Hezkuntza Saila

Lehuntze

Lapurdiko iparraldeko udalerria, Aturri ibaiaren ezkerraldean, Hiriburuko kantonamenduan. Mugak: iparraldean Aturri ibaiaz gaindi, Gaskoina; ekialdean Urketa; mendebalean Mugerre, eta hegoaldean Baiona. Garaiera, 60 m. 9,47 km2. 1999ko datuen arabera, 1.936 biztanle (lehunztarrak). Lahonce du izen ofiziala. Euskara, mendebaleko behe-nafarrera; euskaldunak, % 60. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (fruitu arbolak, barazkiak, artoa, bazkarako landareak) eta abeltzaintza (behi eta ardi azienda) dira. Hala eta guztiz ere behargin ugari Mugerreko eta Baionako industrietara joaten da lanera. Aipagarria da bertako abade etxea (XII. mendean eraikia).  v  Aturri ibaian dagoen uhartea (43 ha).