iz. Anat. Izterraren aurrealdeko giharra. Lau parte ditu: femurreko gihar zuzena (edo aurrealdeko gihar zuzena) eta barnealdeko, kanpoaldeko eta erdialdeko gihar zabalak. Lau parte horiek, irtenune desberdinetatik irteten badira ere, bat egiten dute behealdean eta, zurda bakar batez, belaunburuari eta tibiari lotzen zaizkio. Koadrizepsa uzkurtzen denean zangoa luzatzen da eta izterra eta pelbisa elkarretara biltzen dira.