Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zurtoin

iz. Landare hodidunetan, sustraiaren aurkako noranzkoan hazten den eta hostoak ematen dituen zatia. Zurtoinaren zeregin nagusiak hostoei, loreei eta fruituei eustea eta sustraietatik hostoetara mineralak eta ura eramatea, eta fotosintesiaren bidez lortutako gaiak hostoetatik landarearen gainerako organoetara eramatea da. Mota askotako zurtoinak bereiz daitezke baina, oro har, sustraiaren kontrako norabidean eta gorantz hazten dira; zilindro forma izan ohi dute, eta arantzak eta hariak izan ditzakete. Bestalde soilak edo adardunak izan daitezke (zurtoin soileko landareetan hosto, lore edo fruituak zurtoinetik ateratzen dira zuzenean, eta adardunetan berriz adarretatik atera ohi dira lore, fruitu eta hostoak), eta urtekoak edo bizi luzeagokoak bereizten dira; urte asko bizirik irauten duten zurtoinak loditu eta zur bihurtzen dira eta zuhaitz eta zuhaixken enborra osatzen dute. Lurretik kanpora edo lurpean haz daitezke; lurpekoen artean errizoma, erraboila eta tuberkulua bereiz daitezke.