XV. mendeko euskal olerki sail bateko pertsonaia. Olerki horiek Esteban Garibaik jaso zituen lehen aldiz. Andre Milia Lastur erdiminez hila zen; eta haren senarrak, Pero Garzia de Orok, Marina Arrazolarekin ezkontzeko asmoak agerian utzi zituen, alargundu egunean berean, emaztea hil aurretik ere harekin baitzuen tratua. Debatik Arrasatera joan eta Miliaren ahizpak olerki haiek kantatu omen zituen Miliaren gaubelan.