Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zooplankton

iz. Zool. Animaliez osatzen den planktona. Animalia phylum gehienak aurkitzen dira zooplantonean, animalia hazi, larba edo arrautza gisa; horietako batzuk begi soilez ere ikus daitezke, baina gehienak mikroskopioz baizik ezin ikus daitezke. Itsaso azaletik hurbileko metro kubiko bakoitzean horrelako milaka animalia aurkitzen dira. Zooplanktonaren barnean bi mota bereizten dira: alde batetik zooplankton iraunkorra (holoplankton-a), beren bizitza guztian zooplankton diren animaliez osatua eta animalia handiagoen elikagai dena, eta aldi bateko zooplanktona (meroplankton-a), bizitzaren aldi batean bakarrik zooplanton diren animaliez (arrain arrautzak, harrak, etab.) osatua.