Gipuzkoako idazlea (XVIII. m.). 1757an, Cristau Dotrinaren esplicacioa aur-entzat ta andientzat… Explicación de la doctrina cristiana para niños y adultos izeneko liburua argitaratu zuen, Madrilen. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago; euskarazko zatia, gipuzkeraz. Vinsonek dioenez, Donostia ingurukoa omen zen Lariz.