Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

130/1981 DEKRETUA, azaroaren 23koa (Dekretu horren bidez, abelazkuntzaren eta animalien osasunaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Nekazaritza eta Arrantza; Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

1. Euskal Autonomia Erkidegoak, dagokion lurralde-eremuan, bere gain hartuko ditu urriaren 11ko 2918/1974 Dekretuak eta horrekin bat datozen gainerako xedapenek abelazkuntza-arloan Estatuko Administrazio Zentralari emandako eginkizunak eta zerbitzuak; nolanahi ere, abelazkuntzako politikaren erabateko plangintzaren oinarriak bete beharko ditu, Estatuko Administrazio Zentralak jarduera ekonomikoaren erabateko plangintzaren barruan finkatutakoak. 

2. Abelburuak ugaltzeari eta hobetzeari buruz, Euskal Autonomia Erkidegoak landuko duen araudia Estatuaren oinarrizko araudiari egokituko zaio, liburu eta erregistro genealogikoei, etekinak egiaztatzeari, hobekuntzarako aziendak baloratzeari eta material genetikoaz hornitzeari dagokienez; egokitze horri esker, Administrazio Zentralak behar bezalako koordinazioa eta homologazioa egin ahal izango du hala Estatuan nola nazioartean. Nolanahi ere, Estatuak, oinarrizko legeria hori egiteko, autonomia erkidegoaren iritzia jaso beharko du. 

3. Ugaltzeko hautatutako animaliak eta material genetikoa kanpoan merkaturatzearekin zerikusia duten jarduerak Estatuko Administrazio Zentralaren ardurakoak izango dira.  

4. Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko koordinaziorako eta lankidetzarako beharrezkoak diren tresnak ezarriko dira, honako xede hauek lortze aldera: alde batetik, Autonomia Erkidegoak bere eginkizunak errazago kudea ditzan, eta, bestetik, Estatuko Administrazio Zentralak bereak ere zuzen bete ahal izan ditzan, hala nola abelazkuntzako eta ekoizpen-baliabideen erabilerako plan orokorren emaitzak ebaluatzean, abelazkuntzako politikari buruzko informazioa ematean, eta nazioartean Estatuaren ordezkaritzan aritzean.