iz. Erl. Japongo Zen budismoan, bonzoek bete behar izaten duten gogoeta aldia, bereziki Rinzai sektak erabiltzen duena. Koana gainditzeko adimenaren alde analitikoa eta berekoikeria alde batera utzi behar dira eta adimena intuizio maila egoki bat iristeko prestatu behar da. Koanean Zenaren maisuen bizitzako pasarteak ematen dira aditzera.