Hezkuntza Saila

kapera

iz. Egoitza edo etxe batean den eliza txiki aldare-bakarra. ◊ Eliza baten zati berezia, bigarren mailako aldarea duena. ◊ Aldare bakarreko elizatxoa, ermita.  v  Izena Frantziako erregeek Tourseko San Martinen kapa gordetzen zen otoizlekutik dator (beranduko latinez cappella: kapa txikia). Tradizioaren arabera, San Martinek (316-397) bere kapa eskale batekin partitu zuen eta jazki hori zen errege frankoek kontserbatzen zuten erlikia. Hedaduraz, kapera hitzaren bidez erlikiaren bat gordetzen zuten otoizlekuak izendatu ziren eta geroago eliza nagusia ez zena adierazteko erabili zen.