Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea
Errenteriako (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1992an sortu zen euskararen normalizazioan laguntzeko helburuaz. 92ko abenduan egin zen batzar batean herriko euskaldunak bilduko zituen gune bat osatzea erabaki zen; helburu nagusia Errenterian euskaraz bizi ahal izatea zen. Lau haizetara aldizkaria argitaratzen du elkarteak. Oarsoaldeko euskara batzordearekin batera Kilkir haurrentzako aldizkaria eta Muxutruk gaztetxoentzako aldizkaria ere kaleratzen ditu. Elkarteko bertsolaritza sailak kudeatzen du, bestalde, Xenpelar bertso eskola eta izen bereko kultura astea. Eskolatik Kalera aisialdi proiektua martxan du elkarteak, eta Errenteriako euskalgintzaren gunean ere parte hartzen du. 130 bazkide inguru ditu elkarteak.
- latz belar
- latzikara
- latzune
- lau 1
- lau 2
- Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea
- Lau Haizetara
- lauankako
- Lauaxeta
- lauburu
- Laud, William