Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: “87/2005 Dekretua, apirilaren 12koa, Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.”

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3675
  • Xedapen-zk.: 87
  • Xedapen-data: 2005/04/12
  • Argitaratze-data: 2005/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: EAEko udalak; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Era horretako hutsak antzeman direnez Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duen 2005eko apirilaren 12ko 87/2005 Dekretuan (2005eko ekainaren 6ko EHAA, 105. zenbakiaren gehigarria), horren zuzenketa egiten da honen ondoren:

  • Dekretuaren eranskinean, 67. orrialdean, Arrasate Bergarako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren Antolamendu Arauak (Debagioena) titulua duenean, 2. artikuluan, honako hau dionean:

    “Plana hau eremu funtzional osoan izango da aplikatzekoa, eta, horrenbestez, honako udalerriak barne hartuko ditu:

    Antzuola

    Aramaio

    Aretxabaleta

    Arrasate/Mondragón

    Bergara

    Eskoriatza

    Leintz-Gatzaga

    Oñati”

    Honakoa esan behar du:

    “Plan hau eremu funtzional osoan izango da aplikatzekoa, eta, horrenbestez, honako udalerriak barne hartuko ditu:

    Antzuola

    Aramaio

    Aretxabaleta

    Arrasate/Mondragón

    Bergara

    Elgeta

    Eskoriatza

    Leintz-Gatzaga

    Oñati”

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.