Hezkuntza Saila

TEKNIKARI ETA GOI-TEKNIKARI TITULUAK ESKURATZEKO PROBA LIBREAK.

 Sarrera

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen dekretuak xedatzen du teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko proben oinarrizko baldintzak eta proba horietan parte hartzeko betekizunak (2008/07/14ko AGINDUA) Proben Deialdia, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren Ebazpenak arautuko du. 

Teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo dira, baimenduta dituzten prestakuntza-zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan. Salbuespen modura, Lanbide Heziketako Zuzendariak ikastetxe bat baimendu ahal izango du proba libreak egiteko aurretik emanda duen heziketa-ziklo batean edo 1. mailako ikasleak dituen heziketa-zikloen batean.

2017rako deialdia 2016ko azaroaren 4an argitaratu zen EHAAn.

Azken eguneratzea: 2016/11/04