Zuhatzu
Nafarroako Arakil udalerriko kontzejua. ik. Arakil. v Itzagaondoako udalerriko herrigunea (Zangozako merindadea, Nafarroa). 17 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Aipagarriak dira jatorri erromanikoko Ama Birjina Jasokundekoaren eliza eta XI. mendeko jatorria duen San Migel Izagakoaren ermita. v Gasteizko aldiria (Arabako Lautada). 45 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean zehar galdu zen euskara.