Hezkuntza Saila

2019ko EPE. Hezkuntza Ikuskaritza. Gehien egiten diren galderak

  • Nork har dezake parte sartzeko prozeduran?

Deialdiaren 2.1 oinarrian adierazten diren betekizunak betetzen dituzten izangaiek

  • Zeintzuk diren parte-hartzeko txandak?
    • Irekia
    • Desgaitasuna dutenentzat gordetakoa
  • Nork har dezake parte desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan?

Honako baldintzaren bat betetzen dutenek:

- Gutxienez % 33ko desgaitasuna

- Ikuskaritzakoa ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioa aitortuta

  • Zein datan eduki behar da aurreko galderan adierazitako baldintzaren bat?

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

  • Desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda: Noiz aurkeztu behar dut Medikuaren irizpen teknikoa edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ebazpena?

Hautatua izan eta gero; salbu, probak egiteko egokitzapenak eskatzen badituzu, eskaerak aurkezteko epe berberean aurkeztu beharko duzu eta eguneratua izan behar da.

  • Zer egin behar dut eskaera betetzeko?

1º.-Interneteko helbide honetan sartu behar zara: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «2019ko EPE. Hezkuntza Ikuskaritza» - «Onartzeko eskabidea» p>

2º.- Eskaera bete

3º.- “Datuak grabatu” botoia sakatu

  • Zein da epea eskaera betetzeko

2019ko azaroaren 27tik abenduaren 16ra arte, biak barne

  • Eskaerak betetzeko epean agiriak aurkeztu behar ditut?

Bakar-bakarrik honako kasu hauetan:

a) Desgaitasuna baduzu eta egokitzapenak eskatzen badituzu probak egiteko denborari eta baliabide materialei dagokienez: daukaten desgaitasun-maila zehazteko Irizpen Tekniko Medikoa (egiaztatu beharko dira aitortutako minusbaliotasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak) edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ebazpena (ezintasun iraunkor osoa aitortzen duena irakaskuntzakoa ez den beste lanbide baterako).

b) hezkuntzako 2. hizkuntza eskakizunaren egiaztagiria, 3.3.b) oinarrian agertzen diren egiaztagiriak izan ezik.

  • Non aurkeztu behar dut dokumentazioa?

a) - Araba: Zuzenean, Ramiro de Maeztu kalea, 10 behea - Vitoria-Gasteiz –

    - Bizkaia: Zuzenean, Kale Nagusia 85 – Bilbao.

    - Gipuzkoa: Zuzenean, Andia kalea 13 – Donostia.

b) Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusitako gainontzeko lekuetan (urriaren 1ekoa 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Dokumentazioa posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkezten baduzu, kartazal ireki batean egingo duzu, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik.

  • Nola aurkeztu behar dut aipatutako agiriak

«Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera aurkeztu beharko dira; eskaera betetzean lortu ahal izango da.

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren probintzia eta udalerria aukeratzeko arazoak ditut. Zer egin behar dut?

Posta-kodea adierazi eta balidatu (posta-kodearen eskuinean dagoen botoi berdean klik eginez). Aplikazioak probintzia eta udalerria automatikoki beteko ditu.

  • Aukeratze-prozesuan parte hartzeko eskaera bete ondoren, nola identifikatzen da prozesu osoan zehar nire eskaera?

Eskaera bete ondoren sortzen diren hiru agirien goiko aldearen eskuinaldean agertzen den eskaera-zenbakiarekin (“Interesatuarentzako alea”, “Administraziorako alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako alea”).

  • Eskaera bete arren agiriak inprimatu ez baditut eta itxi badut, geroago lortu al ditzaket?

Bai; www.irakasle.eus orrian (erabiltzailearekin eta pasa-hitzarekin) sartu, eta ondorengo urratsak jarraitu:

1- Administrazio-Izapideak - 2019 ko EPE. Hezkuntza ikuskaritza

2- Norberari egokitutako kontsultak

3- Eskabide zbk.: Sakatu izangaiaren eskaera-zenbakian

4- Gordekin

  • Eskaera bat bete eta bukatu dudan edo ez, ziur ez badakit, zer egin behar dut dagoeneko eginda dagoela ziurtatzeko?

www.irakasle.eus orrian (erabiltzaile eta pasa-hitzarekin) sartu eta aurreko galderari emandako erantzunan adierazten diren urratsak jarraitu.

Eskaeraren agiria lortzerik badago, horrek eskaera beteta eta bukatuta dagoela esan nahi du.

  • Eskaera bat bete eta ordaintzen badut txanda batean, alda dezaket beste txanda batera?

Bai, baldin eta aldaketa eskaerak betetzeko epean eskatzen baduzu. Horretarako idatzi bat aurkeztu beharko da Zuzenean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduta. Ez duzu eskaera berri bat bete behar, ezta ordaindu behar ere ez.

  • Eskaera bat bete badut eta gaizki egin dudala konturatzen banaiz, eskaeraren datuak alda al ditzaket?

Eskaera ordaindu ez baduzu, bigarren eskaera bat, datu zuzenekin, egin beharko duzu eta bigarren eskaera hori ordaindu beharko duzu (Erakunde laguntzailearentzako alea erabiliz edo eskaera on-line ordainduz, bigarren eskaeraren identifikazio-zenbakiarekin).

Eskaera dagoeneko ordaindu baduzu, idazki bat aurkeztu beharko duzu (eskabideak betetzeko epe berean), Zuzenean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduta; eta idazki horretan zure eskaeran egin nahi duzun aldaketa adierazi beharko duzu

  • Parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, akatsez, ¿zein eskaera hartuko da kontuan?

Ordaintzen duzun eskaera.

  • Parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, akatsez, zein da ordaindu behar dudan eskaera?

Zure iritziz datuak zuzen dituen eskaera. Horretarako, eskaera hori identifikatzen duen zenbakiari erreparatu beharko diozu eta identifikazio-zenbaki horrekin ordaindu beharko duzu eskaera (erakunde laguntzailearentzako alea erabili edo eskaera on-line ordaindu, identifikatzen duen zenbakiarekin).

  • Nola ordaindu behar dut tasa?

Deialdiaren 3.2 oinarriko pausuak jarraituz. Eta ondorengoa kontuan hartu behar da:

a) Sukurtsalean ordaintzearen kasuan, eskaera bete ondoren eta itxi baino lehen, imprimatu agiriak. Barra-kodea duten agiriak lortuko dituzu, beraz, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz atzemanez.

Eskaera bete ondoren, itxi baduzu agiriak imprimatu gabe, bi aukerak daude: on-line ordainketa egin edo eskaera berri bat egin eta itxi baino lehen agiria imprimatu, non barra-kodea agertuko den.

b) On-line ordainketaren kasuan, eskabidea bete eta segituan egin dezakezu, edo gerorako edo beste egun baterako utzi; azken kasu honetan egin beharko duzu http://www.irakasle.eus –en (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”):

1.- Administrazio-Izapideak - 2019ko EPE. Hezkuntza Ikuskaritza

2.- Norberari egokitutako kontsultak

3.- Ordaindu

  • Prozesuan parte hartzeko tasa ordaindu izanaren agiririk entregatu behar al dut?

Ez.

  • Zein da zenbatekoa prozeduran parte hartzeko tasa eta zein epean ordaindu behar dut?

- Zenbatekoa: 22,91 euro.

- Epea: eskaerak betetzeko epearen barruan.

  • Eskaera bete ondoren, non kontsultatu dezaket hautaketa-prozeduran zehar argitaratuko den informazioa (proben datak, epaimahaiaren egoitza, merezimenduen zerrendak, kalifikazioen zerrendak, etabar.)?

Kontsultatu ahal izango duzu informazio orokorra (deialdia, epaimahaiaren egoitza, etabar.) hurrengo Interneteko helbideetan: www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/.

Kontsultatu ahal izango duzu zure espedientearen inguruko informazioa (onartutako/baztertutako zerrenda, epaimahaiaren berriak eta deiak, merezimenduen baremazioa, kalifikazioak, etabar.), bakarrik, hurrengo Interneteko helbidean: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

  • Zein erabiltzailea eta pasahitza erabili behar ditut irakaslegunean sartzeko, www.irakasle.eus helbidearen bidez?

Erabiltzailea zure NANa izango da. 

Pasahitza zuk jada duzuna izango da, bestelako prozeduretan parte-hartzeagatik. Pasahitzik inoiz eduki ez baduzu, eskaera betetzean sistemak sortuko dizu; pasahitz hori SMS baten bidez jasoko duzu, adierazitako telefono mugikorrean.

  • Parte hartzeko eskaera betetzen badut, zein kasutan bidaltzen da SMS bat mugikorrera, http://www.irakasle.eus/-era sartzeko pasahitz batekin? 

http://www.irakasle.eus/ -era sartzeko pasa-hitza inoiz izan ez baduzu bakar-bakarrik SMS bat bidaliko da.

  • Mugikorrean jasoko dudan pasahitza aldatu behar dut? 

Bai. Jasoko duzun pasahitza iraungituta egongo da sartzen duzunean (segurtasuna dela-eta). Sistemak adieraziko dizu beste bat aukeratzeko.

  • SMS pasa-hitzarekin jaso ez badut, jadanik badaukadalako baina ez dut gogoratzen, zer egin behar dut? 

http://www.irakasle.eus/-en sartu, “Pasahitza eskuratzea (edo berreskuratzea)“ atalean. Horrela ere pasahitza lortzerik ez baduzu, CAUrekin (Ikastetxetako Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora deitu: 945207256 (telefono horretan arazo konkretu honi besterik ez zaio erantzunik emango).

  • Noiz aurkeztu behar ditut merezimenduak?

Oposizio-faseko emaitzak argitara eman eta hamar laneguneko epean.

  • Zein merezimenduak aurkeztu behar ditut? 

Deialdiaren I. eranskinean aurreikusitakoak, honako kasu hauetan bakarrik:

- Merezimenduak ofizioz zenbatzen ez direnean.

- Merezimenduak ofizioz zenbatetsi arren, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenean.

  • Zerk esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla? 

Ez dudala merezimendu horien dokumentaziorik aurkeztu behar.

  • Non kontsultatu ditzaket ofizioz zenbatesten diren merezimenduak (baldin eta EAEko Langileen Erregistroan jasota badaude)? 

Deialdiaren I. Eranskinean, ofizioz zenbatesten diren merezimenduen ataletan edo azpiataletan espresuki adierazten da.

  • Non kontsultatu ditzaket nik dauzkadan merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden? 

Helbide honetan: http://www.irakasle.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu) – «Espediente pertsonala»:

– Zerbitzu-orria

– Tituluak

– Zuzendaritza-karguak

  • Merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar baditut, nola egin behar dut? 

Dokumentazioa aurkezteko aurretiazko hitzordua eskatzean eskuratu dezakezu frogagiriarekin batera aurkeztu. Frogagiri horretan, alegatzen dituzun merezimenduak eta horiek barematzeko aurkezten dituzun agiriak zerrendatu behar dituzu.

  • Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloa ofizioz zenbatzen da, edo horren egiaztagiria aurkeztu behar dut? 

Ez da ofizioz zenbatzen. Ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu; bertan berariaz adieraziko da ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula.

  • Zein hizkuntzatan aurkeztu behar dut dokumentazioa? 

Gaztelaniaz edo euskaraz izan daiteke. Dokumentazioa gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean badago, bi hizkuntzetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko duzu. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

  • Zein datetan garatuko dira oposizio-aldiko probaren azterketak? 

2020 urteko martxoko hilabetean hasiko direla aurreikusten da.

  • Nork egin ahal izango ditu oposizio-faseko probak?           

Prozesuan onartuak agertzen direnak

  • Baztertuta banago, oposizio-faseko probak egin ditzaket? 

Bai, baldin eta oposizio-gaseko probetara deitua zarenean bertan egiaztatzen baduzu gora jotzeko errekurtsoa jarri duzula baina oraindik ebatzi gabe dagoela. Egin ditzakezun jarduerak ondoriorik gabe geratuko dira baldin eta zure errekurtsoa ezesten bada.

  • Zein hizkuntzatan egin dezaket oposizio-aldiko probak? 

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozein (gaztelania edo euskara).

  • Zein gai-zerrendak erabili behar ditut proba prestatzeko? 

Deialdiaren II. eranskinean adierazten direnak.

  • Zeintzuk izango dira proba baloratzeko irizpideak? 

Deialdiaren III. eranskinean adierazten direnak.

  • Hautatuko ordezkoen zerrendan banago, sar naiteke Hezkuntza ikuskaritzako lanpostuen ordezkapenetarako izangaien berariazko zerrenda batean? 

Bai, berariazko deialdi bat irekiko da horretarako.