Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinarekin Bizkaiko Osasun Barrutian zerbitzu sanitario integratuetako hiru erakunde eratzen baitira. Batetik: «Bilbao-Basurto» izenekoa; bestetik, «Barrualde-Galdakao» izenekoa; eta, azkenik, «Barakaldo-Sestao» izenekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 896
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/01/30
  • Argitaratze-data: 2014/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Osasuneko sailburuak «X. Legegintzaldirako Osasun Politiken Lerro Nagusiak» aurkeztu zituen Eusko Legebiltzarrean, eta horiekin bat etorriaz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak zehaztu egin ditu 2013-20116 epealdirako Ildo Estrategikoak eta Ekintza Planak. Ildo estrategiko horiek zenbait helburu eta ekintza definitzen dituzte, gauzatzeko hedatu egin behar direnak, eta aldaketak ekarriko dituztenak, horien erdigunea integrazioa izango delarik.

Prozesu asistentzialak integratuaz, pazienteen osasuna hobetzeko diren osasun zainketak antolatzeko printzipio bat bada arreta integratua.

Azken baten, sistema sanitarioaren maila desberdinei dagokienez sinergiak aprobetxatzea eta koherentzia lortzea dira helburuak; hala, osasun zainketek ezaugarri hauek izan ditzaten: fragmentazio txikiagoa, koordinazio handiagoa, eragingarritasun handiagoa eta kalitate hobea.

Gure kasuan, arreta integratua errazteko elementu gisa, erakunde sanitario integratuen eredua hedatzearen aldeko apustua egiten dugu, eta bai, mugape geografiko jakin baten barruan, lehen mailako arretako zentroak eta horien erreferentziako ospitalea elkartzearen aldekoa ere.

  1. Legegintzaldirako Osasun Politiken Lerro Nagusien barruan, 1. Ildo Estrategikoak, batetik, sistema sanitarioaren ardatz nagusi gisa pertsonak konfiguratzen ditu; bestetik, «pazienteentzako zerbitzua hobetzeko, sistema sanitarioaren kalitatea hobetzea» du helburutzat; eta hartarako, ikuspuntu integraleko prozesu asistentziala garatzea aipatzen da, zeinetan erdigune gisa pazientea aurkitzen baita; bestalde, prozesu horretan ziurtatu egiten da bai arretaren jarraipena eta bai arreta pertsonalizatua ere.

    Hortaz, arreta integratua funtsezko printzipioa da zainketa sanitarioen antolaketan; eta, ildo horretan, beharrezkoa da eremu asistentzial ezberdinek konfiguratzen dituzten erakundeak eta zerbitzuak integratzen jarraitzea; hartarako, erakunde integratuak osatzen dituzten egitura komunak sortzea ahalbidetuaz, betiere pazienteari arreta osoa eta egokiagoa ematea bermatzeko.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzeari buruzko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuko 4.2 artikuluak ezartzen duenez, Ente Publikoari atxikitako baliabideak berrantolatu ahal izango dira, lehendik diren zerbitzu-erakundeak aldatu, batu edo bereiziaz; Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabakiz hartu ahal izango dira neurri horiek, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 22.2 atalean ezarritakoari jarraikiz.

    Orain artekoa adierazitako aplikatzearren, hauxe da erabaki honen helburua: ildo estrategikoetan zehaztutako ekintzak gauzatzea, zerbitzu-erakunde bakarrean integratuaz arreta modalitate biak (lehen mailakoa eta espezializatua); hartarako, aipatu erakunde sanitario integratuak eratuaz.

    Gipuzkoako Osasun Barrutian, Osakidetzak martxan jarria du erakunde sanitario integratuaren eredua. Hartarako, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuarekin hasi zen; hori sortzeko erabakian bertan adierazten zen antolaketa-eredu hori, zeina funtzionatzen epe baten izan ostean aztertu eta ebaluatu egin beharko baitu Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, hain justu ere Ente Publikoa osatzen duten gainontzeko erakundeetara hedatu baino lehen.

    Ildo horretan, funtzionatu duen urteetan zehar, prozesuen eraginkortasunari eta efizientziari dagokienez aztertu eta ebaluatu egin dira lortutako emaitzak, eta ebaluazio horren emaitzak honako eranskin honetan jaso dira: bestek beste, erabaki hau onartzen duen aktarenean.

    Guzti hori kontuan izanik, Bizkaiko Osasun Barrutian hiru erakunde sanitario integratu sortzea planteatzen da, honako hauek:

    1. Bilbao-Basurto, zeinetan integratuko baitira Basurtuko Unibertsitate Ospitalea eta Bilbao Eskualdean egun diren lehen mailako arretarako zerbitzu-erakundeei atxikita dauden baliabideak.

    2. Barrualde-Galdakao, zeinetan integratuko baitira Galdakao-Usansolo Ospitalea eta Barrualdeko Eskualdean egun diren lehen mailako arretarako zerbitzu-erakundeei atxikita dauden baliabideak, lehen mailako arretarako direnak, eta.

    3. Barakaldo-Sestao, zeinetan integratzen baitira egun diren San Eloy Ospitalea zerbitzu-erakundeei atxikitako baliabideak, eta bai Barakaldoko eta Sestaoko Lehen Mailako Arretako Unitateei atxikitakoak ere; azken horiek Ezkerralde-Enkarterri Eskualdetik kentzen dira, eta erakunde hori, bestalde, aldatu egiten da.

      Ondorioz, goian aipatu zerbitzu-erakundeak kendu egiten dira, eta euren baliabideek, eskubideek eta obligazioek erakunde sanitario integratuak (berriak direnak) osotuko dituzte.

      Era berean, «Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdea» Zerbitzu-erakundea aldatu egiten da, zeinetatik kendu egiten baitira Barakaldoko eta Sestaoko Lehen Mailako Arretako Unitateak, eta horien baliabideek, eskubideek eta obligazioek «Barakaldo-Sestaoko» Erakunde Sanitario Integratua (berri dena) osotuko dute.

      Eta guzti hori dela-eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakariak honako hau,

      ERABAKITZEN DU:

      Lehengoa. Honako hauek kentzea: Bilbo Eskualdeko Zerbitzu-erakundeak eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Barrualdeko Eskualdea, Galdakao-Usansolo Ospitalea eta San Eloy Ospitalea. Eta Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdea aldatzea, zeinetatik kendu egiten baitira Barakaldoko eta Sestaoko Lehen Arretako Unitateak.

      Bigarrena. Bizkaiko Osasun Barrutian hiru erakunde sanitario integratu sortzea: «Bilbao-Basurto», «Barrualde-Galdakao» eta «Barakaldo-Sestao».

      Hirugarrena. Beherago azaldutako zehaztapenekin bat etorriaz, erabaki honen bitartez sortzen diren erakunde sanitario integratuak konfiguratzea:

    1. Bilbo Eskualdeko lehengo zerbitzu-erakundeetako eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko giza baliabideak, baliabide materialak eta antolakuntza-baliabideak osorik erabiltzea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratua eratzeko.

    2. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratura pasatzen da, zentro asistentzial gisa, eutsi egiten diolarik bai Unibertsitate Ospitalea izateari eta bai izen berdinari ere, betiere Administrazio Kontseiluaren 2011ko uztailaren 22ko Erabakiko (2009-09-30eko EHAA) aurreikuspenak aplikatu ahal daitezen.

    3. Barrualdeko Eskualdeko lehen mailako arretarako lehendiko zerbitzu-erakundeetako eta eta Galdakao-Usansolo Ospitaleko giza baliabideak, baliabide materialak eta antolakuntza-baliabideak osorik erabiltzea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua eratzeko.

    4. San Eloy Ospitaleko lehendiko Zerbitzu-erakundeko giza baliabideak, baliabide materialak eta antolakuntza-baliabideak eta bai Barakaldoko eta Sestaoko Lehen Mailako Arretako Unitateetakoak ere, osorik erabiltzea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua eratzeko.

      Laugarrena. Bilbao-Basurto, Barrualde-Galdakao eta Barakaldo-Sestaoko erakunde sanitario integratuetarako ondoko antolakuntza-egitura ezartzea.

      Zuzendaritza- eta kudeaketa-organoak:

      1. Zuzendari-gerentea.

      2. Gerentziako zuzendaritza-taldea.

      3. Zuzendaritza-kontseilua.

        Partaidetza-organoak:

      1. Kontseilu Teknikoa.

        Bosgarrena. Erakunde sanitario integratuen burua zuzendari gerentea izango da, zeina kontsideratzen baita Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeko 27. artikuluko erregimenari loturiko zuzendaritzako kargua dela.

        Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuetako 15.1 artikuluak ematen dizkion aginpideak dagozkio zuzendari gerenteari; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaz onartu ziren estatutu horiek.

        Seigarrena. Bere funtzioak burutzeko, zuzendari gerenteak zuzendaritza-talde baten laguntasuna eduki ahal izango du, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeko 27. artikuluan aurreikusitako erregimenari lorturik izango dira talde horretako kideak.

        Zuzendari gerenteak eskuordetzan ematen dizkien funtzioak eta atazak beretu ahal izango dituzte zuzendaritzako kargudunek; eta, betiere, euren mendeko unitate eta zerbitzuen jardueren gaineko gainbegiraketa eta segimendua burutuko dituzte.

        Zazpigarrena. Erakundea sartua dagoen sailkapen-taldearen arabera, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuetako 15.2 artikuluan jasotako aurreikuspenekin bat etorriaz, zuzendaritza-taldea elkarlanean arituko da gerentziarekin erakunde sanitario integratuen kudeaketan, eta honako hauek osatuko dute:

        Bilbao-Basurto eta Barrualde-Galdakao eta Barakaldo-Sestaoko erakunde sanitario integratuak.

        Integrazio Asistentzialerako Zuzendaritza.

        Zuzendaritza Medikoa.

        Erizaintzako Zuzendaritza.

        Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritza.

        Pertsonalaren Zuzendaritza.

        Baraklado-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua.

        Zuzendaritza Medikoa.

        Erizaintzako Zuzendaritza.

        Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritza.

        Pertsonalaren Zuzendaritza.

        1. Hala erabaki den erakundeetan, Integrazio Asistentzialerako Zuzendaritza arduratuko da oro har ondokoen arteko integrazio-mekanismoak garatzeaz: profesionalak, zerbitzu asistentzialak eta eremu sanitarioan eskumenak dituzten beste zerbitzu komunitario batzuk. Eta, hartarako, Zuzendaritza Medikoarekin eta Erizaintzako Zuzendaritzarekin bereziki koordinatuz eta gainontzeko zuzendaritzekin orokorrean koordinatuz, beharrezkoa bada, honako hauetaz arduratuko da:

          Sistemaren eraginkortasun handiena lortzeko, mailen artean beharrezko diren programak garatzea. Asistentzia-maila bien artean prozesu integratuak garatzea, kudeaketa klinikoa erabiliz kudeaketa-lanabes gisa.

          Gaixotasunei aurre egiteko eta osasuna sustatzeko jarduketan garapena bermatzea, eta lehen mailako arretan ebazpen-gaitasuna sustatzea. Osasun publikoko egiturekin koordinatuaz, osasunerako egiten diren prebentzio-, sustapen- eta heziketa-jarduketak bultzatzea.

          Erakunde sanitario integratuko profesional sanitarioak koordinatzea, asistentzia integratua eskaintzen dela ziurtatzeko; betiere, ikuspuntu jarraitu eta globaletik asistentziari ekiteko, asistentzia-prozesu berriak eta arreta-zirkuitu berriak definituaz.

          Orientazioa ematea ondoko hauek ezartzeko: erabaki klinikoak hartzeko praktikarako gidak eta bideak, eta praktika klinikoan aldagarritasuna txikitzeko jarduketa- eta deribazio-protokoloak, betiere prozedura diagnostikoetan eta terapeutikoetan bikoiztasunak baztertuaz.

          Asistentzia-zerbitzuen eta zerbitzu komunitarioen eta soziosanitarioen artean, bitartekari- eta integrazio-agentea gisa jardutea. Hartarako, ondoren zehaztutakoekin ondo koordinatzeko beharrezko mekanismoak ezarriaz: osasun publikoko baliabideak, zerbitzu sozialak, eta eremu sanitarioan eta soziosanitarioan eskumenak dituzten erakundeak.

          Eremu egokian, partaidetza soziala eta herritarrena zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, hain justu ere komunikaziorako kanalak hobetuaz; erabakiak hartzeko, herritarren prestakuntza-ekintzak proposatuaz, eta erantzunkidetasuna eta osasunaren autogestio eraginkorra bultzatuaz.

          Gerentziak eskuordetzan emandako gainerako funtzioak.

        2. Zuzendaritza Medikoa, zeinari honako ohiko funtzio hauek dagozkion:

          Erakunde Sanitario Integratuaren Kontseilu Teknikoaren buru izatea.

          Jardueren segimendua, emandako zerbitzuen kalitate-mailaren ebaluazioa eta horiek hobetzeko neurri egokiak proposatzea.

          Medikuntza- eta asistentzia-jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

          Pertsonal fakultatiboaren irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak sustatu eta ikuskatzea.

          Erakunde sanitarioaren zerbitzuei atxikitako baliabide klinikoen kudeaketa egitea eta jarraibideak ezartzea.

          Gerentea ordeztea, baldin eta kanpoan edo gaixorik bada, edota lanpostua hutsik badago.

          Gerentziak eskuordetzan emandako gainerako funtzioak.

        3. Erizaintzako Zuzendaritza, zeinari honako ohiko funtzio hauek dagozkion:

          Erakunde Sanitario Integratuaren erizaintzako jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

          Erizaintzako jardueren jarraipena, emandako zerbitzuen kalitate-mailaren ebaluazioa eta hobekuntza-neurri egokian proposatzea.

          Erizaintzako pertsonalaren irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak sustatzea eta ikuskatzea.

          Gerentziak eskuordetutako gainerako eginkizunak.

        4. Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritzak eta Pertsonalaren Zuzendaritzak honako funtzio hauek baliatuko dituzte: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak onartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretutik eta aplikatzeko diren gainontzeko arau konkordanteetatik ondorioztatzen direnak, eta, halaber, Gerentziak eskuordetzan ematen dizkionak.

          Zortzigarrena. Erakunde sanitario integratuko zuzendaritza kontseilua organo kolegiatu bat da, zeinak elkarlana egiten baitu kudeaketan Gerentziarekin, ondoko arloetan proposamenak eginez eta aholkularitza-funtzioak beteaz:

          Plan Estrategikoa egitea gerenteak onar dezan, bai eta haren jarraipena egitea ere.

          Urteko Kudeaketa Plana egitea gerenteak onar dezan, bai eta plan horren jarraipena egitea ere.

          Programa-kontratua negoziatzeko estrategiak diseinatzea.

          Urteko memoria egitea, gerenteak onar dezan.

          Kontseilu Teknikotik datozen proposamenak aztertu eta bultzatzea.

          Kudeaketa klinikorako unitateak antolatzea.

          Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluak erabakiko du Zuzendaritza Kontseiluaren osaketa, erakunde sanitario integratuaren ezaugarri espezifikoak kontuan hartuz betiere. Eta horren kideen artean izango dira honako hauek: Zuzendaritza Taldea, arreta espezializatutako eta lehen mailako arretako unitateetako buruak, erabakitzen direnak, eta Kontseilu Teknikoaren ordezkari den bokal bat.

          Bederatzigarrena. Erakunde sanitario integratuko profesionalen parte hartze- eta aholkularitza-organoa da Kontseilu Teknikoa. Eta honako hauek osatuko dute: lehendakari bat, eta dagokien erakundean zerbitzuan diharduten profesionalen artean hautatutako 12 bokal.

          Kontseilu Teknikoan honako hauek hartzen dute parte: Zuzendaritza Medikoa, Integrazio Asistentzialerako Zuzendaritza, zerbitzu-erakundean zuzendaritza-egitura hau zehaztu denean, eta Erizaintzako Zuzendaritza; Presidentzia Zuzendaritza Medikoari egokituko zaio eta Idazkaritza Integrazio Asistentzialerako Zuzendaritzari, beharrezkoa bada. Integrazio Asistentzielarako Zuzendaritzarik ez bada, Zuzendaritza Medikoak bereganatuko ditu bi funtzio horiek. Gainerako bokalak lehen mailako arretako profesionalen eta arreta espezializatuko profesionalen artean banatuko dira, erdibana. Kontseilu Teknikoa osatuko duten kideen artean honako proportzioa gordeko da: gutxi-gorabehera % 60 fakultatiboak izango dira, eta % 40 erizaintzako langileak.

          Erakundeko Gerentziak zehaztuko du zein eremu edo unitatetan izendatuko diren bokalak eta zer prozedura erabiliko den horretarako.

          Erakundearen Plan Estrategikoan aurreikuspenen barruan burutuko dituelarik, Kontseilu Teknikoaren funtzioak honako hauek dira:

          Unitateen antolakuntza eta funtzionamendua hobetzeari eta asistentzia-kalitateari buruzko politikak, proposamenak eta gomendioak egitea.

          Asistentzia-, diagnosi- eta terapeutika-estrategia berrien balorazioa.

          Ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntzaren alorretako jardun-ildoak proposatzea.

          Kudeaketa klinikoko unitateak ezartzeko proposamena.

          Kontseilu Teknikoaren ordezkaritzan Zuzendaritza Kontseiluko parte izango diren kideak izendatzea.

          Hamargarrena. Erabaki honek indarra hartzen duenetik aurrera, kendu diren zerbitzu-erakundeekin Osasun Sailak zituen harreman ekonomikoak, finantzarioak eta programatikoak ondoko hauenak konfiguratzera pasako dira: sortu diren erakunde sanitario integratu berrienak, hain justu ere.

          Erabaki honen bitartez eratzen diren erakunde sanitario integratuek subrogatu egiten dituzte kendutako edo aldatutako eta erakunde horietan integratzen diren zerbitzu-erakundeetako unitateak, zehazki, ondoko arloetako eskubide eta obligazioei dagokienez: ekonomikoa, lanekoa, kontratuena, ondarearena eta beste edozeinetakoa.

          Hamaikagarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari ahalmenak ematen zaizkio, erabaki bidez, honako hau egiteko: aldatzen edo kentzen diren zerbitzu-erakundetan, 2014ko urtarrilaren 1ean ziren zerbitzu eta unitate guztietako langileen plantillak erakunde sanitario integratu berrietara pasatzeko; eta, halaber, ahalmenak ematen zaizkio beharrezko aurrekontu-egokitzapenak egiteko.

          Hamabigarrena. 1. Bilbao-Basurto eta Barrualde-Galdakao erakunde sanitario integratu berriak, erakunde sanitarioen sailkapeneko 2. taldean sartuko dira, betiere Administrazio Kontseiluaren 2013ko uztailaren 18ko Erabakiaz zuzendaritzako karguentzako onartutako ordainketa-eredu berriarekin bat etorriaz.

        1. Barakaldo-Sestaoko erakunde sanitario integratu berria, erakunde sanitarioen sailkapeneko 3. taldean sartuko da, betiere Administrazio Kontseiluaren 2013ko uztailaren 18ko Erabakiaz zuzendaritzako karguentzako onartutako ordainketa-eredu berriarekin bat etorriaz.

          Hamahirugarrena. Aldi baterako arauak.

          Bilbao-Basurto, Barrualde-Galdakao eta Barakaldo-Sestaoko erakunde sanitario integratuak eratutakoan, eta harik eta erakunde horietako zuzendaritza-postuak arauz bete arte, postu horiek behin-behinean beteko dira, erakundearen funtzionamendu egokia eta asistentziaren jarraipena bermatzeko.

          Hamalaugarrena. Erakunde sanitario integratuen egitura eta funtzionamendua oro har erregulatzeko arauzko xedapen geroztikoetan ezarritakoaren aurka egiten ez duten neurrian, erabaki honetan jasotako aurreikuspenei eutsi egingo zaie, zehazki, euren zegaztapen guztiei.

          Hamabosgarrena. Ebazpen honek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du indarra.

          Aurrekontuei, behin-behineko egoera finantzarioei eta informazio ekonomiko-finantzarioari dagokienez, aldatu edo kentzen den zerbitzu-erakunde bakoitza erakunde sanitario integratu berriei egokitzea, 2014ko urtarrilaren 1etik harako ondorioekin egingo da.

          Hamaseigarrena. Erabaki honen eranskinean ezarritakoarekin bat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeen zerrenda eguneratu egiten da, eta erabaki honen datatik aurrera izango ditu ondorioak.

          Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.

          Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

          JON DARPÓN SIERRA.

          (Ikus .PDF)