Kataluniar pianista (Bartzelona, 1923). Frank Marshall-ekin ikasi zuen Bartzelonan, eta bost urte zituenean eman zuen lehen kontzertua. 1953. urtean egin zuen aurkezpena Londresen eta 1955. urtean Ipar Amerikan, Los Angelesen. 1956. urtean bikote bat osatu zuen Gaspar Cassadó biolontxelo-jotzailearekin eta 1959. urtean Bartzelonako Marshall Akademiako zuzendari izendatu zuten. Mundu osoan aipamen eta sari ugari jaso ditu. 1994. urtean Asturiasko Printzea saria eman zioten.