zurikatx
iz. Bot. Erikazeoen familiako zuhaixka adartsua, 1-3 m luzea, ezkaiaren antzekoa (Erica arborea). Txilar zuria izenaz ere ezagutzen da. Adar berriak oso iletsuak izaten ditu, eta hostoak laburrak eta estuak. Loreak, berriz, ezkila txiki baten antzekoak ditu, kolorez zuriak eta adarren inguruan mordoan antolatuak. Mediterraneo Itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da batez ere.