Hezkuntza Saila

Ikasturte hasierako esleipena. 2022-2023

2022-2023

ADI! – OHAR GARRANTZITSUA (eguneratze-data: 2022-06-27)

Praktiketako funtzionarioei lanaldi osoko plazak baino ez zaizkie eskainiko. Eskabidea betetzean, oposizioa gainditu duten espezialitateko plazak aukeratu beharko dituzte, gutxienez 2/3ko irakaskuntza-kargarekin.

2022-2023 ikasturte-hasierako esleipenetan izangaiei lehentasunezko esleipen-eskubidea emango dien lanpostuaren ezaugarriak argitaratzea: 2022ko maiatzaren 23an, langile bakoitzaren Hezigune (leiho berri batean irekitzen da)ko atarian argitaratuko dira lehentasunezko esleipen-eskubidea ematen dioten lanpostu motaren ezaugarriak, ezarritako baldintzak betez gero. Pertsona bakoitzak Hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) atarian sartu beharko du bere gakoekin, eta https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) argitalpenean sartu.

Erreklamazioak: argitalpenean akatsen bat antzemanez gero, dagokion erreklamazioa jarri ahal izango du, Hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) plataforman horretarako prestatutako formularioaren bidez. Erreklamazioak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 23an irekiko da, 14: 00etan, eta egun bereko 20: 00etan amaituko da. Erreklamazioak errazte aldera, iazko behin betiko esleipenak argitaratzen dira, esleitutako plazen ezaugarriak kontsultatu ahal izateko.

Ohiko galderak – Lehentasunez esleitzeko eskubidea (leiho berri batean irekitzen da)

2021-2022 ikasturteko behin betiko esleipena (leiho berri batean irekitzen da) (argitaratze-data: 2022-05-23) (Artxibo hau ez da lehentasunez esleitzeko eskubidea duten pertsonen zerrenda)

Argibide oharra (leiho berri batean irekitzen da) (argitaratze-data: 2022-05-24)

Izangaiei lehentasunezko esleipen-eskubidea emango dien lanpostuaren ezaugarriak behin betiko argitaratzea: Jarraibideak (leiho berri batean irekitzen da)

Erreklamazioen erantzuna: Gida (leiho berri batean irekitzen da)

ADI! – OHAR GARRANTZITSUA (argitaratze-data: 2022-06-24)

AGINDUA, 2022ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan. Agindu horren arabera, hainbat berrikuntza sartu dira 2022-2023 ikasturterako hautagaien lanpostuak hautatzeko eta esleitzeko prozesuan:

  • Ez da gutxieneko puntuaziorik egongo 2022-2023 ikasturteko plazen esleipenean parte hartzeko, eta aurreko urteetan ez bezala, aurten ez da nahitaezko plazarik esleituko.
  • Plazak hautatzerakoan, hautagaiek eskaintza pertsonalizatua izango dute Hezigunean, eta bertan agertuko dira zein plaza eskuratu ditzaketen.
  • Plazak aukeratzerakoan, hautagaiek honako plazak hauen artean aukeratu ahal izango dute: hiru lurralde historikoetakoak eta lanaldi erdikoa edo gorakoa den edozein lanaldikoak.
  • Lanpostuak aukeratzeko orduan, izangaiek lehentasun-ordenaren arabera ordenatu beharko dituzte borondatez aukeratu dituzten lanpostuak. (Ikus tutoretza-bideoa, plazak aukeratzeari buruzkoa: Aplikazio informatikoaren eskuliburua (leiho berri batean irekitzen da)).
  • 2022ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez, indarrik gabe geratzen da 2020ko ekainaren 1eko Aginduan araututako bitarteko langileak egonkortzeko prozesua. Beraz, 2021-2022 ikasturtea amaitzean, bertan behera geratuko da egonkortzeko eskubidea, eta 2022ko abuztuaren 31n amaituko dira 2021-2022 ikasturtean egonkortutako bitarteko langileen kontratu guztiak. Horren ordez, eta klaustroei egonkortasun handiagoa emateko helburuarekin, 2022ko ekainaren 16ko Aginduaren V. kapituluan araututako lehentasunezko esleipen-eskubidea (leiho berri batean irekitzen da) (borondatezkoa) eratu da. Gogorarazten da lehentasunez esleitzeko eskubideak EZ DUELA EMATEN lanpostu bat 2022-2023 ikasturtean esleitzea.
  • Ikasturte hasierako plazen eskaera ekainaren 27tik 29ra bitartean bakarrik egin ahal izango da. Aurten ez da egongo ikasturte-hasierako plazen bigarren esleipenik.
  • Ikasturte-hasierako esleipen-prozesuan esleitu ezin izan diren plazak eta beharrizan berrien ondorioz sortu direnak Ordezkagunearen bidez beteko dira ikasturtea hasi baino lehen, egutegian (leiho berri batean irekitzen da)ezarritakoaren arabera.

Araudia

  • Agindua, 2022ko ekainaren 16koa (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan. (EHAA, 2022-06-24)

Aplikazio informatikoaren eskuliburua

Ordezkapenetarako izangaien zerrenda

Prozedura

Prozeduraren hasieraren jakinarazpena

  • Behin-behineko zerrenda (leiho berri batean irekitzen da) (argitaratze-data: 2022-10-03)
  • Alegazioak:
    • Epea: hamar egun baliodun, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako agiri eta justifikazioak alegatu eta aurkezteko.

* Alegazioak aurkezteko gehienezko epearen data: 2022ko urriaren 18ra arte, egun hori barne

  • Alegazioak aurkezteko, sinatutako idazki baten bidez aurkeztuko dira, eta idazki hori hurrengo posta elektronikora erantsiko da:

Ebazpena