Hezkuntza Saila

lantza

iz. Buruan burdina zorrotz bat duen haga batez osaturiko iskilua.  v  Lantza zalduneriako gudariek erabili izan dute gehienbat historian zehar. Zurezko kirten luze bat izaten da, metalezko mutur zorrotza duena. Asiriarrek, egiptoarrek, greziarrek eta erromatarrek, Erdi Aroko gudariek eta geroago errusiarrek (XVIII. mendean) eta XIX. mendean, Europako gudaroste handienek erabili zituzten lantzak. 1939. urtean, poloniar soldadu zaldunek lantzaz eraso zieten alemaniarrei, arrakastarik gabe, Bigarren Mundu Gerraren hasieran.