Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zulaika, Joseba

Gipuzkoar antropologo eta ikertzailea (Donostia, 1948). Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen, eta AEBetako Princetongo Unibertsitatean antropologiako doktoregoa lortu zuen. Gaur egun, Basque Studies Programeko zuzendari da eta Antropologia eta Euskal Kulturako eskolak ematen ditu Renoko Unibertsitatean (Nevada). Argitaratu dituen lan nagusiak: Ehiztariaren erotika (1990), La violencia vasca: metáfora y sacramento (1990), Caza, símbolo y eros (1992), Migración, etnicidad y etnonacionalismo (elkarlanean, 1996), Del cromañón al carnaval (1996) eta Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim de Bilbao (1997).