Hezkuntza Saila

Larzabal Goñi, Imanol

(«Imanol» izenez ezaguna). Gipuzkoar kantagilea eta kantaria (Donostia, 1947 – Orihuela, 2004). Hamazazpi urte zituela Argia taldean sartu zen. 1969-1971. urte bitartean jaialdi askotan kantatu zuen. 1971. urtean Ipar Euskal Herrira alde egin zuen eta geroago Parisa jo zuen. Parisen Paco Ibáñez, Teodorakis, Alan Stivel eta Moustakirekin Parisko Palais des Sports-en kantatu zuen. 1976. urtean Donostiara itzuli zen. 1979. urtean Sentimentuen Auspoz diskoa egin ondoren, «Klabelin Komik» taldea sortu zuen. 1982. urtean talde hori utzi zuen. Disko ugari argitaratu ditu: Orain borrokarena (1972), Herriak ez du barkatuko (1976), Lau Haizetara (1977), Jo Ezan (1980), Iratze Okre Geldiak (1982), Erromantzeak (1984) eta Mea kulparik ez (1986), besteak beste. Azken urteetan, Joan etorrian (1988), Muga beroetan (1989), Amodioaren berri (1990), Oroituz (1991), Hori bera da denen ixtoria (1996), Paco Ibáñezekin batera argitara emandako Oroitzen (1999) eta Ausencia (2000) diskoak kaleratu zituen. 2000. urteko urrian Euskal Herriko giro politikoan jasaten zuen askatasun falta salatu, eta bertatik alde egiteko asmoa zuela adierazi zuen.