Errusiar zinemagilea (Volgograd, 1933 - 2003). Agur Matiorari (1981, Prosscanie), Larisa Sepitko bere emazteak hasi eta hura istripuz hil zelarik berak burutu behar izan zuena, eta Zatoz eta Ikus (1985, Idi i smotri), naziek herri batean eginiko sarraskiaren kronika, ditu lanik ezagunenak. SESBko Zinemagileen Elkarteko lehendakari izendatu zuten 1987an, eta ordu arte debekaturiko film guztiak eman zitezela lortu zuen.