Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zoogeografia

iz. Animalia bizien banaketa aztertzen duen jakintza alorra. Bi ikuspegitatik aztertzen du animalien banaketa: eremuaren ikuspegitik, eta eremu bakoitzean animalia mota bakoitzak bizitzeko dituen baliapideen ikuspegitik. Lurra berezko hesiez (ozeanoak, basamortuak, mendi sailak) bereizten diren hainbat eremutan bana daiteke. Eremu horietako bakoitzeko fauna kontinenteen banakuntzak, eta banakuntza hori gertatzean animalia mota bakoitzak izan zuen bilakaerak mugatzen dutela uste da.