Zuiderzee
(Euskaraz, Hegoaldeko itsasoa). XIII-XX. mende bitartean Herbehereetako golkoa Ipar itsasoan. XIII. mende inguruan itsasoak, Frisiar uharteek moldatzen zuten kostaldeko zerrenda gainditurik, erromatarrek Flevo deitua zuten aintzirarekin bat egin zuen. XX. mendea arte Amsterdam-go portuko trafikoa handik bideratzen zen. 1918an estatuak golkoa ixtea erabaki zuen, premiazkoa zuten nekazaritza lehorturiko lurretan (polder) garatzearren. Hala, 1932an amaitu zen uhesiak golkoa itxi zuen eta Ijsselmeer aintzira (120.000 hektarea) moldatu zuen. Harrezkero lehorturiko bost polder handiek 221.000 hektareako eremua hartzen dute. Rhin ibaiaren adar batzuek, Ijsseel-ek eta Vecht-ek besteak beste, Ijsselmeer aintzirara isurtzen dute ura.