Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

191/2012 DEKRETUA, urriaren 2koa, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4430
  • Xedapen-zk.: 191
  • Xedapen-data: 2012/10/02
  • Argitaratze-data: 2012/10/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2011ko uztailaren 1ean, indarrean jarri zen telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko ekainaren 28ko 144/2011 Dekretua, zeinen bidez arautzen baitira telelaguntza-zerbitzuari dagozkion alderdiak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen karteran bildu beharrekoak.

Dekretua indarrean jarri zenez geroztik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, alegia, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailak, bere gain hartu du telelaguntza-zerbitzu publikoa emateko ardura, Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzaren baitan.

Lege-testu horren 21. artikuluan («Ekipoen Jabetza») ezarritakoaren arabera, «telelaguntza-ekipoak Eusko Jaurlaritzaren jabetza izango dira, eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzuaren erabiltzaileei lagako die erabilera baja gertatu arte, une horretan telelaguntza-ekipoa Eusko Jaurlaritzari itzuliko zaiolarik».

Dekretua aplikatu ostean, garbi geratu da xedapen horren edukia aldatzeko aukera dagoela, hain zuzen ere, telelaguntza-zerbitzu publiko eraginkor bat emateko dauden beharretara hobeto egokitzeko.

Erabilera-lagapeneko erregimenean dauden erabiltzaileek telelaguntzako ekipo eta gailuak edukitzeari buruz eta erabiltzaile horiek zerbitzua amaitu ostean ekipo edo gailu horiek itzultzeko duten obligazioari buruz dagoen araudia bat dator zerbitzuaren funtzionamendu-baldintzekin. Baina ekipo horiek Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoak izan beharrak mugatu egiten du Sailaren jarduera-eremua; izan ere, zerbitzuaren kudeaketa eta kontrataziorako formula eta baldintzak mugatzen ditu, eta gastu publikoa baldintzatzen du.

Horregatik, aldaketa honen bidez, ekipoen jabetzari dagokion aipamena kendu nahi da, eta bakar-bakarrik zehaztuko da ekipoen ukantza eta edukitza.

Horri jarraiki, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Telelaguntza-zerbitzu publikoaren erabiltzaileek erabilera-lagapenaren erregimenean izango dituzte ekipoak. Zerbitzuan baja ematen denean, ekipoa itzuli egin beharko zaio lagatzaileari.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.