Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zuzenbide

iz. Bakoitzari dagokiona emanaz, zuzentasunez jokatuz aritzeko era. || Gizarte bateko harremanak bideratzen dituzten arauen multzoa.  v Zuzenbide zibila. Gizabanakoen arteko harremanak arautzen dituena. v Zuzenbide kanonikoa. Eliza katolikoak bere antolakuntzarako eta eliztarren ekintzak eta harremanak arautzeko eman duen lege multzoa. v Nazioarteko zuzenbidea. Estatuen arteko harremanak arautzen dituena. v Merkataritza zuzenbidea. Mertakaritzari dagozkion ekintza eta harreman guztiak arautzen dituena. v Zigor zuzenbidea. Lege-hausteak eta lege-hausleak zigortzeko aginpidea duen ahalmena arautzen duen lege multzoa. v Administrazio zuzenbidea. Estatuko erakundeen antolakuntza, eta estatuaren eta hiritarren arteko harremanak arautzen dituen lege multzoa. v Lan zuzenbidea. Lan harremanak arautzen dituen lege multzoa. v Auzi zuzenbidea. Auzitegiek nola jokatu behar duten eta zer prozedura erabili behar duen arautzen duen lege multzoa.