Hezkuntza Saila

knidosporidio

iz. Biol. Knidospora azpi filumeko protozoo bizkarroia. Talde honek 1.100 protozoo mota hartzen ditu. Knidosporidioen esporek egitura berezia izaten dute; estalki gisako bat dute, eta barruan batetik laura harizpi, kusku banatan. Knidosporidioak bizkarroi bizi dira arrainen, dortoken, anfibio batzuen eta beste animalia batzuen ehunetan.