zortziko
iz. Zortzik osatutako zera. ik. zortzikote. || Bertsolaritzan, zortzi lerro eta lau puntu dituen bertso mota. || Zortziko handi edo nagusia. 10 eta 8 silabako lau lerro pare dituena, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudela. || Zortziko txikia. 7 eta 6 silabako lau lerro pare dituena, oin errimadunak 6 silabako lerroetan daudela. || Mus. 5/8 konpasean idatzita dagoen euskal doinua; doinu horrekin egiten den dantza. Zortziko zaharrak eta berriak ez dira puntuetan berdinak? Lehenagoko zortziko guztiak ohi ziren hitz neurtu edo bertsoekin kantatzeko atereak. || Karta jokoan, zortzi puntu balio dituena.