Hezkuntza Saila

legezkotasun

iz. Legezkoa denaren nolakotasuna.  v  Estatu batean indarrean dauden legeen araberako egoera. Legezkotasunak hiritarren eskubideak bermatzen ditu; aginpide publikoak eta funtzionarioek indarrean dauden legeek araututakoa bete behar dute. Legezkotasunaren hatsapena nullun crimen, nulla poena sine lege esamoldearen bidez adierazten da, alegia, “ez dago lege hausterik, ez zigorrik legeak aurrez ikusi ez duenik”. Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalean jasoa dago eta konstituzio gehienek onartzen dute.