Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

42/2006 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1251
  • Xedapen-zk.: 42
  • Xedapen-data: 2006/02/28
  • Argitaratze-data: 2006/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu. Bada, dekretu horrek honako egitekoak eta jardun-arloak esleitu zizkion Ogasun eta Herri Administrazio sailari:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak zuzendu, prestatu, kudeatu eta segitu eta kontrolatzea, eta bai aipatutakoon gaineko aurrekontu-programazioa egitea ere.

  2. Barneko kontrol ekonomikoa, kontabilitatea eta kontabilitateko erantzukizunak.

  3. Politika finantzarioa eta finantza-erakundeekiko harremanak.

  4. Diruzaintza, zorpetzea eta bermeak ematea.

  5. Aseguru-bitartekaritzako jarduera baimendu eta kontrolatzea.

  6. Gizarte-aurreikuspeneko erakundeak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eskumenak errespetatuta.

  7. Ondarea eta kontratazioa.

  8. Ekonomia Ituna, Estatuarentzako kupoa eta lurralde historikoen ekarpenak.

  9. Transferentzien helburu diren zerbitzu eta eskumenen balioespena, eta bai Gizarte Segurantza finantzatzeari dagokionez Estatuarekiko fluxu finantzarioak zehaztea ere.

  10. Zerga-administrazioa eta administrazioarekiko diru-erreklamazioak.

  11. Ekonomia planifikatzea.

  12. Politika erregionala.

  1. Azterlan eta metodo ekonomikoak. Abagunea eta aurreikuspen ekonomikoa.

  2. Lehiaren defentsa.

  1. Estatistika.

  2. Funtzio publikoa, administrazio-antolaketa eta langileen araubide juridikoa eta ordainsari-araubidea.

  3. Sail bat baino gehiagoren zerbitzuak eta argitalpen-jarduera.

  4. Informazio- eta telekomunikazio-sistema korporatiboak.

  5. Legeekin eta erregelamenduekin bat etorriaz, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta Sailari atxikitako sozietate publikoak zuzentzea.

  6. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainontzeko ahalmenak.

    Dekretu honek, aipatutako arauetako azken xedapenetatik lehenengoan jasotakoaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen ditu, xedapen horietan adierazitako antolamendurako irizpideak eta aurreikuspenak kontuan hartuta. Lau sailburuordetzak osatzen dute egitura hori eta horien barruan sartzen dira Saileko alorrik garrantzitsuenak.

    Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzaren helbururik behinena Administrazioaren eraikin eta egoitzei buruzko politika zehaztea da; beste hauek bere helburuak dira: Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiak Administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta modernizatzeko emandako irizpideak gauzatzea, eta, halaber, helburutzat herritarrekiko erlazioa duten proiektuei dagokienez ere. Hauetaz ere arduratuko da: normalkuntza eta homologazio egitekoez; hainbat sailetako eraikin eta zerbitzuen kudeaketaz; artxibo-sistemaz; eta argitaratze-jardueraz. Informazio-sistema, telefonia, azpiegiturak eta sareen zerbitzu edo telekomunikazioen alorrean eta ondare, kontratazio eta arrisku zein aseguruen kudeaketaren alorrean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenen ondorioz sortutako araubide orokorrak zuzentzea eta ikuskatzea ere organo horri dagozkio. Zerbitzu Zuzendaritza dugu azkenik, hots, Sail guztiari dagozkion langileria, aurrekontu kudeaketa, kontratazio eta beste alor batzuetan eskumena duen sailarteko organoa.

    Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzari Jaurlaritzaren hainbat alorretan epe ertaineko ekonomia plangintza zuzentzeko eta koordinatzeko egitekoak esleitu zaizkio. Alorrak hauek dira: ekonomia azterlan, koiuntura eta aurreikuspen ekonomikoaren politika; Jaurlaritzak taxututako egiturazko politiken segimendua egiteko, aurrekontu eta gastu publikoa programatzea; eta eskualdeen politikari eta fondo komunitarioei dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoak egin beharreko jarduerak; lehiaren defentsa egitea; eta estatistikak landu eta argitaratzea. Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak prestatzeaz, horien kudeaketa orokorra egiteaz eta horiei segimendua eta kontrola egiteaz ere arduratuko da, bai eta barneko kontrol ekonomikoa, kontu-ikuskaritza, kontabilitate eta kontabilitate-erantzukizunei dagozkien eskumenak erabiltzeaz ere. Euskal Estatistika Erakundea (EEE) ere atxikiko zaio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari, hain zuzen ere Sailburuordetza honen bidez. Azkenik, hierarkia-egiturakoa izan barik, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia atxikitzen da.

    Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari dagokio Autonomia Erkidegoaren eremuan giza baliabideen politika, kalitatezko zerbitzu publiko batzuei erantzungo diena, planifikatzeko, zuzentzeko eta koordinatzeko ardura bere gain hartzea. Zerbitzu publikoak etengabe garatzen egoteak sortzen dituen beharretara egungo plantillak erraz egokitzeko behar diren mekanismoen ezarketa programatzea eta koordinatzea ere badagozkio. Horretarako, langileei buruzko politika prestatu, zuzendu eta gauzatu egiten du eta langileon araubide juridikoaz eta ordainketen araubideaz, eta oro har, langileen ohiko kudeaketaz arduratzen da. Halaber, prestakuntzaren alorreko artezpideak prestatzeaz, lan-kontratukoen eta funtzionarioen ordezkariekiko negoziazioaz eta harremanez, arriskuak prebenitzeko zerbitzuen kudeaketaz eta laneko baldintzak hobetzeko diren gainerako gizarte zerbitzuez ere arduratzen da.

    Ekonomia itunei, Estatuarentzako kupoei eta lurralde historikoen ekarpenei dagokienez, administrazio honek izango dituen eskumen eta egitekoak bere baitan biltzen dituen organoa da Ogasun eta Finantza Sailburuordetza. Aldi berean, administrazio honen eta besteen artean eman daitezen eskumenen eskualdaketak eta/edo zerbitzuak ¿aktiboak zein pasiboak¿ baloratzeko zehaztapen, diktamen eta proposamenari buruzko eskumenak dituen organoa izango da. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Zerga Administrazioa eta ekonomia eta administrazio alorretako erreklamazioen araubidea zuzendu eta gainbegiratzen ditu, horretarako jarritako organoen bidez. Finantza politikarekin eta finantza erakundeekin eta bai gizarte aurreikuspeneko erakundeekin ere harremanak dituzten jardute-alorren ondorio diren sailaren eskumenak bere gain hartzen ditu, eta bai zorpetzearekin, bermeak ematearekin eta Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiarekin zerikusirik dutenak ere.

    Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardute-alorrak finkatzeari buruzko Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuko 7. artikuluan zehazten diren egitekoak eta jardute-alorrak dagozkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari.

  1. ¿ Aurreko paragrafoan adierazitako gaiekin zerikusirik duen beste edozein eskumen ere bere gain hartuko du Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren beste organo edo erakunderen bati espresuki eman ez bazaio.

  2. ¿ Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako eskumenen xede diren gaiak, aurkakoa berariaz adierazten denean salbu, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio nagusi eta instituzionalari dagozkionak izango dira.

  3. ¿ Honako hauek ere Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkio:

    1. Hitzarmenak eta elkarlanerako eta lankidetzarako akordioak gauzatzea eta harremanak edukitzea, Estatuaren Administrazio nagusi eta instituzionalarekin, beste autonomia erkidegoekin, lurralde historikoekin eta toki korporazioekin, beste entitate eta pertsona publiko eta pribatuekin, artikulu honen aurreko epigrafeetan aipatu diren gaietan edo lege xedapenek edo Jaurlaritzak ematen dizkion beste batzuetan, indarrean dagoen legeriak horrela ezartzen badu.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura osatzen duten sailei orokortasunez esleitutako eskumen komunak.

  4. ¿ Artikulu honek aipatzen dituen gaiei buruz, administrazio jardunbiderako aldi guztiak Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkio eta, orokorrean, funtzio betearazlea gauzatuko du, dekretu honen edukitik edo modu berdinean bete behar diren beste xedapenetatik beste zerbait erabakitzen denean salbu.

  1. ¿ Aurreko artikuluan adierazitako gaiei buruzko eskumenak gauzatzeko, Ogasun eta Herri Administrazio Saila organo hauetan egituratzen da:

    1. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

    2. Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.

      1. Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza.

      2. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

      3. Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

      4. Zerbitzu Zuzendaritza.

    3. Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetza.

      1. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.

      2. Aurrekontu Zuzendaritza.

      3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.

    4. Funtzio Publikoaren Sailburuordetza.

      1. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza.

      2. Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritza.

    5. Ogasun eta Finantza Sailburuordetza.

      1. Zerga Administrazioko Zuzendaritza.

      2. Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritza.

      3. Finantza Zuzendaritza.

  2. ¿ Aurreko lerroaldean aurreikusitako organoetako azpiko administrazio-unitateak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren aginduz garatuko dira.

  3. ¿ Organo hauek Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikirik gelditzen dira, sortze-arauetan ezartzen den moduan:

    1. Arbitraje Batzordea, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaz onartua.

    2. Kontratazio Batzorde Nagusia, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaz arautua.

    3. Bahitutako Ondasun eta Eskubideen Birreskuraketarako Batzorde Eragilea, urriaren 30eko 2/1984 Legeaz, ekainaren 18ko 256/1985 Dekretuaz eta otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuaz arautua.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan bere zerbitzuak egin zituzten Langileen Lanbide eta Gozamen Eskubideak aplikatzeko Batzordea, maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuaz, irailaren 19ko 193/1983 Dekretuaz eta otsailaren 11ko 58/1986 Dekretuaz arautua.

    5. Euskal Estatistika Batzordea, apirilaren 23ko 4/1986 Legeaz eta azaroaren 4ko 234/1986 Dekretuaz arautua.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko Dokumentazioaren Balioespen, Hautapen eta Sarbide Batzordea, hain justu ere uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuaz eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 19ko Aginduaz araututakoa.

    7. EAEko Administrazio Orokorreko eta horren erakunde autonomoetako lanpostuak Balioesteko Batzordea, apirilaren 12ko 80/2005 dekretuaz arautua.

    8. Euskal Estatistika Kontseilua, apirilaren 23ko 4/1986 Legeaz arautua.

    9. Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua, uztailaren 6ko 6/1989 Legeaz arautua, eta bai haren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua ere, 2000ko azaroaren 13ko Aginduz argitaratua.

    10. Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordea, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaz eta 1998ko otsailaren 4ko Aginduaz arautua.

    11. Zerga-Kideketarako Saila, maiatzaren 30eko 3/1989 Legeaz arautua.

    12. Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia, urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuaz arautua, urriaren 10eko 227/1989 Dekretuaz eta martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuaz aldatua.

    1. Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia, apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuaz arautua.

  4. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikirik daude:

    1. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE) administrazio erakunde autonomoa, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Lege-Jaurpideari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legez ezarritako moduan.

    2. Euskal Estatistika Erakundea (EEE/IVE), Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean ezarritako moduan.

    3. Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE) baltzu publikoa, otsailaren 1eko 60/1982 Dekretuaz sortua, Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzaren bidez.

    4. Itelazpi, S.A. baltzu publikoa, zeina, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuordetzaren bitartez eta irailaren 23ko 215/2003 Dekretuaz baimendu baitzen.

  5. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren ardurapean Zuzendaritza Kontseilua egongo da. Laguntza eskainiko dio sailburuari Sailaren politika gainbegiratu eta jarraitzeko lanetan, bere jarduketen plangintza orokorra gauzatzen eta izenda diezazkioten gainerako gaietan. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuorde guztiek osatuko dute Kontseilu hori. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko goi-kargudunak edo beste batzuk, hots, aztertu behar diren gaien arabera sailburuak bidezkotzat jotzen dituenak, parte har dezakete Zuzendaritza Kontseiluan.

  1. ¿ Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak eta lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua dela-eta Sailari dagozkion egitekoen eta jardute-alorren eremuan indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guztiak dagozkio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari; dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardute-alorrak finkatzen dira.

  2. ¿ Honako hauek ere badagozkio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari:

    1. Autonomia erkidegoen eta Estatuko Ogasunaren finantza¿jardunen arteko koordinazio egokia lortzeko sortzen diren organoetan parte hartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkotza egitea hala behar denean.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen arteko koordinazioa, beste herri administrazioen aurrean zerga eta finantza alorrean aztertu beharreko gaiei dagokienez; eta Ekonomia-Ituneak dakartzan baliabideak banatzeko sistemaren gai komunei dagozkienez. Eta, hori, Finantza Publikoetako Euskal Kontseiluari dagozkion egitekoak aintzat hartuta.

    3. Saileko organo eta jarduera guztiak programatzea, sustatzea, zuzentzea eta kontrolatzea.

    4. Deialdi publikoa egin ostean, izendapen askeko lanpostuak betetzea.

    5. Indarrean dauden arauek Ogasun eta Herri Administrazio Sailari izendatutako egitekoak, baldin eta sail horretako beste organo bati edo horren menpeko beste erakunde bati eman ez bazaizkio; dekretu honetako 1. artikuluan aipatzen diren arloekin lotura duten eskumenak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko beste organo batzuei eman ez zaizkienak.

Era orokorrean, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuordeei hauek dagozkie:

  1. Sailaren ordezkotza egitea, sailburuak delegatuta.

  2. Sailburuordetzako eta beraren menpe dauden zuzendaritzetako organo guztiak eta jarduketa guztiak koordinatzea, sustatzea, programatzea eta gainikustea; halaber, bere menpeko zerbitzu eta organoen antolamendu eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

  3. Jardute-politikak prestatzea eta sailburuari proposatzea; halaber, aginduta dauzkaten egitekoen eremuan, berari laguntza ematea.

  4. Xedapenetarako egitasmoak proposatzea, ezarrita dagoen jardute-politikaren arabera.

  5. Sailburuordetzaren menpeko organoen erabakien aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

  6. Indarrean dagoen legeriak ematen dizkien egiteko guztiak; halaber, guztientzat izan daitezkeenak, orokortasunez zuzendariei izendatutakoak direlako.

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko zuzendariei, oro har, hauek dagozkie:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen erabakiak gauzatzea eta delegatzen zaizkien eskumenak erabiltzea.

  2. Sailaren ordezkotza egitea, sailburuaren delegazioz.

  3. Zuzendaritzako jarduera guztiak programatzea, sustatzea, zuzentzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

  4. Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea eskumendun organoek ezarritako arauekin bat eginik, eta, bereziki, espedienteen eta artxiboen erregistroak.

  5. Errekurtsoei ebazpena ematea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.

  6. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak berariaz ematen dizkienak; halaber, guztientzakotzat jo daitezkeenak, orokortasunez zuzendariei izendatutakoak direlako.

  1. ¿ Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren ardurapean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari esleitutako eskumenak beteko ditu, alor hauetan: ondare eta kontratazioa, administrazio antolaera, sailarteko zerbitzuak eta argitalpenak, informazio sistemak eta telekomunikazio korporatiboak. Sailburuordeari, dekretu honen 4. artikuluan adierazitakoez gain, egiteko hauek dagozkio:

    1. Administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta modernizatzeari eta administratuekiko harremanak helburutzat daukaten proiektuei dagokienez, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoak emandako artezpideak burutzea; hain justu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen egoitza eta eraikin administratiboen gaineko politika arrazionalizatu eta planifikatzeari dagokionez zerbitzu publikoaren premietara egokitzeko.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomoetako Administrazioaren bulego eta zerbitzuak gainikuskatzea espazioaren banaketaren ondorioetarako.

    3. Kontratazio Organoa izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan eta Informazio eta Telekomunikazio Sistemen Egitekoak eta Kudeaketa-Modalitateen Planifikazioa, Eraketa eta Banaketa arautu zituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuko 6. artikuluan beren-beregi Ogasun eta Herri Administrazio Sailari izendatutako eskumenen ondorioz egiten diren kontratazio-espedienteetan; eta baia aipatutakoon ondoriozko gastua ¿Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren kargurako izango dena¿ baimentzea.

  2. ¿ Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzaren menpe, zuzenean eta hierarkiaren arabera, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, Baliabide Orokorren Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza egongo dira.

Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan adierazitakoez gain, egiteko hauek izango ditu:

  1. Informazio eta Telekomunikazio Sistemen Egitekoak eta Kudeaketa-Modalitateen Planifikazioa, Eraketa eta Banaketa arautu zituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuaren 6. eta 9. artikuluetan beren beregi Ogasun eta Herri Administrazio Sailari izendatutakoak, aurreko artikuluko 1. paragrafoko c) idatz-zatian aurreikusitakoa salbu.

  2. Irratia eta telebista hedatzeko zerbitzu eroaleen kudeaketari dagozkionak eta horren azpiegiturak administratu eta ustiatzeari dagozkien ahalmenak.

  3. Telekomunikazioetako administrazio-sare korporatiboa, Jaurlaritzak emandako artezpideen eta aplikagarriak diren xedapenen arabera.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak Interneten duen presentziaren ereduari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuko 32. artikuluan berariaz esleitutakoak.

  1. ¿ Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, dekretu honetako 5. artikuluan adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu:

    1. Ondare gaietan:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen jabetza-aginteak erabiltzea, horien ordezkotza eta defentsa egitea epaiketetatik kanpo, Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak espresuki bestelakoren bat ezartzen duenean izan ezik eta, beste organo edo erakunde batzuk izaten dituzten egiteko eta erantzukizunen kaltetan gabe, horiei atxiki edo eman zaizkien jabetza publiko edo pribatuko ondasunei dagozkienez.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza pribatuko ondasun eta eskubideak kudeatzea eta administratzea, baldin eta horien erabilpena eta ustiaketa beste organo zein pertsona batzuei eman ez bazaie.

      3. Euskadiko Ondareko ondasun eta eskubideen atxikipena, atxikipena kentzea, zertarakoa finkatzea, jare uztea, eta destino-aldaketa, eta higiezinen errentamenduak, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean ezartzen denaren arabera.

      4. Euskal Autonomia Erkidegoari edozein eratako enpresa eta sozietatetan partaide izateagatik dagozkion eskubideak erabiltzea, beste organo bati espresuki izendatu zaizkion kasuetan izan ezik.

      5. Ustez Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondareko parte diren ondasun eta eskubideen ikerketa egitea; edozein tituluren bidez horiek erabiltzeko baimena duen edozein pertsona edo erakunderen erabilpena ikertzea; banatzea eta mugak zehaztea; babestea, defendatzea, errebindikatzea, zigor-ahalmenak erabiltzea eta horiekiko erantzukizunak eskatzea.

      6. Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen aurkakoen ekintzak, delitu edo falta badira, jakinaraztea jurisdikzio penalari.

      7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen Errolda Nagusia egitea, eguneratzea eta, halaber, beren egoera fisikoa eta juridikoa finkatzea eta Erregistro Publikoetan inskribatzea.

      8. Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondareari buruz Jaurlaritzak hartzen dituen akordioak eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak hartzen dituen erabakiak betetzea, baldin eta Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak besterik xedatzen ez badu.

      9. Ondarearen alorrean Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eskumenekoak diren prozedura guztiak izapidetzea eta dagozkien agiriak formalizatzea; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen ondasun edo eskubideak adierazten edo gauzatzen dituzten agiri, eskritura, titulu eta balore guztiak edukitzea eta zaintzea.

      10. EAEko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko ente publikoek Interneten egin ditzaten domeinu-izenen erreserba; betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak Interneten duen presentziaren ereduari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan eskatutako txosten loteslearen kontra jo gabe.

      11. Bahitutako Ondasun eta Eskubideen Birreskuraketarako Batzorde Eragilearen eskumenekoak diren espediente guztiak izapidetzea.

      12. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetza publiko edo pribatuko ondasun eta eskubideen arloan indarrean dauden arauek ematen dioten beste edozein ahalmen.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio barruan kontratazio araubidea garatu eta koordinatzen duen zentro zuzentzaile denez, izaera orokorrez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenak izango ditu. Arlo horri dagokionez, jardunerako eta barne antolaerarako arauak ezar ditzake kontratazio espedienteak izapidetzerakoan eta kontratuen eta kontratisten erregistroko kontuetan.

    3. Hauek ere badagozkio:

      1. Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumeneko kontratazio espedienteak izapidetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuarekin bat etorriz, dekretu honetan beste organo bati beren beregi izendatutakoak izan ezik.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko organo konkretu bati espresuki ematen ez zaizkion kontratuak kudeatzea.

      3. Sailetan eta erakunde autonomoetan eratzen diren kontratazio mahaietan parte hartzea.

      4. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen eta Kontratisten Erregistroak ikuskatzea eta kudeatzea.

      5. Kontratazio Batzorde Nagusiari laguntza teknikoa ematea bere egitekoak betetzerakoan; eta aholkuak ematea eta koordinazio lanak egitea, administrazio kontratazioen eta kontratazio pribatuen arloan.

      6. Txostenak, gomendioak, memoriak, azterlanak, inkestak eta Administrazio Kontratazioen Aholku Batzordearen eskumenekoak diren gainerako jarduerak gauzatzea, Batzordeak emandako artezpideen arabera. Gero, Batzordeak aztertuko ditu eta, kasua bada, onartuko.

      7. Kontratazioak izapidetzean sortzen diren arazoak Administrazio Kontratazioen Aholku Batzordearen irizpean jartzea, duten garrantziagatik, batzorde horren iritzipean jartzekoak badira.

    4. Arrisku eta aseguru kudeaketari dagokionez: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko langile, ondare eta jardunaren gain eragina duten arriskuen analisi, baloraketa, kudeaketa eta bermeari buruzko urriaren 22ko 346/1985 Dekretuaren ondorio diren eskumenak, otsailaren 24ko 29/1998 Dekretuz sartutako aldaketa ahaztu barik; eta bereziki, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako egitura eta eskumenei buruzko otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuaren 3.3.a)-tik h)-ra arteko letretan (biak barne) azaldutakoak.

    5. Lehiaketa-prozesuetan akordioak eta hitzarmenak sinatzea, azaroaren 19ko 268/1996 Dekretuaren arabera.

    6. Ondare, kontratazio eta arriskuen eta aseguruen kudeaketaren gaietan indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein eskumen.

  2. ¿ Halaber, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako egitura eta eskumenei buruzko otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuan ¿otsailaren 28ko 173/1995 eta ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuez zati batetan aldatuan¿ finkatutako egitura eta eskumenak ematen zaizkio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, betiere Dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak ez badira.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzak, dekretu honetako 5. artikuluan aipatzen direnez gain, honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Normalizazio eta homologazio arloan:

    1. Administrazioan gehienek erabili ohi dituzten eta normalizagarriak eta/edo homologagarriak diren ogasun higikorrak eta zerbitzuak zehaztea. Horien ezaugarri teknikoak eta baldintzak finkatzea, normalizatu eta/edo homologatu ahal izateko. Normalizazio eta/edo homologazio proposamenak lantzea, gero beroien izapideak egin ahal izateko, ezarrita dagoen prozedura erabiliz.

    2. Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan, erabilera, azalera eta erosotasun-baldintzen estandarrak ezartzea.

    3. Ondasun higikorren eta zerbitzuen kontratazioa zentralizatzeko edo deszentralizatzeko bideak proposatzea.

    4. Era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzeko proposamena egitea.

    5. Era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasunen eta zerbitzuen katalogoa prestatzea.

  2. Hainbat sailenak diren eraikinetan edo kudeaketa zentralizatua ezarri zaien eraikinetan egin behar diren obrei dagokienez:

    1. Obren planek eta horien garapen-programek bete beharreko arauak finkatzea, taxuketa eta kalitateari dagozkienez.

    2. Proiektuak idaztea, kontratuak egiteko administrazio-ekintzak burutzea, obren exekuzioa gidatzea, obren egiaztagiriak ordaintzeko eta obrak eskuratu eta kitatzeko beharrezkoak diren jardunak egitea.

    3. Proiektuak gainbegiratzeko, ikuskaritza teknikoa eta kalitatearen kontrola egiteko eta egiaztagirien jarraipena egiteko zerbitzu berezi gisa jokatzea, kontratazioaren alorrean indarrean den araudiaren arabera.

  3. Hainbat Sailenak diren kudeaketa zentralizatuko eraikinen edo higiezinen eta bertako instalazioak mantentzea; energia kudeaketa eta horien komunikazio-sistemen kudeaketa; eta oinarri-arau teknikoak eta eskaintzei buruzko ikerketak lantzea, mantentze horiek kontratatu egin behar badira; eta horiek gauzatu, ordaindu, eskuratu eta likidatzeari dagozkienak.

  4. Era zentralizatuan kontratatu behar diren ondasunak erosi eta eskuratzeari dagokionez:

    1. Kudeaketa zentralizatua duten eraikinetarako ondasunak badira, kontratatu, eskuratu, banatu eta ordaintzea.

    2. Aurreko paragrafoan zehaztutako esparruaz bestekoa duten erosketak eta horniketak badira, kontratatzea.

  5. Oro har, bere eskumenekoak diren kontratazio-espedienteen kudeaketa eta izapideak egitea.

  6. Hainbat Sailentzako diren edo kudeaketa zentralizatua duten eraikinetan, espazioen banaketari buruzko erabakiak hartzea. Horretarako, pertsonak eta altzariak tokiz aldatzeko baimena eman, antolatu eta lana burutu beharko du.

  7. Administrazioa arrazionalizatu, hobetu era modernizatzeko proiektu eta jarraibideei dagokienez, kudeaketa zentralizatua duten higiezinetan eta sail bat baino gehiagorako erakinetan, lanabesak, mekanismoak, espazioak, lokalak eta instalazioak egokitu eta erabiltzea bultzatzea; eta, bereziki, zerbitzuak digitalizatzearen arloan, prozedura administratiboetan eta herritarrak informatu eta atenditzen direnean baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzea.

  8. Material inbentariagarrien Biltegi Zentralizatuak kudeatzea eta horien harmena definitzea. Sailen beharrei erantzun beharko diete biltegi horiek.

  9. Argitalpen Zerbitzu Nagusia zuzentzea eta ikuskatzea, argitalpenak arautzen dituen apirilaren 7ko 67/1998 Dekretuaren arabera.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistema zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, betiere Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 2005eko abenduaren 19ko Aginduan eta uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz; eta dokumentazio-zerbitzu orokorra ematea.

  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren liburutegi-sistema zuzentzea eta gainbegiratzea, liburutegien kudeaketarako informatika-programa jartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren liburutegi-sistemako fondo bibliografikoen katalogo kolektiboak idaztea. Liburutegi Orokorreko Zerbitzuak egitea.

  12. Honako zerbitzu hauen kudeaketa era zentralizatuan egitea: posta, mezularitza, korrespondentziaren frankeoa, egunkariak erostea, erreprografia, inprenta eta antzeko zerbitzuak.

  1. Kudeaketa zentralizatukotzat jotzen diren erakinetan, batzar-aretoak, ekintza-aretoak, prentsa-salak, ikasketetarako gelak eta antzeko espazioak era zentralizatuan kudeatzea.

  2. Hainbat Sailetako eraikinen edo kudeaketa zentralizatua jarri zaien higiezinen segurtasunari dagozkion gaiak kudeatzea, Herrizaingo Sailaren eskumenak ahaztu barik.

  1. Administrazioko ibilgailuak eta zerbitzuak antolatzea, kudeatzea eta administratzea, polizienak izan ezik, 2000ko azaroaren 21eko Aginduarekin eta uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuarekin bat etorriaz,

  1. ¿ Zerbitzu Zuzendaritzak, dekretu honetako 5. artikuluan aipatzen direnez gain, egiteko hauek izango ditu:

    1. Sailari atxikita dagoen langileriaren buru izatea, Sailaren administrazio-ekintzak eta ohiko kudeaketa egitea eta indarrean dauden arauek ematen dizkion gainontzeko egiteko guztiak. Honako hauek dagozkio bereziki:

      1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeko 10.1 artikuluan langileei dagokienez sail bakoitzari ematen zaizkion eskumenak betetzea, arau honetan beste organo bati espresuki ematen zaionean izan ezik.

      2. Langileentzako trebakuntza eta hobekuntza planak eta programak lantzea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenen kaltetan gabe.

      3. Langileen arloan aurkezten diren errekurtsoen gaineko erabakiak izapidetzea eta proposatzea, funtzio publikoaren gain agintea duten organoei dagozkien eskumenen kaltetan gabe.

    2. Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatzea eta lantzea, horren segimendua egitea, erakunde autonomoen aurrekontu-proiektuak koordinatzea eta horiek Sailak dituenekin bateratzea, aurrekontuetan egon daitezen aldaketen izapideak burutzea eta gastuen programei buruzko ebaluazioa egitea.

    3. Sailaren ekonomia kudeaketa burutzea, informazio-sistemak, etengabeko ebaluazioa eta segimendua ezarriz eta mantenduz.

    4. Banaketa fisikorako, lanpostuen ekipamenduari eta berritze eta hobekuntzarako obrei dagokienez, Saileko unitateek burutzen dituzten ekintzak gidatzea, Baliabide Orokorren Zuzendaritzak arlo honetan dituen eskumenak kontuan hartuta.

    5. Saileko dependentzietako barne-araubidearekiko ardura izatea eta zaintzea. Sailak duen ondarea eta ekipamendua administratzea eta zaintzea.

    6. Erregistro orokorra, artxiboa, liburutegia eta Sailaren beste agiri-zentro batzuk antolatzea, gidatzea eta kudeatzea, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagozkion eskumenen kaltetan gabe.

    7. Saileko zerbitzuen eta lan-sistemen eta metodoen barne eraketari eta arrazionalizazio eta informatizazioari buruzko proposamenak lantzea, Saileko gainontzeko organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo agintedunekin batera lan eginez.

    8. Saileko Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzendu eta antolatzea, Prebentzio Zerbitzuari dagozkion aginpideak kontuan hartuta.

    9. Hala eskatzen denean, Sailari dagozkion xedapen orokor eta erabakiei buruzko proiektuak gertatzea eta lantzea, agintedun organoek onarpena eman baino lehen. Horien ondoriozko administrazio-espedienteak zaintzea ere badagokio.

    10. Sailarenak diren gaiak, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Jaurlaritzako Batzordeen iritzipean jarri behar direnak, bidaltzeko izapideak egitea; eta bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizialen batean argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-ekintzak bidaltzea.

    11. Sailean sor daitezkeen gaiei buruzko ikerketak egitea eta txostenak lantzea beste zerbitzu edo organo batzuen ardurapekoak ez direnean. Zaintzea eta bideratzea ere badagokio.

    12. Beste sail batzuekiko eta Sailarekin harremanak dituzten beste erakunde edo entitate batzuekiko komunikazio-organoa izatea eta zuzendaritza honek egitekoak izendatuta dituen gaiak aztertzeko xedea duten sailarteko batzorde eta kontseiluetan parte hartzea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren gai propioak direnetan, sail guztiei oro har izendatuta daudelako eta guztientzakoak direlako, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion egitekoak indarrean dauden legeetan xedatzen denaren arabera. Saila antolatzea, informatika eta oro har, aholkularitza juridikoa eskaintzea bertako gainontzeko organoek berenganatuta ez dituzten gaietan, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak arlo honetan izendatuta dituen eskumenen kaltetan gabe.

    2. Sailaren gastua baimentzea, eskumen hori dekretu honetan sail honetako beste organo bati ematen ez bazaio.

  2. ¿ 300.000 eurotik gorako hasierako aurrekonturik ez duten kontratuetan eta hitzarmenetan ¿kontratuzko helburua eta izaera dituztenetan¿ Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren kontratazio organoari dagozkion ahalmenak erabiliko ditu Zerbitzu Zuzendaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuarekin bat etorriz, baldin eta arau honetan beste organoren bati beren beregi esleitzen ez bazaizkio.

  1. Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eremuan, Zerbitzu Zuzendaritza ondokoen organo arduraduna da:

    1. Administrazioa modernizatu eta eraberritzearen arloan eskudunak diren organoek xedatutako ekimenak eta jarraibideak garatu eta exekutatzea; betiere, Sailaren eremuan aipatu gaiari dagokionez Jaurlaritzaren programako aurreikuspenak garatzeko helburuarekin.

    2. Indarrean diren erabaki eta arauekin bat etorriaz, Europar Batasuneko politikak eta arautegiak aplikatzeko, Eusko Jaurlaritzaren esku hartzea koordinatu eta garatzeko neurriak exekutatzea.

    3. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzearren, Saileko arlo eta zuzendaritzak eta erakunde autonomoak, entitateak eta atxikitako organoak bultzatu, koordinatu eta laguntzea.

    4. Herritarrak informatu eta atenditzeko Sailak dituen zerbitzuen funtzionamendu ona ziurtatzea (Arreta, 2. eta 3. mailak), eta bai Jaurlaritzak herritarrak atenditzeko duen zerbitzuarekiko (Zuzenean) harremanak egoki egituratzea ere, betiere bere eskumenpeko gaietan mintzakide operatiboak ziurtatuaz.

  1. ¿ Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari izendatutako egitekoak beteko ditu arlo hauetan: ekonomia plangintza, ekonomia azterlanak, koiuntura eta aurreikuspen ekonomikoarena; eskualdeen politika; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak zuzentzea, prestatzea, horien kudeaketa orokorra egitea, horiei segimendua eta kontrola egitea; horiei buruzko aurrekontu-programazioa, barneko kontrol ekonomikoa, kontabilitatea eta kontabilitateko erantzukizunak. Titularrari, dekretu honen 4. artikuluan adierazitakoez gain, egiteko hauek dagozkio:

    1. Ekonomia-azterlanei eta ekonomia-koiunturari eta -aurreikuspenari dagozkien jardute arloak zuzendu eta koordinatzea. Horretaz gain, egonkortasuna helburu duten agiriak gertatu eta garatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoak eskualde-politikan jorratzen dituen jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

    3. Urteko aurrekontuek errespetatu beharreko jarraibide ekonomikoak eta teknikoak prestatzea, EAEko aurrekontuen araubide-arloan indarrean dauden lege-xedapenei buruzko bateratutako testua onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza-Dekretuko 58. artikuluan xedatzen denaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren aurreproiektua eta horien lege aurreproiektua lantzea, aipatu legearen 60. artikuluan agintzen denaren arabera.

    4. Aurrekontuaren gain eragina izan dezaketen lege-egitasmo guztiekin batera aurkeztu behar den finantza-eranskina gertatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen eta/edo zerbitzu berriak bereganatzeak edo honek beste herri administrazio batzuei uzteak ekar ditzakeen aurrekontu-kredituen sartze eta baja emate proiektuak lantzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta Instituzionalari zerbitzuak egingo dizkioten auditoria-firmak kontratatzea. Egiteko hau betetzean, kontratazio-organo gisa jardungo du.

    6. Hainbat urtetarako aurrekontu-programa zuzentzea, artikulatzea eta ezartzea. Horretarako, sailen eta gainontzeko instituzio eta erakunde publikoen arteko koordinazioa lortu beharko du.

    7. Gastu publikoari buruz Euskal Autonomia Erkidego osoaren intereserako diren ekimenak zehazteko lanak koordinatzea ekitaldi bakoitzeko programa eta aurrekontuetan. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak ekonomia eta gastu publikoaren alorretan burutu beharreko jarduna koordinatzea.

  2. ¿ Autonomia hierarkikoa eta funtzionala errespetaturik, eta Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikorako Sailburuordetzaren bitartez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikita dago Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia, apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuaz araututakoa.

  3. ¿ Autonomia Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzari, honako hauek atxikitzen zaizkio artez eta hierarkikoki: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, Aurrekontu Zuzendaritza eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.

  1. ¿ Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, dekretu honetako 5. artikuluan adierazten direnez gain, egiteko hauek izango ditu:

    1. Gobernuaren politika ekonomikoaren jarraibideak eta nondik norakoak (epe ertainerakoak) prestatzea, ekonomiari eragiten dioten sailen eta administrazio-unitateen jarduerak koordinatzea, eta jarduera horiek politika ekonomiko orokorrarekiko koherentzia izateaz arduratzea.

    2. Ekonomia plangintza egiteko bitartekoak zuzendu, taxutu eta prestatzea, eta bere aurreikuspenen segimendurako eta betearazteko ekintzak koordinatzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako instituzio publikoen jardueren plangintzan esku hartzea, Jaurlaritzak erabakitzen duenari jarraiki; eta eragile sozial eta ekonomikoen partaidetza dinamizatu eta partaidetza hori gauzatzeko bideak bultzatzea, benetan itundutako plangintzara heldu ahal izateko; eta Euskal Autonomia Erkidegoa gobernatzearen parte ekonomikoa diseinatu eta idazten laguntzea Sailburuordetzari.

    4. Lurralde-antolaketarako bitartekoak -maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusten dira horiek- eratzeko prozesuan parte hartzea, ekonomiaren aldetik garrantzitsuak diren erabakietan eta eskualde-plangintzari eragiten dioten erabakietan.

    5. Euskal Ekonomiari buruzko azterlan, txosten eta argitalpenak, orokorrak nahiz sektorekakoak, egitea.

    6. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak egindako azterlan guztiak, ekonomia jarduerari eragiten diotenak, koordinatzea eta ekonomiaren eremuan diharduen edozein organori laguntza teknikoa ematea, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak kasuan kasu ezartzen duenaren arabera.

    7. Ekonomia ikerketarako metodoak garatzea eta, bereziki, euskal ekonomiaren zein beronen sektoreen eta/edo segmentuen ereduak.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoaren urteko eta seihileko egoera ekonomikoari buruzko txostenak prestatzea, EAEko aurrekontuen araubidearen alorrean indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 61. artikuluan eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Euskal Batzordeari buruzko ekainaren 27ko 9/1997 Legeko 3.3 artikuluan hurrenez hurren ezarritakoaren arabera.

    9. Euskal Herriko bertako nahiz Euskal Herrian eragina duen ekonomiaren eta politika ekonomikoaren egoera eta bilakaera, orokorra nahiz alorkakoa, begiratzea, bai eta estatuko zein nazioarteko koiuntura ekonomikoarena ere, aurreikuspen-teknikak landu eta erabiliz eta koiuntura ekonomikoari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak prestatuz.

    10. Jaurlaritzaren ohi besteko neurri ekonomiko eta finantzarioak, urteko aurrekontuen eremua gainditzen dutenak alegia, aztertzea eta analizatzea.

    11. Euskal alor publikoak, herri administrazioek eta alor publiko enpresarialak ekonomi eta finantza gaietan duten jardunaren jarraipena eta analisia, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioak hainbat urtetan izango duen programazioaren egokitzapena eta eguneratzea bideratzeko.

    12. Sailaren estatistika-produkzioa bultzatu, proposatu eta garatzea, betiere Euskal Estatistika Erakundeak dituen eskumenak errespetatuaz.

    1. Jaurlaritzaren plangintza ekonomikoak bildu behar dituen edukiak definitzea eta gertatzea eta programa zein politika publikoen ebaluazioa bultzatzea eta suspertzea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak auditoriaren alorrean dituen eskumenen kaltetan gabe.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoari doazkion izari eta eremuaren barruan, Marko Estrategiko Erregionalaren proposamena zuzendu, eratu eta prestatu, eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Maparen proposamena zuzendu, eratu eta prestatzea ere, betiere bat etorriaz aplikatu behar den Europar Batasuneko arautegiarekin.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Esku-hartze Komunitarioko Programa eta Ekimenak prestatu, gauzatu eta segitu eta haien eraketa eta exekuzioa kontrolatu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak osatu beharreko programa eta ekimenak izan ezik.

    2. Jaurlaritzari europar politika ekonomikoaren eta, bereziki, eskualde-politikaren bilakaera eta garapenaren berri ematea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan arazo sozioekonomikoak dituzten eskualdeak eta alorrak berrindartzeko osoko programak gertatu, proposatu eta kudeatzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren funtzioak, eta bai Lehiaren Defentsarako Erregistroaren kudeaketa eta koordinazioa ere, betiere apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuak bat etorriaz.

  2. ¿ Eskualde-politikari dagozkion eginkizunak Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzarekin batera beteko dira.

  1. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzari atxikitzen zaioa Saileko Estatistika Organo Espezifikoa, martxoaren 8ko 48/2005 Dekretuaz araututakoa.

Dekretu honetako 5. artikuluan adierazitako egitekoez gain, Aurrekontu Zuzendaritzak honako egiteko hauek beteko ditu:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiko eta instituzionaleko organo eta enteentzako aurrekontu-egitura prestatzea eta dagokion organoari onar dezan proposatzea.

  2. Urteko aurrekontuetako diru-sarrerak eta gastuak gertatzea; eta bai beharrezkoak diren azterlanak eta txostenak ere. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan baliabideek izango duten izendapen organiko, ekonomiko eta funtzionala da horren helburua.

  3. Administrazio nagusi eta instituzionalaren aurrekontu orokorrei buruzko aurreproiektuak taxutzeko erabiliko diren irizpide teknikoak gertatzea eta irizpide ekonomikoak garatzea, agintea duen organoak onar ditzan.

  4. Aurrekontuak prestatzeko teknika eguneratuak aztertzea eta ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organoetan, xede hauekin: lortu nahi diren helburuen identifikazio egokia, xedeak lortu direnentz neurtzeko adierazgarri eragileak formulatzea, eta gastu¿programetako emaitzak ebaluatzea programaka egindako aurrekontuen arabera, hartu beharreko aukerak eta erabiliko diren guztizko baliabideak aztertu eta mugatuz.

  5. Aurreikusi diren helburuak betetzera bideratutako neurriak eta, hala behar izanez gero, aurrekontuetako diru-sarrera eta gastu publikoari etekinik onena aterako dieten baliabideak berrizendatzea proposatuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuetan dauden xedeak betetzeko ekintzen gauzatzea begiratzea eta bultzatzea.

  6. Eduki ekonomiko nabarmena duten araugintzazko proposamenei, itunei eta akordioei dagozkien txostenak ematea, aurrekontuen aldetik izan dezaketen eragina ebaluatzeko, eta dagozkion egokitzapen neurriak proposatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 27.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  7. Hainbat urtetarako gastuei eta mota guztietako aurrekontu aldaketei buruz legeek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari ematen dizkioten ahalmenak, Jaurlaritzari edo beste organo batzuei eman zaizkienak izan ezik.

  8. Jaurlaritzak aurrekontu arloan Legebiltzarrarekin dituen harremanetarako laguntza teknikoa ematea.

  9. Aurrekontu arloari buruzko prozedura guztiak izapidetzea eta, beharrezkoa bada, horien proposamena egitea, baldin eta horiei ebazpena ematea ez badagokio baina eskumena Ogasun eta Herri Administrazio Sailarena bada. Nolanahi ere, hasierako baimenaren eta kudeaketa orokorraren eskumena ematen zaio, hala gertatuz gero, sail jakin batzuei dagozkienak izan ez eta administrazio nagusiaren aurrekontuen barruan daudenean.

  10. Estatu, foru eta toki mailako administrazioetan aurrekontuez arduratzen diren organoekiko koordinazioa eta lankidetza.

  11. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak gertatze, kudeatze, ebaluatze eta kontrolatze arloetan beste egiteko batzuk, baldin eta horrela aurreikusten bada EAEko aurrekontu araubidearen alorrean indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan edo indarreko antolamendu juridikoan, eta beste organoren batek ez badu bereganaturik.

  1. ¿ Zuzendaritzaren maila organikoa izango duen Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, dekretu honetako 5. artikuluan adierazitako eginkizunez gain, honako hauek beteko ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioari dagozkion ahalmen guztiez baliatzea kontabilitateari eta barneko ekonomi kontrolari buruzko egitekoetan. Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia kontrola eta kontabilitatearen gauzatzea garatzen duen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuan, Erakunde Burujabeetango artekaritza araupetzeari buruzko martxoaren 5eko 80/1984 Dekretuan, eta ordenamendu juridikoan oro har ezarritakoak beteko dira. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko beste organo batzuei egotzitako ahalmenak salbuetsi egingo dira.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusia eta instituzionala osatzen duten enteen Kontabilitateari eta jardun ekonomiko-finantzarioaren jardunari darizkien agiri, kontu eta txostenak gertatzea eta banatzea, bai eta haien partaidetza duten enpresenak ere, beste organo batzuek horretan dituzten eskumenen kaltetan gabe.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 10.e) artikuluaren arabera, kontabilitatea informatizatzeko planak eta programak ezarriaz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontabilitate-eremuan baliabide informatikoak eta elektronikoak aplikatu eta ezartzearen kontrolatu eta zuzentzea, tratamendu informatikoa izan behar duten kontabilitateko eginkizunak zehaztea, kontabilitate publikoaren alorreko garapen informatikoak onartzea eta informatizatutako argibide kontableak eskuratzeko eta erabiltzeko baimena ematea.

    4. Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin, Estatuko Kontuen Epaitegiarekin eta kanpotiko kontrolerako beste organo batzuekin koordinatzea eta lan egitea. Beste herri administrazio batzuetako kontu-hartzeko eta barneko kontrol ekonomikorako organoekin koordinazio lanak egitea.

  2. ¿ Osakidetzako Kontu-hartzea Kontrol Ekonomikorako Bulegoaren menpe dago funtzionalki.

  1. ¿ Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean, funtzio publikoa, langileen araubide juridikoa nahiz ordainsarien araubidea eta negoziazio kolektiboa hartzen dituzten arloetan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen egitekoak beteko ditu. Dekretu honetako 4. artikuluan emandakoez gain, honako egiteko hauek dagozkio Funtzio Publikoaren sailburuordeari:

    1. Giza baliabideekin lotutako politikaren planifikazioa eta gauzatzea zuzendu eta koordinatzea, baliabide horiek gizartearen premia eta eskeei egokitzeko burutu beharreko jarduerak proposatuz, eta bai Administrazioa artikulatzen duten unitateak arrazionalizatu eta ordenatzea ere.

    2. Aurrekontu-plantiletako aurreproiektua lantzea, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzaren lankidetzaz.

    3. Ikuskaketa orokorra zerbitzuei eta langileei dagokienez, Funtzio Publikoaren arrazionaltasuna eta eraginkortasuna bermatu ahal izateko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari ekonomia-kontrolean dagozkion eskumenen kaltetan gabe.

    4. Efektiboak berresleitu eta arrazionalizatzeko planak prestatu eta proposatzea.

    5. Koordinazio- eta interlokuzio-funtzioak bermatzeko lanabesak eta irizpideak prestatu eta proposatzea, eta, beharrezkoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eremuan negoziazio kolektiboaren mugak eta edukiak erabakitzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioakfuntzionarioen eta lan-kontratuko langileen ordezkariekin burutu behar duen negoziaketarako ordezkariak proposatzea eta beste administrazio batzuetako funtzio publikoan agintea duten beste organo batzuen aurrean ordezkotza hori egitea.

    7. Produktibitate-osagarria dela eta, eman ohi diren zenbatekoak banan-banan izendatzea eta ezohiko zerbitzuengatiko haborokinak ematea, Jaurlaritzak onartuta dituen banaketa-irizpideen arabera.

    8. Langileen ohiko kudeaketan sailek eta erakunde autonomoek guztiei aplikatu beharreko irizpideak ezartzea, Jaurlaritzak arlo honetarako onartzen duen politika orokorra betez.

    9. Lan-osasun eta segurtasun alorretan Jaurlaritzak onartzen dituen irizpide orokorrak Sail eta Erakunde Autonomoetan ezartzea.

    10. Langileen gain eragina izan dezaketen administrazio eta lan mailako gorabeheren izapideak egiteko eta horiei ebazpena emateko argibideak ematea.

    11. Oro har, funtzio publikoari buruzko legeak bete daitezen zaintzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz edo, hala behar izanez gero, proposatuz. Indarrean dauden arauek ematen dioten beste edozein egiteko betetzea.

  2. ¿ Funtzio Publikoaren Sailburuordetzaren pean daude artez eta hierarkikoki Funtzio Publikoaren Zuzendaritza eta Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritza.

Dekretu honetako 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari:

  1. Funtzio publikoaren arloko arau orokorren proiektuak lantzea; lege-aurreproiektuak eta xedapen orokorren proiektuak Zuzendaritza honen gain eragina izan dezaketen gaietan derrigorrez informatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza lantzea beste sail batzuekin batera.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionario, bitarteko funtzionario edo lan-kontratuko langile finko edo aldi baterakoa izateko egin behar diren hautaprobetarako deialdien oinarri-arauak erredaktatzea.

  4. Osakidetzan, Ertzaintzan, unibertsitatez besteko kidegoetan eta Segurtasun Administrazioko laguntza zerbitzuetan sartzeko hautaproben deialdiko oinarri-arauak aginduz informatzea. Horrelakoetan, beren-beregi eta espresuki informatu beharko da hautaprobako alderdi tekniko eta metodologikoei buruz; eta horretarako, deialdia egiten duenak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen laguntza eska dezake.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak betetzeko behar diren baliabideak kudeatzea.

  6. Lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko oinarri-arauak gertatzea.

  7. Izendapen askeko lanpostuak betetzeko eta aldi baterako langileak izendatzeko deialdiak derrigorrez informatzea.

  8. Efektiboak planifikatzeko proposamenak gainbegiratzea; eta lanpostuen zerrendak gertatzea, lanpostuok dituzten ezaugarriak baloratuz eta zehaztuz.

  9. Funtzionarioen administrazio egoeren deklarazioa egitea eta lanean berriro sar daitezela onartzea, dagokion Sailaren edo Erakunde Autonomoaren txostena aztertu ondoren. Lan-kontratuko langile finkoen kontratuak eteteari ebazpena ematea.

  10. Langileak prestatzeko eta hobetzeko politika diseinatu eta planifikatzea.

  11. Langileei dagozkienetan sor daitezkeen administrazio eta lan mailako gorabeherak informatzea eta horiei ebazpena ematea, beste sailei edo erakunde autonomo batzuei espresuki emanda ez badaude eskumen horiek.

  12. Funtzio publikoaren arloko irizpenak lantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek edo bere erakunde autonomoek hala eskatutakoan.

  1. Aldi baterako lan-kontratuko langileen kontratazioak informatzea eta bitarteko funtzionarioak izendatzea eta lanetik botatzea, eskumen hori Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren esku dagoenean.

  2. Karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile izateko deialdia egin eta hautaprobak gainditu dituzten izangaiak beren lanpostuez jabetu daitezen onartzea edo, hala behar izanez gero, kontratatzea, eskumena hori Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokionean.

  1. Langileen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioan lan egiten duten langileak ordaintzeko sistema kudeatzea eta bai Euskal Administrazioari dagozkion eta gizarte-aurreikuspenekoak diren langileena ere.

  3. Gradu pertsonalen eta, hirurtekoen ondorioetarako, Administrazioan egindako zerbitzuen norbereganaketa eta aldaketa onartzea, eskumen horiek Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkionean. Horien erabilpena zein artezpideri lotu beharko zaion ere finkatuko du, baldin eta eskumen hori beste sail batzuei edo erakunde autonomoei izendatu bazaie.

  4. Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzak giza baliabideen alorrean burutzen dituen sailarteko ekimen eta proiektuek eragindako neurri arrazionalizatzaileak ezartzea.

  5. Oro har, giza baliabideekin lotutako politika garatu, kontrolatu eta gauzatzea, Jaurlaritzak ezarritako artezpideei jarraituz.

  6. Otsailaren 23ko 129/1999 Dekretuz arautu zen Jaurlaritzako kideen, Administrazioko goi-kargudunen eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen jardueren eta ondarezko eskubide-ondasunen Erregistroa kudeatzea.

  7. Indarrean dauden legeek emandako beste edozein egiteko betetzea.

Dekretu honetako 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako egiteko hauek dagozkio Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari:

  1. Sindikatuekin, komiteekin edo langileriaren ordezkaritza duten beste organo batzuekin egin beharreko elkarrizketa eta negoziaketetan horretan agintea duen organoari laguntzea edo Sailari dagokion ordezkaritza egitea, horretarako ahalmena ematen zaionean.

  2. Langileen ordezkariekin lortutako edo izenpetutako akordio edo hitzarmenen ondorioz sortutako organo edo komisioetan Sailaren ordezkotza egitea, baldin eta akordioan espresuki beste organo bati eman ez bazaio egiteko hori.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko eta Instituzionaleko langileen ordezkariekin lortu edo izenpetu beharreko akordio edo hitzarmenak informatzea, izenpetu baino lehen eta derrigorrez.

  4. Sailei, erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei eta baltzu publikoei laguntza ematea langileen ordezkariekin egin beharreko negoziaketetan, hala eskatzen zaionean.

  5. Langileen lan-baldintzak hobetzearren gizarte mailako zerbitzuak jar daitezela proposatzea eta, beharrezkoa bada, horiek kudeatzea.

  6. Arriskuen prebentzioaren alorrean ezarri beharreko neurriak proposatzea; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen Prebentzio Zerbitzu Propioa ¿maiatzaren 16ko 78/2000 Dekretuz arautua¿ zuzendu eta kudeatzea.

  7. Langileen presentzia kontrolatzeko sistemak zuzendu eta kudeatzea.

  8. Langileei maileguak ematea eta horien kudeaketa burutzea. Indarrean dauden legeen arabera maileguak izapidetzea eta horiei ebazpena ematea sailei eta erakunde autonomoei dagokienean, zein artezpideri jarraitu beharko dioten finkatzea.

  9. Eskubide Pasiboen Batzordearen administrazio-euskarria kudeatzea.

  10. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako pentsioei dagokienez espedienteak eta emate-proposamena izapidetzea.

  11. Indarrean dauden arauek emandako beste edozein egiteko betetzea.

  1. ¿ Ogasun eta Finantza Sailburuordetzak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion egitekoak beteko ditu finantza-politikari eta finantza-entitateekiko harremanei dagozkienetan: diruzaintza, zordunketa eta bermeak eskaintzea, aseguruen bitartekotzaren baimena eta kontrola, gizarte aurreikuspenerako entitateak, Itune Ekonomikoa, Estatuarentzako kupoak eta Lurralde Historikoen ekarpenak, transferentziaren gai izan diren eskumenen eta/edo zerbitzuen balorazioa, Gizarte Segurantza finantzatzeko Estatuarekin izan beharreko finantza-fluxuak finkatzea, zergen administrazioa eta ekonomia-administrazio mailako erreklamazioak. Dekretu honetako 4. artikuluan ezarritakoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Ogasun eta Finantza sailburuordeari:

    1. Ogasun arloari dagokionez:

      1. Legeek Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dizkioten ahalmen guztiak Ekonomia-Itunaren kudeaketak sor ditzakeen baliabideen banaketa-sistemari eta berari darizkion finantzaketaren alorrei dagokienez, Eusko Jaurlaritzari edo beste organoren bati izendatuta daudenean izan ezik.

      2. Euskal Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez, Estatuko Administrazioarekin eduki behar diren finantza-fluxuak erabakitzea.

      3. Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuko Administrazioaren eta beste lurralde erakunde batzuen arteko transferentzien gai izan daitezkeen eskumen eta/edo zerbitzuak definitzea, horiei buruzko irizpenak ematea eta horien baloraketari buruzko proposamenak egitea, horien artean etengabeko koordinaketa eman dadin.

      4. Legeek diotenaren arabera, zerga mailan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak Lurralde Historikoen arteko koordinazio, zerga-harmonizazio eta kolaborazioari dagokienez.

      5. Ekonomia-Itunaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak diren zerga alorreko eta zerga-araubideko eskumenak, Jaurlaritzari izendatu zaizkionak izan ezik.

      6. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko edo Erakunde Autonomoetako organoek burututako zerga-ekintza guztiak ofizioz berraztertzeari buruzko espedienteei ebazpena ematea.

      7. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuntza Nagusiarenak diren zergak eta zuzenbide publikoko eta pribatuko eta finantzabidezkoak ez diren diru-bideak arautzeari buruzko lege-aurreproiektuak lantzea.

      8. Europako Batasunetik datorren finantzaketari dagokionez, ekintza guztiak koordinatzea eta inplementatzea.

    2. Finantza arloari dagokionez:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen eta Kreditu Kooperatiben antolaketarekin, mendekotasun araubidearekin eta araubide juridikoarekin zerikusia duten baimen-emateak, onartzeak eta berariazko kontzesioak dakartzaten guztiak, indarrean dagoen legeriaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari badagozkio.

        Nolanahi ere, indarrean dagoen legeriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen Kontrol Batzordea osatzen dutenei gehitzeko ordezkaria izendatzea dagokio.

      2. Indarrean dagoen legeriaren arabera, Aurrezki Kutxek eta Kreditu Kooperatibek lege hausteak egiteagatik har ditzaketen zigorrak proposatzea organo eskudunari, eta dagozkien espedienteak izapidetzea ere bai.

      3. Aseguru-bitartekotza lanetan aritzeko baimenak ematea eta baimenak kentzea.

      4. Aurrerakinak eskatzea eta, hala badagokio, gerorapenak ematea, "Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 25.2 artikuluak aipatzen duenaren arabera.

      5. Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren Dirubiltze Araubidearen arabera diruzaintza alorreko eskumenak dituen sailari esleitutako zorren ordainketa geroratu eta zatitzeko eskabideak izapidetzea eta horiei ebazpena ematea.

      6. Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 41.1 artikuluak bermeak emateko eskumenak dituen sailari emandakoak, bermeak formalizatu, aldatu eta berresteari dagokionez.

      7. Euskal Autonomia Erkidegoari esleitutako harremanak, finantza alorrekoak, koordinatzea; eta Erkidego horren ordezkaritza bere gain hartzea gai horretan eskudunak diren organoetan, eta bereziki, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalean eta edozein eremutako finantza-erakundeetan.

      8. Gizarte aurreikuspeneko entitateen alorrean xedapen egitasmoak proposatu eta gertatzea, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako organo eskumendunekin lankidetzan.

    3. Oro har, ogasuna, finantza politika eta finantza entitateekiko harremanak, diruzaintza, zorpetzea, bermeak ematea, eta toki administrazioa hartzen dituzten gaietan legeria betearaztea, horretarako beharrezko diren neurriak hartuz edo, hala behar izanez gero, proposatuz. Halaber, indarrean dagoen araudiak ematen dion beste edozein egiteko burutzea.

  2. ¿ Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikita gelditzen da Ogasun eta Finantza Sailburuordetzaren bidez, bere jurisdikzio berezipekoak diren erreklamazioei ebazpena emateko duen askatasun funtzionalaren kaltetan gabe. Epaitegi hori urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuak (urriaren 10eko 227/1989 Dekretuaz aldatua) eta martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuak arautzen dute.

  3. ¿ Zerga Administrazioko Zuzendaritza, Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritza eta Finantza Zuzendaritza Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari atxikita egongo dira artez eta hierarkikoki.

Zerga Administrazioko Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. artikuluan adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek bete beharko ditu:

  1. Araubide juridikoak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiari eta instituzionalari zergen administrazio-arloan ematen dizkion eskumen guztiak, salbu eta tasen eta ordainketa berezien kudeaketarako administrazio-ekintzak badira eta horiek ezartzea Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren agintepekoa ez bada; zerga-bilketa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak ere hortik kanpo geratzen dira. Erakunde autonomoek beren eskubide ekonomikoen administrazio, kudeaketa eta eraginkortasunerako dituzten ahalmenen kaltetan gabe ulertuko da idatz-zati honetan ezartzen dena eta indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoari, ordaintzaile edo ordezko gisa, dagozkion zerga-eginbehar guztiak betetzea, Administrazioko organo guztiekin elkarlanarekin, eta Sailak, oro har edo kasu zehatz bakoitzerako, ezartzen duenaren arabera.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionaleko erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei, baltzu publikoei eta gainontzeko enteei, ordaintzaile edo ordezko direnez, zerga-betebeharretan aholkuak ematea eta arta eramatea.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko edo bere erakunde autonomoetako organoek emandako zerga-ekintza guztiak ofizioz berraztertzeari buruzko espedienteak izapidetzea.

  5. Zergapideen Elkar-egokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legeaz sortutako Zerga Kidekaketa Organoari laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

  6. Araubide juridikoan xedatutakoarekin bat eginik, zerga gaietan Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion harmonizazioari, koordinazioari eta kolaborazio fiskalari buruzko analisiak, azterlanak eta informeak, hala behar bada, egitea.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egitea edozein eratako baltzu publiko baten aurrean, ordaintzaile edo ordezko gisa eta zerga harremanak direla eta, Administrazioak parte hartzen duenean.

Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. artikuluan aipatzen diren ahalmenez gain, honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Ekonomia Itunaren edo finantzaketarako beste tresna juridikoen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Estatuko Administrazioarekin dituen eskubide eta betebeharrak kudeatzea eta izapidetzea, bai eta Foru Aldundiekin dituenak ere.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuko Administrazioaren eta beste Lurralde Enteen arteko transferentzien gai izan diren eskumen eta/edo zerbitzuen baloraketari buruzko txostenak egitea, eta transferentzia horiek onartzea dagokien Autonomia Erkidegoko organoei laguntzea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, indarrean dauden arauen ondorioz eta horiek betez, Estatuaren Administrazioarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuekin eta beste herri administrazio batzuekin dituen eskubide eta eginbehar ekonomikoak izapidetzea, zerga edo finantza mailakoak direnak izan ezik.

  4. Horretan parte hartzen duten erakundeekin batera, Kupoaren osagaien kalkulu eta baloraketari, horretarako metodologia eta urtean urtekoa finkatzeari, beharrezko diren arauak egiteko metodologia eta artikulazioari eta horretarako aurreikusita dauden organoen barruan hartu behar diren akordioei buruzko analisiak eta ikerketak egitea.

  5. Ekonomia Itunetik datozen baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Instituzioen artean banatze-sistemari buruzko analisiak eta ikerketak egitea, arauak sortzeari eta horretarako aurreikusita dauden organoen barruan horiek etengabe interpretatzeari dagokienez; halaber, baliabideen banaketa sistemei buruzko informe eta jarraipena eta, bereziki, Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuntza Nagusiari egindako ekarpenei buruzkoak, agintedun organoen akordioetan eta indarrean dagoen arautegian xedatutakoa bete ahal izateko.

  6. Ekonomia Itunean eta finantzaketarako beste sistema orokorretan jasotzen diren zerga-arauek finantza arloan duten eraginari buruzko analisi eta ikerketak zein Euskal Autonomia Erkidegoan bildutako zerga izaera duten baliabideei buruzkoak egitea, bere finantzaketa sistemaren jarraipena ekarriko baitute beste herri administrazioekin konparatuz.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko instituzioetatik datozen eskubide ekonomikoei buruzko ikerlanak, analisiak eta txostenak gertatzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak Erkidegoaz kanpoko edozein lekutatik eta beste organo batzuek beren eskumenez baliatuz egindako determinazioetatik lor ditzakeen finantzabideei ondoriorik oparoenak lortzeari buruzkoak ere.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio ezberdinen ahalmen mailen kalkulu eta baloraketari buruzko analisiak eta ikerketak egitea, udalen finantza-eremua barne, eta, oro har, erakundeen finantza-sisteman eragina duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioetako beste edozein ekonomia eremu barne.

  9. Ekonomia eta Planifikazio Zuzendaritzarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoarekin zerikusia duten finantza-fluxu europarrei dagokienez jarraitu beharreko artezpideak eta irizpideak ezartzea.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoak Batzorde Europarreko Kohesio Fondoez (edo antzekoez) finantzatzeko egindako proposamenak eta ekimenak gidatzea, eratzea, lantzea eta horien jarraipena egitea, dagokion arloan eskumena duten beste sail batzuekin koordinatuz.

Finantza Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. artikuluan adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu:

  1. Indarrean dagoen legeriaren arabera, Aurrezki Kutxen eta Kreditu Kooperatiben antolaketa, mendekotasun araubide eta araubide juridiko propioari dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren esku dauden egitekoak, Dekretu honetako 18. artikuluko 1.b.1) paragrafoaren baitan daudenak izan ezik. Bereziki, erakunde horiek Ogasun eta Herri Administrazio Sailari bidali behar dizkioten agirien jarraipena eta gainikuskaketa.

    Nolanahi ere, Zuzendaritza horri dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen eta Kreditu Entitateen Erregistroen kudeaketa, zaingoa eta jarduna, eta, hala behar denean, beren zuzentza organoetako goi-karguena.

  2. Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzko uztailaren 16ko 178/1996 Dekretuak finantza-politika eta finantza-entitateekiko harremanetarako eskumenak dituen sailari ematen dizkion egitekoak, Autonomia Erkidegoaz kanpoko Administrazioekin erlazionatutakoak izan ezik, horiek sailburuari baitagozkio.

  3. Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuak diruzaintza alorreko eskumenak dituen sailari emandako egitekoak, ordainketa-aginduak bereziki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legeko I. tituluko II. kapituluaren babespean itundutako diruzaintza-eragiketen kudeaketa.

  4. Borondatezko epean, diru-bilketaren kudeaketa zuzentzea zergagarriak ez diren zuzenbide publikoko diru-sarrerei dagokienez (prezio publikoak izan ezik); epe exekutiboan, diru-bilketaren kudeaketa edozein kontzepturi dagokionez, horren zuzentza eta gainbegiraketa ere barne. Ondorio horietarako, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren Dirubilketari buruzko Arautegian diruzaintzako alorrean Sailari egotzitako eskumen guztiak dagozkio, salbu zorrak geroratzeari eta zatitzeari buruzkoak.

  5. Euskadiko Zor Publikoaren eta kreditu- eta mailegu-eragiketen kudeaketa osoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 32.1 eta 34.2 artikuluetan aipatzen denaren arabera; sailburuak baimendutako zorpetze-eragiketek zein ezaugarri izango duten zehaztea, lege horretako 27. artikuluarekin bat etorriz; eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta baltzu publikoen zorpetze-eragiketak baimentzea, lege bereko 35. artikuluarekin bat etorriz.

  6. Emandako Bermeen Erregistroaren kudeaketa eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak bermeak emateari buruzko martxoaren 18ko 54/1997 Dekretuak Erregistro horren organo kudeatzaileari ematen dizkion egitekoak. Hala ere, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta baltzu publikoek bermeak eman ahal izateko baimena sailburuari dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Baloreak Kontratatzeko Zentroen araubide juridikoa ezartzeari buruzko martxoaren 9ko 159/1999 Dekretuaren arabera Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion guztiak. Arau-hauspen sano larriengatik zehapenak ezartzeko ahalmena, ordea, sailburuarena da.

  8. Finantzen, finantza-entitateekiko harremanen eta Diruzaintzaren gaietan eta horiei buruz erabakitzea bere esku ez dagoen kasuetan, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion prozedura guztien izapideketa; indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein egiteko ere bai.

  9. Erregistroak arteztea, jardueren jarraipena, ikuskapena, zigor-espedienteen izapideketa eta aseguru-bitartekarien arloan burutu beharreko gainerako guztiak, salbu Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari esleitutakoak eta diplomak ematea, azken hori sailburuari baitagokio.

  10. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko arautegia betetzearena kontrolatu, gainbegiratu eta ikuskatzea; betiere, gizarte-aurreikuspeneko erakundeen kaudimenari eta jarduera ekonomiko eta finantzariari dagokionez eta bere gobernu-organoen antolaketa eta funtzionamenduari dagokionez, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak dituen eskumenak errespetatuta.

  11. Gizarte-aurreikuspeneko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bidali behar dioten dokumentazio ekonomiko-finantzarioa arautu, garatu, aztertu eta gainbegiratzea,

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organoetako titularren lanpostuak bete gabe badaude, titularra ez badago edo gaixorik badago, honako hauek beteko dituzte horien egitekoak: egoera hori eman baino lehen eskuordetu ez baziren eta egoera horrek irauten duen bitartean, goragoko gertueneko agintari hierarkikoak; lanpostu hori bete gabe dagoenean, edo titularra gaixorik edo kanpoan badago, hurrengo agintari hierarkikoak eta horrela jarraian, erabaki espresuren batek edo lege-xedapenen batek kontrakoa agindu ezean.

  1. ¿ Polizia, hezkuntza, justizia eta osasun alorretako eraikinak eta zerbitzuak Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzaren jardute-eremutik kanpo gelditzen dira.

  2. ¿ Era berean, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari egozten zaizkion eskumenak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Herrizaingo Sailak eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak indarreko legeriaren arabera langileen alorrean dituzten eskumenen kaltetan gabe ulertu beharko dira.

  1. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta funtzioak ezartzen dituen urriaren 16ko 221/2001 Dekretua indargabetu egiten da, eta bai dekretu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten xedapenak, maila berekoak edo beheragokoak, ere.

  2. ¿ Osakidetzako Kontuhartzailetzaren egitura organikoari buruzko Ogasun eta Finantza eta Osasun eta Kontsumo sailburuen 1990eko maiatzaren 2ko Aginduak indarrean iraungo du, betiere bat badator indarrean dauden arauekin. Ekonomia eta Ogasun sailburuaren eta Osasun sailburuaren 1993ko urriaren 20ko Aginduz aldatu zen agindu hori.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (27)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.