Hezkuntza Saila

Larrun

Bera (Nafarroa), Sara eta Azkaineko (Lapurdi) udalerrien eremuan dagoen mendia (898 m). Euskal Pirinioetako mendebaleko lehen gailur handia da. Bidasoa eta Urdazuri ibaien banalerroa eratzen du. Saint Ignace gainetik funikular bat igotzen da. Mendian hainbat trikuharri daude.