Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko martxoaren 4koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Honen bidez, emakida baimendu eta oinarriak onetsi dira, Basque Team Fundazioak bekak eman ditzan Euskal Autonomia Erkidegoan 2020an goi mailako kirola sustatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/03/04
  • Argitaratze-data: 2020/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuko 12. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoen goi mailako kirola sustatzeko bekak, sariak eta bestelako dirulaguntzak ematea aurreikusita dago, Euskal Sektore Publikoko Fundazioaren bitartez, Fundación Basque Team Fundazioaren bitartez edo Administrazio Orokorrak finantzatutako bestelako beka eta laguntzen bitartez.

Basque TeamFundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioa da, goi mailako euskal kirolaren garapena bultzatzeko eta sustatzeko interes orokorra duena, euskal ordezkaritza zabala ahalbidetzeko nazioarteko goi mailako kiroletan, baita euskal kirolariek aipaturiko lehiaketa horietan emaitza bikainak lor ditzaten ere.

Arestian adierazitakoaren ondorioz, Fundación Basque Team Fundazioak hainbat laguntza edo beka eman ditu duela zenbait urtetik hona, euskal kirolariak behar bezala prestatzeko eta parte hartzeko mundu mailako nazioarteko kirol-lehiaketa garrantzitsuenetan, eta, bereziki, programa olinpiko eta paralinpikoaren parte diren lehiaketetan.

Oinarri hauetan aurreikusitako bekak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen Planaren barruan sartzen dira, eta laguntza horietarako dagokion aurrekontu-kreditua dago.

Horren arabera honakoa,

Lehenengoa. Basque TeamFundazioaren bekak ematea baimentzea Euskal Autonomia Erkidegoan 2020an goi mailako kirola sustatzeko

Bigarrena. Basque TeamFundazioak goi mailako kirola sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan 2020. urtean bekak emateko agindu honen eranskinak dakartzan oinarriak onestea.

Hirugarrena. Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, hura argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hori ere.

Laugarrena. Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak agindu honek.

Oinarri hauen xedea da Basque TeamFundazioak bekak emateko araubidea arautzea, hain zuzen ere goi mailako kirola sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean.

  1. «2020ko Basque Team Bekak» izen orokorraren barruan, oinarri hauek dakartzaten goi mailako kiroleko beka edo laguntza motak sartzen dira.

  2. Oinarri hauetako erreferentzia guztiak «kirola»ren esparruan egiten dira. Horretarako, goi-mailako kiroltzat hartzen da Euskadirentzat interesgarria den kirol-jarduera, funtsezko faktorea baita Autonomia Erkidegoaren kirol-garapenean, oinarrizko kirola sustatzeko duen mailagatik eta goreneko mailako kirol-lehiaketa ofizialetan duen ordezkaritza-funtzioagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Kirola arautzen duen uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako terminoetan.

  3. Beka hauen ondorioetarako, honako definizio hauek ezarri dira:

    1. «Kirol lehiaketa» da Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako eta nazioarteko kirol federazioek antolaturiko ekitaldia.

    2. «Indarreko programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruko probak» dira hurrengo Joko Olinpikoetako edo Joko Paralinpikoetako programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruan sartutako probak.

    3. «Kirol modalitateak eta diziplinak» dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federazioak arautzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko I. eranskinean eta garapenerako hurrengo arau-xedapenak beren beregi bilduta daudenak.

    4. Juegos Olímpicos y Paralímpicos, Campeonatos del Mundo y Campeonatos de Europa. «Kirol emaitzak» dira nazioarteko lehiaketa ofizialetan 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) lorturiko posizioak, eta honako ekitaldi hauek konputatuko dira: Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak, Munduko Txapelketak eta Europako Txapelketak

    5. «Kategoria absolutua» da diziplina bakoitzeko goren mailako kirol lehiaketa egiten deneko adin-kategoria kirol modalitate jakin baten baitan.

    6. «Kategoria gorena» banaketa edo talde mailarik handiena da lehiaketa hainbat mailatan antolatuta dagoenean.

    7. «Kirol ahalmena» kirolari batek egungo munduko goren mailarekiko duen diferentziari deritzo (ondorio horietarako «erpina edo muturra» dena) hark egiten dueneko proban. Hortaz, kirolariak 2019an lorturiko kirol emaitzarik onenaren eta munduko elitearekiko duen distantziaren (lehen postua Joko Olinpikoetan, Munduko Txapelketetan edo Europako Txapelketetan) diferentziak zehaztuko du «kirol ahalmena».

    8. «Lehiaketaren balioa» ekitaldi batean kasuan kasuko ekitaldiaren arabera emandako puntuazioa da, Oinarri arautzaile hauen 10. artikuluari jarraituz.

    9. «Lorturiko postuaren balioa» kirolariak baloraturiko lehiaketaren azken sailkapenean posizioaren haztapena da, Oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

    10. «Banako probak» deritze pertsona bakar batek parte hartzen duen lehiaketako probei.

    11. Probak «proba kolektibotzat» hartuko dira pertsona batek baino gehiagok parte hartzen duenean lehian. Talde-probak izan daitezke: (i) multzoka egiten direnak, kirolarien parte hartzea aldiberekoa edo txandakakoa izanda; (ii) talde-probak, kirolarien artean kolaborazio eta oposizio egoerak sortzen direnean, mugikorra den elementu batekin elkarri eraginda beti.

Beka hauen onuradunak izan daitezke, eta ez dira besteren konturako kirolari profesionaltzat hartuko, indarrean dagoen kirol-legerian halakotzat onartutako liga profesionaletan (LFP eta ACB) parte hartzen dutenak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. Kirolariak. Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Euskal herritarra izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan xedaturikoarekin bat etorriz. Baldin eta euskal herritarrak badira administrazio-egoitzagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute beka eskatzen den urtean eta aurreko bi ekitaldi osoetan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, errolda-agiria aurkeztu beharko da, bertan administrazio-egoitza adieraziko duena.

    2. Indarreko federazio-lizentziaren jabea izatea, kirol modalitateko euskal federazioak emana hain zuzen.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, indarreko euskal federazio-lizentziaren fotokopia aurkeztu behar da.

      Kirol modalitateko euskal federazioak emandako indarreko federazio-lizentziaren jabea izateko eskakizuna ez da eskatuko, baldin eta indarreko programa olinpikoaren barruko probetan parte hartzen duten banakako modalitateko kirolariak badira eta profesionalentzako nazioarteko zirkuituetan parte hartzen badute.

    3. Kirolariak, egokitua bada edo desgaitasunen bat badu, egoera hori egiaztatu beharko du

      Horretarako, ziurtagiri ofizial bat aurkeztu beharko du, desgaitasun gradua eta mota egiaztatzen duena.

    4. Indarrean izatea, edo izapidetzen hasita, goimailako kirolariaren deklarazioa, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamena duela, betiere Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

      Fundación Basque Team Fundazioak berak egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela.

      Ez dute baldintza hori egiaztatu beharrik izango Basque Team Support beka baten onuradun izandako kirolariek, adin txikiko kirolariek eta Joko Paralinpikoetan parte hartzen duten kirolariek.

    5. 2020an goi-mailako kirolean entrenatzen eta jardunean jarraitzea. Halakotzat hartuko dira, era berean, lan-ezintasunaren egoeran edo kirolean jarduteko bajan daudenak, egoera hori behar bezala egiaztatuta badago (amatasuna, iraupen luzeko lesioak, etab.) eta, betiere, goi-mailako lehiaketetara itzultzekoak badira alta ematen zaienean edo sendatu ondoren.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua eta 2020rako kirol plangintza bilduko duena, Oinarri hauetako VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    6. Lurralde eremuko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak eteteko edo inhabilitazio zehapenarekin zigortuta ez egotea diziplina edo kirol arau-hauste larria edo oso larria egin izanaren ondorioz. Horretarako, zigortuta dagoela ulertuko da betearazi beharreko ebazpena dagoenean, ebazpen irmoa ez bada ere.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako V. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    7. Lurralde esparruko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak kautelaz etenda edo inhabilitatuta ez egotea, balizko arau-hauste larriekin edo oso larriekin lotutako diziplina-kiroleko prozedura bat izatearen ondorioz.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    8. Inputatuta edo prozesatuta ez egotea, ezta kondenatua egotea ere, edozein jurisdikziotan dauden prozeduren ondorioz. Nolanahi ere, gertaerek edo gorabeherek Kode Penalaren 286 bis 4 eta 362 quinquies artikuluetan aurreikusitako legez kanpokoekin zerikusia izan beharko dute. (ii) Kode Penalaren II. Liburuko VIII. Izenburuan aurreikusitako askatasun sexualaren kontrako delitu penalekin harremana duten prozesuetan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    9. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar du beka eskatu duenak.

    10. Oinarri hauetan aipaturiko kirol merezimenduak egiaztatzea, 10. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideekin bat etorriz.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, kasuan kasuko kirol federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Era berean, kirol-curriculuma ere aurkeztu beharko da horrekin batera, non nazioartean lorturiko kirol emaitzarik nabarmenenak azalduko diren.

    11. Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezintasunarekin zigortuta ez egotea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena ezarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz

    12. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuren batean sartuta ez egotea.

      Baldintza hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena egin beharko da, eta beka eskatu duenak sinatu beharko du, oinarri hauetako IV. eranskineko ereduaren arabera.

  2. Teknikariak. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Adin nagusikoa izatea.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, NAren fotokopia aurkeztu behar da, edo bizileku-txartela atzerritarra izanez gero.

    2. Euskal herritarra izatea, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutuan xedaturikoaren arabera. Baldin eta euskal herritarrak badira administrazio-egoitzagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute beka eskatzen den urtean eta aurreko bi ekitaldi osoetan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, errolda-agiria aurkeztu beharko da, bertan administrazio-egoitza adieraziko duena.

    3. Indarreko federazio-lizentziaren jabea izatea, kirol modalitateko euskal federazioak emana hain zuzen.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, indarreko euskal federazio-lizentziaren fotokopia aurkeztu behar da.

    4. Kirolaren arloko honako titulazioetako bat dutela egiaztatzea:

      1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatura edo Gradua.

      1. Indarreko legeriaren arabera aintzatetsitako edo batzorde olinpiko batek aintzatetsitako unibertsitate publikoetako edo pribatuetako kiroleko goi mailako errendimenduko unibertsitate masterra.

      1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan ezarritako goi mailako kirol teknikariaren titulua; edo maila goreneko kirol prestakuntza, ondorengo aitzatespena jasoko aukera duena urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan bertan eta horren ondoriozko arau-xedapenetan ezarritakoa oinarri hartuta.

      1. kasuan, eskaera egin deneko kirol modalitatearen edo diziplinaren berariazkoa izan behar du prestakuntzak.

        Honako eskakizun hau betetzetik salbuetsita daude, iii. kasuan, arestian aipaturiko titulazioak egiaztatzerik ez dutenak, hain zuzen estatu mailan eskaera egin aurreko hiru urtean goi mailako ikastaro ofizialik antolatu ez diren kirol modalitateak direlako Goi Mailako Kirol Teknikaria edo III. maila, betiere eskatzaileak kasu horietan Kirol Teknikariaren Titulua edo II. Maila duela egiaztatzen badu (edo kirol prestakuntza baliokidea, aurrerago aintzatetsia izateko aukera duena).

        Eskakizun hori egiaztatzeko, titulazioaren fotokopia aurkeztu behar da.

    5. Oinarri hauetako 4. artikuluko a) eta c) letretan ezarritako beka lortu duen goi mailako kirolari baten prestakuntzaren arduradun tekniko nagusia izatea eta kirolariak halakoxea dela aitortua izatea. Kirolari bakoitzak pertsona arduradun nagusi bat bakarrik aitortu ahal izango du. Baldin eta arduradun tekniko nagusia aldatzen bada, kirolariak jakinarazi behar dio aldaketa hori idatziz Basque TeamFundazioari, eta jakinarazpen horretatik hasita izango ditu ondorioak soilik.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako ereduaren arabera. V. ranskinea.

    6. Indarrean edo izapidetuta izatea, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamenarekin, goi mailako teknikariaren adierazpena, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuko 24. edo 25. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

      Basque Team Fundazioak berak zuzenean egiaztatuko du eskakizun hori betetzen dela.

    7. Jardueran jarraitzea 2020. urtean kirolaren arduradun tekniko nagusia izanik.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako ereduaren arabera. V. ranskinea.

    8. Lurralde eremuko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak eteteko zehapenarekin edo inhabilitazio zehapenarekin zigortuta ez egotea diziplina edo kirol arau-hauste larria edo oso larria egin izanaren ondorioz. Horretarako, zigortuta dagoela ulertuko da betearazi beharreko ebazpena dagoenean, ebazpen irmoa ez bada ere.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. ranskinea.

    9. Lurralde esparruko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak kautelaz etenda edo inhabilitatuta ez egotea, balizko arau-hauste larriekin edo oso larriekin lotutako diziplina-kiroleko prozedura bat izatearen ondorioz.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. ranskinea.

    10. Inputatua edo prozesatua ez izatea eta zigortuta ez egotea, Zigor Kodeko 286 bis 4. eta 362 quinquies artikuluetan ezarritako legez kontrako ekintzekin loturiko gertaerengatik edo egoerengatik edozein jurisdikziotan dauden prozedurei dagokienez; Zigor Kodeko II. Liburuko VIII. Tituluan ezarritako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu penalekin lotutako prozeduretan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. ranskinea.

    11. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar du beka eskatu duenak.

    12. Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezintasunarekin zigortuta ez egotea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena ezarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. ranskinea.

    1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuren batean sartuta ez egotea.

      Baldintza hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena egin beharko da, eta beka eskatu duenak sinatu beharko du, oinarri hauetako IV. eranskineko ereduaren arabera.

Honelakoak izan daitezke «Basque Team Bekak»:

  1. Basque Team Kirolariak bekak:

    Basque Team Kirolariak Lehentasunez entrenamendurako eta lehiaketarako beharrezkoa den dedikazioa bermatzeko kirolariei ematen zaizkien laguntzak dira. Kirol merezimendua egiaztatzen deneko probaren arabera, honelakoak izan daitezke Basque Team Kirolarien Bekak:

    Basque Team Programa Olinpikoaren Beka.

    Basque Team Programa Paralinpikoaren Beka.

  2. Basque Team Teknikariak bekak:

    Basque Team Kirolarien Beka edo Basque Team Atzeraeraginezko Beka baten onuraduna den kirolariaren prestakuntzaren arduradun nagusia denari emandako laguntzak dira.

  3. «Atzeraeraginezko» Basque Team Bekak:

    2019. urtean Basque Team Kirolari Olinpikoaren edo Paralinpikoaren bekaren onuradunak izan diren kirolarientzako eta teknikarientzako laguntzak dira betiere Oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako eta eskaturiko emaitza lortu ez badute edo parte hartu ez badute.

  4. «Support» Basque Team bekak:

    Basque Team Kirolarien Bekak lortu ez dituzten eta 2019ko denboraldian programa olinpikoaren barruko proben Munduko Txapelketetan eta Europako Txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira.

Hauexek izango dira Basque Team Fundazioak 2020. urtean entrenamenduan eta lehiaketan beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatze aldera emandako Basque Team 2020 Bekak:

  1. Basque Team Kirolariak bekak:

    Dirulaguntzak, honako eduki bereizi hauek izan ditzaketenak:

  1. Oinarrizko Beka:

    Basque Team Oinarrizko Beka bakoitzerako diru-ekarpena 11.000 eurokoa izango da.

  2. Helburuen araberako saria:

    2020. urtean zenbait kirol helburu betetzeagatik emandako diru-ekarpena da.

    Honelakoa izango da kirolari bakoitzarentzako sarien diru-ekarpenaren zenbatekoa, baina horien artean ez dira metagarriak; emaitzarik hoberena baloratuko da soilik:

    (Ikus .PDF)

    Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartzeagatiko saria bateragarria izango da adierazitako edozein lehiaketatan emaitzagatiko saria jasotzearekin.

  1. Basque Team Teknikariak beka:

    Oinarri hauetako 5. artikuluko 1. eta. 3. ataletan aurreikusitako laguntzen onuraduna den kirolari bakoitzeko, beka emango zaio teknikariari, hots, oinarrizko bekaren edo atzeraeraginezko bekaren % 25ari dagokion zenbatekoa eta kirolariari helburuen arabera emandako sarien % 25ari dagokion zenbatekoa.

    Teknikari berak bere kirolarietako hiru kirolariri dagokien diru-kopurua jaso dezake gehienez.

  2. «Atzeraeraginezko» Basque Team Beka:

    Atzeraeraginezko Basque Team Bekaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da kirolari bakoitzarentzat.

    Hala denean, 2020ko denboraldian oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako kirol emaitzen bat lortzeak ekarpen gehigarria ekarriko luke berekin, kirolariak dagoeneko aintzatetsita edo emanda duenaren zenbateko berdinekoa.

    Era berean, Basque Team beka atzeraeragina jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuengatiko sari-kopuruak jasotzeko, baldin eta 2020. urtean artikulu honetako 1.2 atalean adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.

    1. Support Basque Team Bekak:

      Support Basque Team Beka bakoitzaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da.

      Horrez gain, 2020ko Tokyoko Joko Olinpikoetan parte hartuz gero, kirolariari aitortutakoaren edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarri bat ordainduko litzateke.

      Era berean, Support Basque Team beka jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuen araberako sari-kopuruak jasotzeko, baldin eta 2020. urtean artikulu honetako 1.2 atalean adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.

    Interesatuek beren eskabideak bidali beharko dituzte eskabide-eredua beteta, oinarri hauetako II. eta III. eranskinekin bat etorriz, kirolariak edo teknikariak diren, hurrenez hurren. Eskabidearekin batera, 3. artikuluan aipaturiko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskatzaileak NANaren, edo bizileku-txartelaren fotokopia aurkeztu beharko du atzerritarren kasuan, eta, kirolari adingabea bada, bere aitak, amak edo tutoreak sinatutako baimena aurkeztu beharko du, oinarri hauen III. eranskineko ereduaren arabera.

    Interesatuek deialdi honetako izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte posta arrunta erabiliz (gutun egiaztatua, jaso izanaren agiriarekin), edo bestela Basque Team Fundazioaren egoitzan agertuta, baita Fundazioaren webguneko Bekak atalean sartuta. Baldin eta eskabidea izapidetzean eta dokumentazioa aurkeztean bide bat erabiltzen bada, egoitzan agertuta edo bitarteko elektronikoa erabiliz, ez dago zertan bide hori erabili prozeduraren ondorengo izapideetan; noiznahi aldatu ahal izango da.

    Eskabideak aurkezteak berekin dakar berariaz eta formalki onartzea oinarrietan agertzen diren baldintzak, edozein pertsonak oinarrien kontra aurkaratzeko izan dezakeen eskubideari kalterik egin gabe.

    1. Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, Oinarri hauek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

    2. Basque TeamFundazioak, eskabideak eta agiriak jaso ondoren, banako espedientea hasiko du eskatzaile bakoitzeko, eta oinarri hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz ebaluatuko da.

    3. Baldin eta eskabidea eta eskatzaileak aurkezturiko gainerako dokumentazioa aztertzen badira eta akatsak daudela edo dokumentazioa osatugabea dela ikusten bada, horren berri emango zaio eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea emango zaio zuzenketa egin dezan. Eskatzaileari emandako epea igaro bada eta eskaturiko zuzenketa edo aurkezpena egin ez bada, eskaerari uko egin diola ulertuko da.

    4. Oinarri hauetan jasotako Beken eskabideak artikulu honen 1. atalean ezarritako epetik harago aurkeztu ahal izango dira Tokyo 2020ko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartzeko sailkatu diren pertsonak, artikulu honen 1. atalean ezarritako epetik harago. Atal honetako bi kasuetako edozeinetan, Beka eskabidea pertsona interesatuak egin beharko du Tokyo 2020ko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu baino lehen.

    Basque TeamFundazioaren Patronatuari dagokio, aurretik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren baimena izanda, oinarri hauetan ezarritako bekak emateari buruzko ebazpena ematea.

    1. Basque TeamFundazioak, gehienez, 907.250 euro eman ahal izango ditu oinarri hauetan ezarritako beka guztietan. Honelaxe daude banatuta:

      5. artikuluko 1.1. atalean ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 561.000 euro.

      5. artikuluko 1.2. atalean ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 96.000 euro.

      5. artikuluko 2. atalean ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 30.250 euro.

      5. artikuluko 3. atalean ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 143.000 euro

      5. artikuluko 4. atalean ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 77.000 euro.

    2. Baldin eta artikulu honetako aurreko atalean aurreikusitako atal baterako edo gehiagoetarako ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa ematen ez bada, aurreikusitako gaineko laguntzen zuzkidura handitu ahal izango da, hain zuzen oinarri hauetan ezarritako betez onuradun bakoitzarentzako ekarpena bermatu behar izanez gero. Atal honetan adierazitakoa oinarri hartuta sortuko liratekeen soberako diru-kopuruak proportzioan banatuko lirateke oinarri hauetan ezarritakoa betez ekarpena oraindik osorik jaso ez duten pertsonen artean.

    3. Baldin eta, aurkezturiko eskabideekin eta eskatzaileek egiaztaturiko kirol merezimenduekin edo emaitzekin bat etorriz, oinarri hauetan ezarritako beketarako gehieneko guztizko zenbatekoa nahikoa ez bada, Basque TeamFundazioak horretarako baliatu dezakeen zuzkidura handitu ahal izango da, zenbateko horren gehikuntza onesteko sailburuak emandako aginduaren bidez, baita inguruabar horri dagozkion modalitateen gehieneko zenbatekoak ere. Baldin eta beketarako zuzkiduraren zenbatekoa handitu beharra badago, eta horretarako aurrekontu-kreditu nahikoa egon behar bada, halako moldez egingo da ezarpena non onuradun bakoitzak oinarri hauetan aurreikusitako diru-kopuruak jasoko dituela bermatuko baita.

    1. Basque TeamFundazioak bekak emateko kontuan hartuko dituen irizpideak oinarrietako artikulu honetan aurreikusitakoak izango dira.

    2. Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko, eskatzaileak kirol-merezimendu hauek bete beharko ditu:

      Basque Team Kirolariak beka:

      A taldea Indarrean dagoen programa olinpikoan sartutako probetako kirolariak (Tokyo 2020 eta Pekin 2022).

      1. 1 Banakako probetako kirolariak: gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol-potentzialaren balorazioan, egon daitezkeen 60 puntuetatik.

      1. 2 Proba kolektiboetako kirolariak.

        2.1. Taldeko kirolariak: gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol potentzialaren balorazioan, egon daitezkeen 60 puntuetatik.

        2.2. Taldeko kirolariak: 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Joko Olinpikoetako, Munduko Txapelketako, Europako Txapelketako edo Munduko Kirol Ligetako azken faseari dagokion zerrenda ofizialean sartu izana egiaztatu beharko dute. Une eta leku desberdinetan jokatzen diren Munduko Txapelketetan, Europako Txapelketetan edo Munduko Ligetan, kirolariak gutxienez% 75eko partaidetza egiaztatu beharko du.

        B taldea Indarrean dagoen Programa Paralinpikoan sartutako proben kategorietako kirolariak (Tokyo 2020 eta Pekin 2022).

        1. Banakako probetako kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2019an domina lortu izana Europako Txapelketan; (ii) 2019an lehen lau postuetako bat lortu izana Munduko Txapelketan.

        2. Proba kolektiboetako kirolariak.

        2.1. Klubeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2019an Europako Txapelketan domina lortu izana; (ii) 2019an Munduko Txapelketan lehen lau postuetako bat lortu izana.

        2.2. Taldeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2019an Europako Txapelketan lehen 4 sailkatuen artean emaitza bat lortu izana; (ii) 2019an Munduko Txapelketan lehen 5 sailkatuen artean emaitza bat lortu izana.

        C taldea 2020ko Tokyo Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu duten kirolariak.

        2020ko Tokioko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu izana egiaztatu beharko dute.

        Basque Team Teknikariak beka:

        2020an Basque Team Kirolariak beka edo Atzeraeragina beka jasotzeko eskubidea duen kirolariren bat prestatzearen arduradun nagusia dela egiaztatu beharko dute.

        Atzeraeraginezko Basque Team beka:

        2019an Basque Team Kirolariak bekaren onuradun izan beharko dute, eta, urte horretan, kirolariak ez du lortu 2020an Basque Team Kirolariak beka bat lortzeko artikulu honetan eskatzen den emaitza edo kirol-merezimendua.

        Basque Team Support beka:

        2019an Europako edo Munduko Txapelketetan parte hartu izana egiaztatu beharko dute, soil-soilik indarrean dagoen programa olinpikoan jasotako banakako edo taldeko probetan, nahiz eta kirolariak ez lortu artikulu honetan eskatutako emaitza edo merezimendua 2020an Basque Team Kirolariak beka bat eskuratu ahal izateko.

    3. Artikulu honen aurreko atalean aipatzen diren kasuetan adierazitako kirol-merezimenduak ebaluatzeko eta egiaztatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

      1. Baloratu egingo da kirolariek Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako nazioarteko kirol federazioek antolatzen dituzten modalitateen lehiaketetan parte hartzea. Beste erakunde edo entitate batzuek antolaturiko lehiaketetara ere zabaldu daitezke beka hauek, betiere Joko Olinpikoetan parte hartu ahal izateko sailkapenaren ondorioetarako konputatzen badira.

      2. Oinarri hauetan ezarritako laguntza guztiak emateko, oro har, soilik hartuko dira aintzat 2019. urteko urtarrilaren 1etik 2018. urteko abenduaren 31ra arte (biak barne) nazioarteko kirol lehiaketetan eta kategoria absolutuan eta gorengo kategorian lorturiko kirol emaitzak.

    1. Soilik konputatuko dira talde-probetan lorturiko emaitzak baldin eta indarreko programa olinpikoaren barruan badaude.

    2. Kirol paralinpikoan, indarreko programa paralinpikoaren barruko proben kategorietan lorturiko emaitzak konputatuko dira soilik.

    3. Banakako proba olinpikoen kasuan, kirol-emaitza aztertzen den urtean ez bada egin ez Joko Olinpikorik, ez Munduko Txapelketarik, ez Europako Txapelketarik, kontuan hartuko eta baloratuko da Banakako Munduko Rankingeko posizioa.

    4. Taldeko kiroletako proba olinpikoen kasuan, Munduko Ligetako emaitzak kontuan hartu eta baloratuko dira.

    5. Zirkuitu profesional bat duten banakako kiroletako proba olinpikoen kasuan, Munduko Banakako Rankingeko posizioa kontuan hartu eta baloratuko da; hala ere, kasu horietan ez dira kontuan hartuko Europako Txapelketetan eta Munduko Txapelketetan lortutako emaitzak, salbu eta azken kasu horretan, Joko Olinpikoetan parte hartzeko sarbide-sailkapenerako zenbatzen diren edo zenbatuko diren probak badira.

    6. Artikulu honetako aurreko paragrafoko A.2.2 epigrafean aurreikusitako taldeko kirolarien kasuan, ez da Basque Team Support bekarik emango.

  3. «Kirol ahalmena» kalkulatzeko (gehienez, 60 puntu) honako kontzeptu hauek izango dira aintzat: «lehiaketaren balioa» eta «lorturiko postuaren balioa».

    (Ikus .PDF)

  4. «Lehiaketaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira: «Lehiaketaren balioa»ren gehieneko balioa 50 puntukoa izango da. «Lehiaketaren balioa» 35 - 50 puntukoa izango da, kasuan kasuko nazioarteko lehiaketaren kategoriaren arabera. «Lehiaketaren balioa» zehazteko, honako maila hauek ezarri dira:

    (Ikus .PDF)

    «Lehiaketaren balioa» 50, 40 edo 35 puntutik hasi eta mantendu edo gutxitu egingo da honako kontzeptu hauengatik:

    Kontinente partaideak:

  1. mailako probetan: puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban lauzpabost kontinentek hartzen badute parte, eta honako portzentaje hauek gutxituko dira kasu hauetan:

    • 5, baldin eta 3 kontinentek hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta 2 kontinentek hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta kontinente 1ek hartzen badu parte.

      Herrialde partaideen kopurua:

      1. mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 50 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasuotan:

    • 5, baldin eta nazioko 50 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta nazioko 25 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta nazioko 10 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

  2. mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 25 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasuotan:

    • 5, baldin eta nazioko 25 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta nazioko 10 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta nazioko 5 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

      1. «Lorturiko postuaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira. Gehienez 10 puntu izango dira lorturiko postuan. «Lehiaketaren balioa»ren gainean zuzenketa-koefizientea aplikatuz lortzen da haztapen hori. Izan ere, gorantz edo beherantz egingo du, kirolariak sailkapenean duen posizio erlatiboaren arabera. Balorazio positiboa izango dute txapelketa bakoitzeko lehen 15 postuek: lehen sailkatuak 10 puntu lortuko ditu, eta 0 puntu 16. postuan sailkatuak. 16. postutik atzera, balorazio negatiboa izango da; hartara, 0,0625 deskontatuko dira postu bakoitzeko.

  1. Ebazpena emango duen organoak bekak ematea, ez onartzea edo ukatzea erabakiko du hiru (3) hilabeteko epean, oinarri hauek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren egunetik zenbatzen hasita edo, Oinarri hauen 7. artikuluaren 4. atalean jasotakoei jarraituz.

  2. Zioak bildu beharko dira ebazpenean nolanahi ere, eta banaka jakinaraziko zaie ebazpena beka eskatu dutenei.

  3. Baldin eta, ebazpena emateko gehieneko epea igarota, ez bazaio jakinarazi eskatzaileari, eskabidea onartu ez dela ulertu ahal izango da.

  4. Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzekin edo bekekin zerikusia duten ebazpenen kontrako errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio arrunt zibilaren aurrean hilabeteko epean, jakinarazten denetik edo isilbidez ezesten denetik hasita, artikulu honetako aurreko atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Nahi izanez gero, errekurtso hori jurisdikzio zibil arruntean aurkeztu aurretik, interesdunak berrikusteko eskabidea aurkeztu ahal izango dio Fundazioari, dagokion erabakia jakinarazi eta hurrengo hamar egun baliodunetan, eta erakunde horren barruan agortuko du erabakia.

  1. Hona hemen oinarri hauetan aurreikusitako beken edozein onuradunen betebeharrak:

    1. Goi mailako lehiaketako kirol jarduera egitea gutxienez 2020. urtean. Bere kirol espezialitateari dagokion goi mailako lehiaketetan parte hartzeko beharrezko eginkizunetarako erabili beharko ditu kirolariak bere denbora eta dedikazioa, betiere 2020. urtean ahalik eta mailarik handienean aritzeko lehian.

    2. Fundazioak haren kirol jarduerari buruz eskatzen dion informazio zehatza ematea.

    3. Fundazioak erabakitako egintza, ekitaldi eta jarduera ofizialetara joatea eta parte hartzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuna Arautzeko Oinarriei buruzko Lege Orokorreko 50.2 artikuluan ezarritakoak, baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ere.

    5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dioten informazio guztia ematea.

  2. Laguntzak emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok berekin ekar lezake laguntza emateko ebazpena aldatzea, betiere beken onuradunak izateko gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzen emakida dakarren ebazpena interesatuari jakinarazi ondoren ordainduko dira oinarri hauetako 5. artikuluan aurreikusitako bekak. Hauexen arabera egingo da ordainketa:

a) 5. artikuluko 1.1. atalean ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan.

b) 5. artikuluko 1.2. atalean ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, kirol lorpena edo emaitza eskuratutakoan.

c) 5. artikuluko 2. atalean ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan.

d) 5. artikuluko 3. eta 4. ataletan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Zenbateko handiagoa izango litzateke kirol lorpenak edo emaitza eskuratuz gero.

  1. eta d) ataletan ezarritako kirol lorpenak edo emaitzak egiaztatzeko, kirol federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du bekaren onuradunak.

    Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu, ez da bekarik ordainduko.

  1. Oinarri hauetan arauturiko bekak eta sariak bateragarriak dira helburu bera izanik edozein entitate publikok edo pribatuk eman dezakeen beste edozein laguntzarekin.

    4. artikuluko a), c) eta d) ataletako bekak bateraezinak dira artikulu bereko b) letran aurreikusitako bekak jasotzearekin; beraz, oinarri hauetan aurreikusitako kirolari gisa beka baten onuradun denak ezingo du beste bat jaso teknikari gisa.

Ezin izango da laguntza ordaintzeko eskatu eta, hala denean, bidezkoa izango da jasotako dirulaguntzak itzultzea eta laguntza ordaintzen denetik aplikatu beharreko lege interesak eskatzea honako kasu hauetan:

  1. Laguntza jasotzeko baldintzak bete barik lortzea edo lortu izana.

  2. Onuradunak 12. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

  3. Euskadiko Ogasun Orokorra Antolatzen duten Printzipioen Legearen 53. artikuluko 1. eta 2. ataletako edozein kausa edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan.

    Itzulketa-prozedurak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak egingo ditu.

Erantzulea: Fundación Basque Team Fundazioa.

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan 2020. urtean goi mailako kirola sustatzeko dirulaguntzen kudeaketa.

Legitimazioa: Fundazioaren interesak betetzeko beharrezko tratamendua.

Hartzaileak: arlo horretan eskumenak dituzten herri administrazioei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: bere datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, baita datuen tratamendua mugatzea edo aurkaratzea ere, informazio gehigarrian azaltzen denez.

Informazio gehigarria: honako eskubide hauek ditu edozein pertsona interesatuk:

Eskuratzea: hari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez berrestearen inguruko jakinarazpena jasotzea tratamenduaren erantzulearen aldetik eta, hala denean, datuok eskuratzeko eskubidea.

Zuzentzea: hari dagozkion eta zuzenak ez diren datu pertsonalen zuzenketa lortzeko eskubidea eta osoak ez diren datu pertsonalak osatzeko eskubidea, adierazpen gehigarriaren bidez ere bai.

Ezabatzea (ahazteko eskubidea): hari dagozkion datu pertsonalen ezabaketa lortzeko eskubidea, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

datuak biltzeko edo beste modu batean tratatzeko helburuekin lotuta dauden eta dagoeneko beharrezkoak ez diren datu pertsonalak;

interesatuak tratamenduaren oinarria den baimena kentzea eta tratamendu horrek beste edozein oinarri juridikorik ez izatea;

interesatua tratamenduaren kontra agertzea eta tratamendurako bestelako zio legitimoak nagusitzen ez badira;

datu pertsonalak legez kontra tratatuak izatea;

datu pertsonalak ezabatu behar izatea lege betebehar bat betetzeko;

informazioaren gizartearen zerbitzuen eskaintzaren inguruan lorturiko datu pertsonalak.

Datu pertsonaletarako edozein esteka ezabatzeko eskubidea datu horiek ezabatu beharra dagoenean.

Muga: bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea honako kasu hauetan:

datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, erantzuleak datu horien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko epean;

tratamendua legez kontrakoa denean eta interesatua datu pertsonalak ezabatzearen kontra dagoenean eta horren ordez datuen erabilera mugatzeko eskatzen duenean;

Erantzuleak dagoeneko datu pertsonalak behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako, baina interesatuak datuok behar dituenean erreklamazioak egin, erabili edo defentsa egiteko;

interesatua tratamenduaren kontra agertzen denean, erantzulearen zio legitimoak interesatuaren zioei nagusitzen zaizkien egiaztatzen diren bitartean.

Eramangarritasuna: interesdunak eskubidea izango du datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere, tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

Tratamendu automatizatua: interesdunek eskubidea izango dute tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta beraiengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne.

Interesdunak bere eskubideak balia ditzake tratamenduaren arduradunaren aurrean. Horrez gain, edozein erreklamazio aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, eta aldez aurretik datuak babesteko ordezkariari helaraz diezaioke erreklamazioa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.