko batean edo esparru itxi iragazkaitz batean bildu beharko dira, hondakin-motaren arabera,; biltegi horiek ez dute kanporako irteerarik izango, ezta ubide publikoetarako isurbide zuzenik ere. Simaurtegiko lixibiatuak hobi estanko batean jasoko dira.
¿ Hondakin horiek lurrak ongarritzeko edo ureztatzeko erabiliz gero, era egokian jalki beharko dira, alderdi hauek kontutan hartuz: azalera unitateko eta erabilpen bakoitzeko jasan daitekeen medeagarri edo zama organikoaren gehienezko kopurua, lurraren topografia eta klimatologia; edozein kasutan, erabilera hori abenduaren 22ko 390/1998 Dekretuan ezarritakoari lotuko zaio, zeinaren bidez nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko Arriskutan dauden Inguruak izendatzeko arauak finkatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea onartzen baita. Halaber, eta irizpide orokortzat hartuta, ureztaketarako 5 azienda unitate baliokideko (u.a.u.b.) lur Ha 1 dagoela justifikatu beharko da. Finken planoak aurkeztu beharko dira eta honako baliokidetzak ezarriko dira:
a.u.b. 1:
Zaldi-azienda buru 1 edo hazteko behi-azienda buru 1.
Gizentzeko 2 behi-azienda buru.
30 ardi- edo ahuntz-azienda buru.
Umetarako 3,5 txerrama
Gizentzeko 15 txerri
150 untxiama
250 oilo
Hondakinak kudeatzeko beste eraren bat aukeratzekotan, behar bezala justifikatu beharko da.
¿ Animalia hilak desagertaraztea, bai errausketa kontrolatuaren bidez (ezarri beharreko araudia betetzen duen labe edo instalazio bat erabiliz), bai hobi estanko batean karez ehortziz, bai organo eskudunak horretarako jarrritako zerbitzuek eramanda.
¿ Neurri higieniko-sanitarioak.
1.¿ Ustiategiko zolak iragazkaiztea.
2.¿ Aldian-aldiko desinfektazioak, intsektu-kentzeak eta arratoi-garbiketak.
3.¿ Instalazioak aldian-aldian errazago garbitzeko iturriko ura edukitzea.
4.¿ Intsektuak kanpora atera daitezen eragozteko sistema edo instalazioak, batez ere ondoan instalazioak edo etxebizitzak egonez gero.
¿ Planoak.
¿ Jardueraren kokaera-planoa; nekazaritza eta abeltzaintzako jardueren kasuan, lursail propioak, ondoko finkak eta bide publikoak zehaztuko dira. Biztanledun guneetara, ubideetara, horniketa-putzuetara, iturburuetara, horniketa-sareetara, etab.etara dauden distantziak adieraziko dira (1:5000 eskalako planoa edo antzekoa).
¿ Instalazioaren kokaera-planoa, ondoko etxebizitza eta pabeilioiak sartuz eta horien erabilerak zehaztuz (1:500 eskalako planoa edo antzekoa).
¿ Instalazioen oin-planoak, honakoak adieraziz: makinak eta berariazko instalazioen kokapena, keen kanporaketa, saneamendu-sarea, suteen aurkako babesa, larrialdietarako irteerak, e.a. Lehengaiak, produktu bukatuak eta hondakinak biltegiratzeko aldeak ere adierazi beharko dira (1:100 eskalako planoa edo antzekoa).
¿ Altxaera-planoak eta sekzioenak, 1:100 eskalan edo antzekoan.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 285/2005 DEKRETUA, urriaren 11koa, tatuajeak, mikropigmentazioa, gorputz zulatzea ("piercing") eta antzeko beste teknika batzuk gauzatzen dituzten establezimenduek bete beharreko baldintza tekniko eta arau higieniko-sanitarioei dagokiena.
- Garatzen du: 3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.
- Ikus: 265/2003 DEKRETUA, urriaren 28koa, erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko jarduera arautzekoa.
- Indargabetutakoa: 7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa 7/2012.
- Ikus: EBAZPENA, 2010eko apirilaren 27koa, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, zenbait lege aldatzeko Lege-Aurreproiektua jendaurrean jartzen duena, beroiek barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abendu