Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak
Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-ziklo batean sartzeko, baldintza hauek guztiak bete behar dira:
- Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua
- Oinarrizko lanbide-titulua.
- Batxilergoko-titulua.
- Unibertsitateko titulu bat.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
- Gainditu izana:
- Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu izana.
- Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituela frogatzea
- Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren mailagainditu izana
- Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa gainditu izana
- Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana
- Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana
Gainera, erdi-mailako heziketa-zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.
Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
- Batxiler
- Lanbide-Heziketako teknikaria edo Goi teknikaria.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB)
- Unibertsitateko titulu bat.
- Gainditua izatea
- Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana
- Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana
- UZI edo PREU gainditu izana
- Batxilergo experimentalaren bigarren kurtsoa gainditu izana
Goi-mailako heziketa-zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.
Lanbide Heziketan onartua izateko, BBBko tituludunak sarbide zuzena du
LANBIDE-HEZIKETAKO TITULUEN KATALOGOA
Heziketa-ziklo bakoitzeko irakaskuntzen deskribapen zehatza dagokion lanbide-arloa kontsultatuta lor daiteke.