iz. Kim. Gai konposatu trinkoa. Gai baten atomoa beste gai baten kristal egituraren barruan izaten da klatratoan; bi gaiek konposatu kimiko bakarra osatzen dute, eta hidrogeno loturen edo Van der Waals indarren bidez lotuak egon ohi dira. Kimika gaiak bakantzeko erabiltzen da batez ere; itsas ura eta gatza bakantzeko, petrolioa fintzeko eta abarretarako.