iz. Bot. Hostoaren eginkizunak betetzeko gaitasuna duen zurtoina edo adarra. Landare batzuetan hodi egitura izaten du (esparragoetan), beste batzuetan hosto mamitsu batena (indipikuan) eta beste zenbaitetan benetako hosto batena (erratz landarean). Azken horren kladodioei filokladodio edo kladofilo esaten zaie.