¡Bienvenida y bienvenido a Zeuk Esan!
Marka ezazu 116111 zenbakia eta harremanetan jarriko zara zerbitzu anonimo eta doako honekin
Ezagutu ezazu 116111 zenbakia nola dabilen. Adibide bat duzu bideo honetan.
¡ Ongi etorri Zeuk Esan-era !
Euskadiko haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gunera sartu berri zara. Zeukesan-ek laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka.
Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da (ez duzu ezer ordaindu behar) eta guztiz anonimoa.
Bestetik, Zeukesan web-orrialdea duzu eskura, eta blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baldin badiguzu ere.
Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek?
Deitu edo idatzi dezakezu:
- Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
- Arazorik baduzu, edo buruan “bueltaka” dabilzkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
- Horrez gain, gugana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak…)
Nor dago web-orrialdearen eta Zeuk Esan atzean?
Psikologoak eta gizarte-hezitzaileak gara, haurren eta nerabeen esparruan espezializatuak.
Jakin ezazu lasaitasun osoz deitu edo idatzi diezagukezula, esku onetan egongo zara-eta. Badakigu zein garrantzitsuak diren zure intimitatea, zure ideiak eta zure zalantzak. Arreta osoz hartu eta entzungo zaitugu, eta laguntzen saiatuko gara. Lagundu nahi dizugu, besterik gabe!
Horregatik, laguntza behar baduzu: eskatu guri!