Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Aurreko baso inbentarioak

IFN1 (1971-1972)

Estatuko lehenengo Baso Inbentarioa 1964an egin zen eta basoen neurketak 1966 eta 1975 artean egin ziren. Euskadin 4.830 partzela neurtu ziren, 1971 (Gipuzkoa) eta 1972 (Araba eta Bizkaia) artean, geruzaz banaketaren arabera eta relaskopioarekin egindako neurketaz oinarrituta. Udal eta eskualdeko emaitzak ez ziren argitaratu.

Inventario Forestal 1972
IFN1 Araba (1972)

IFN1 Bizkaia (1972)

IFN1 Gipuzkoa (1971) 

Informazio gehiago

IF86 (1986)

1986an Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundien Euskadiko berezko Baso Inbentario bat argitaratu zuten, IFN2 egiteko erabiliko zen metodologia jarraituz. 3.170 partzela neurtu ziren. Lehenengo aldiz, erradio aldagaia zuten partzelak agertu ziren, 25 metroraino, eta UTM sarearen puntu kilometrikoetan kokatzen ziren (sistema ED50). Nahiz eta antzekoak izan, partzela hauen zentroaren kokapena ez da zehazki egokitzen hurrengo IFNkoari, geoerreferentzia teknika desberdinak erabili zirelako.

Inventario Forestal 1986
Baso espezieen banaketa masa egoeraren arabera

Baso espezieen banaketa jabetzaren arabera

Izakinen banaketa espezie eta mota diametrikoen arabera

Azaleraren banaketa bere erabilieraren arabera

IFN2 (1986-1996)

Estatuko Bigarren Baso Inbentariorako 1996an Euskadiko 3.909 partzela neurtu ziren. Partzela hauek egin diren hurrengo inbentarioetarako oinarria izan dira. Landare-teseletan (baso-soilketak edo baso-landaketak) aldaketa egon diren kasuetan kokapen zentroak bariazio txikiak jasan izan dezake.

Inventario Forestal 1996Indizeak eta definizioak

Datuak: Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | EAE

Mapak

Izakinak espezieka

Izakinak geruzaka

Azken aldaketako data: