Hezkuntza Saila

larido

izond. Zool. Karadriformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. Itsasoko hegaztiak dira. 20-70 cm luze izan daitezke. Mokoa sendoa eta kakotu samarra dute, isatsa berriz espatula itxurakoa edo bi puntakoa eta oinak igerirako egokituak. Antxetak eta kaioak dira familia horretako hegaztirik ezagunenak.