Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zoologiko

izond. Zoologiari edo animaliei dagokiena.  v  Psikologia zoologikoa. Psik. Animalien portaera, animalien psikologia, aztergai duen psikologiaren alorra. Psikologia zoologikoak animalien portaeraren alderdi fisiologikoa aztertzen du, batez ere, eta laborategiko ikerketetan oinarritzen da; etologia adarra sortu zenetik, ordea, baztertua geratu da eta gaur egun animalien portaera aztertzeko ingurunearekiko harremanak kontuan hartzen dira, eta laborategian eta animaliaren berezko habitatean egindako ikerketak bateratzen dira.