zurgihar
iz. Enborraren bihotza, zur ilunena, gogorrena eta iraunkorrena duena. v Biol. Zurtoinaren edo adarren barnealdeko partea da zurgiharra, zurtoinaren parte hilak osatua eta, beraz, gaiak garraiatzeko ahalmena galdua duena. Zurgiharra zurtoinaren kanpoaldeko partea baino gogorragoa da, eta kolore iluna izaten du osagai dituen olioen, erretxinen eta gomen eraginez.