zorri
iz. Intsektu bizkarroia, ugaztunen odola xurgatuz bizi dena (Pediculus humanus). || Zorri-belar. Urrebotoiaren familiako landarea, pozoitsua, lore urdinak buruxketan dituena (Delphinium staphisagria). v Zool. Ugaztunei odola zurgatuz elikatzen dira. Hegorik ez dute; begiak ere atrofiatuak dituzte gehienek. Arrautzez, bartzez, ugaltzen dira. 200 zorri mota inguru ezagutzen da. v Buruko eta gorputzeko zorriak (Pediculus humanus capitis eta Pediculus humanus corporis). 2,5 mm luzea eta kolorez arrea eta albo beltzaranetakoa dena. Emea handixeagoa izaten da. Gorputz zapala izaten du. Ileari erantsita uzten ditu arrautzak. Gorputzeko zorria handiagoa izaten da, 4 mm inguru luze. v Poto-zorria (Phthirus inguinalis edo P. pubis). Gizonaren zango arteko, besapeetako eta bekainetako ilepean bizitzen dena. v Zerriaren zorria (Haematopinus suis edo H. eurysternus). 5 mm inguru luze dena, eta zerrien eta basurdearen bizkarroi bizi izaten dena. v Zakurraren zorria (Linognathus setosus). 2 mm inguru luzea eta kolorez arrea dena. v Ardi-zorria (Melophgaus ovinus). 6-7 mm luze dena, eta abdomen zabal zapala eta kolorez arrea duena. v Erle-zorria (Braula coeca). Braulidoen familiako intsektua, erlearen toraxean erasten dena eta hark egiten duen eztia jaten duena.