Inperio mongolaren antzinako hiriburua, Orhon Gol ibaiaren ertzean, Mongolian. Hondakin zaharrenak 750. urtekoak dira. 1220an Genghis Khanek han ezarri zuen hiriburua, eta Txinaren inbasiorako abiapuntutzat erabili zuen. Kublai Khanek Khanbalik-era eraman zuen hiriburua 1267an. 1388an txinatarrek suntsitu zuten. Zientzietako akademiako kideek egin zituzten Karakorum-en indusketak 1948an eta 1949an.