iz. Teknol. Hauts baten partikulak beren pisuaren arabera elkarrengandik bereizteko sistema. Lebigazioan hiru prozesu gauzatzen dira: hautsa garbitzea; partikulak pisuaren arabera bereiztea; eta zatiak jalkitzea. Lebigazioaren bidez lortzen diren partikulak hautsa bahetuz lortutakoak baino txikiagoak dira. Koloregaiak, buztin prestatuak, etab. lortzeko erabiltzen da, batez ere, lebigazioa.