Hezkuntza Saila

larru

iz. Abere nagusien gorputza biltzen duen azala. || Delako azala, gorputzetik berezia eta ondua. || Larrua apaindu, larrua ondu. Larrua (bigarren adieran) egin, landu. || Larrua jo. Larrua ondu. ◊ Lgart. Sexu harremana gauzatu. || Larrutik pagatu. Herr. Neurritik gora edo neke handiak igaroaz zerbait ordaindu.  v  Animalia baten larruazala, gai kimiko batez ondua. Ontzaileak (larrua ontzen duen gai kimikoak) larruaren proteina-zuntzen (kolagenoa) hondamena galarazten du, bakterioen eragina eragozten baitu.  v  Larrua ondu. Larruazalaren proteina bigun hondakorrak, gai kimikoez landuz, ehun iraunkor malgu bihurtu. Larrua ontzeko bi era nagusi daude: landareen bidezkoa (ontzaile gisa zenbait zuhaitzen azaletik ateratako azido tanikoa erabiltzen duena), eta mineralen bidezkoa (ontzaile gisa aluminiozko gatza, kromoa, zirkonioa edo arrain–olioa erabiltzen duena). Behar bezala ondutako larruak ehun urtetik gora iraun dezake.