Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 30ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatua ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3388
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/30
  • Argitaratze-data: 2011/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70.4 artikuluak xedatzen duenez, herri-administrazioek eskabide-eredu eta sistema normalizatuak ezarri beharko dituzte hainbat prozeduraren gaineko ebazpen ugari eragin behar duten prozeduretarako, eta eredu horiek herritarren esku egon beharko dute administrazioen egoitzetan.

Telelaguntza Zerbitzu Publikoari buruzko ekainaren 28ko 144/2011 Dekretuko 13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak Eusko Jaurlaritzan gizarte-gaietako eskumena duen zuzendariaren ebazpenez onartutako ereduari jarraiki egingo dira, eta eredu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horren arabera, honako hau

  1. Telelaguntza-zerbitzu publikoan alta emateko eskaera-eredu normalizatua, ebazpen honen eranskinean jasotzen dena, onartzea.

  2. Telelaguntza-zerbitzu publikoan alta emateko eskaera-eredu normalizatua, eta hori betetzeko jarraibideak, euskadi.net-eko egoitza elektroniko honetan aurkitu ahal izango dira: www.gizartelan.ejgv.euskadi.net.

Ebazpen honek 2011ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 30a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

ALFONSO GURPEGUI RUIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.