Zumsteeg, Johann Rudolf
Alemaniar musikagilea (Sachsenflur, Odenwald, 1760 - Stuttgart, 1802). Schiller-en adiskide izan zen. Weimar-ko gorteko kapera maisu izan zen, eta operako eta dukearen kontzertuetako zuzendari. Lied erromantikoaren aitzindarietako bat izan zen, Schubert-ek biziki mirestu zuena. Eragina izan zuen gainera Reichart, Zelter, Schumann, Kelin eta Loeve-rengan. Operak, kantatak, biolontxelorako musika eta antzerkirako musika ere idatzi zuen.
- zume
- Zumeltzu
- Zumeta Etxeberria, Jose Luis
- zumintz
- zumitz
- Zumsteeg, Johann Rudolf
- zunburrun
- zunda
- zundaketa
- zundatu, zunda(tu), zundatzen
- zundatzaile