iz. Teknol. Hegazkinetan, bertikalaren eta hegazkinaren planoaren arteko angelua neurtzeko tresna. Hegazkinaren horizontaltasuna neurtzen du. Laino edo ilun dagoenean erabiltzen da, batez ere, eta oso baliagarria zaio gidariari. v Itsasontzian, urpean dauden branka eta popa parteen arteko aldea (edo gilak horizontalarekin eratzen duena) neurtzeko erabiltzen den tresna. v Malda batek, geruza edo haustura batek, horizontalarekin duen angelua neurtzeko tresna.