Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zozo

iz. Urretxindorraren familiako txoria (Turdus merula). || Ergela, inozoa. || Ur-zozo. Zozo arrunta baino txori txikiagoa (Cinclus cinclus).  v  Arra erabat beltza eta moko-horia da, emea aldiz beltz arrea eta papo-zuria. Europa guztian, Asian, Afrikako iparraldean, Kanarietan eta Azore uharteetan bizi da. Belar lehorrez eta goroldioaz egiten du habia, eta barrua buztina geruza mehe batez estaltzen du. Fruituak, haziak eta intsektuak jaten ditu. Kantari ona eta beza erraza da; kaiola-txori gisa ere erabiltzen da. v Ur-zozo (Cinclus cinclus). Zinklidoen familiako txoria, 18 cm inguru luzea. Luma gris arreak ditu bizkarrean, buru gainean eta sabelean, zuriak buruaren azpian eta paparrean. Europan eta Asian bizi da. Uraren gainean ibiltzen eta igeri egiten oso bizkorra da. Intsektuak, soinbera txikiak eta arrainak jaten ditu.